Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean?
Zer gertatzen da haurrek gustuko ez duten opari bat jasotzen dutenean? –
Gaur goizean haur askok opariak zabaldu dituzte ilusioz beterik. “Zer ekarri ote didate Errege Magoek?”, “Nik eskatutakoa jasoko al dut?”. Ia beti, haurrek eskatutakoa lortzen dute –muga batzuen barruan- eta zoraturik dabiltza egun osoan zehar beren opariekin. Baina zer gertatzen da jasotakoa ez denean haiek espero zutena? Estatu Batuetako zenbait gurasok esperimentu dibertigarri bat egin dute -dibertigarria haientzat, haurrek ziur ez dutela berdina pentsatzen- telebista saio batentzat: seme-alabei opari itsusi bat egin diete eta haien erreakzioa grabatu egin dute. Ausartuko zinatekete zure seme-alabari halakorik egiten haien erreakzioa ezagutzeko?
Atzo erregeek jendaurreko opari banaketa batetan 6-7 urteko haur bati bere aitarentzat beharko lukeen xagu bat ekarri zioten. Haserako haurraren harridura, amaren nolaostiaeznaizlehenagokonturatu aurpegia eta haurraren negarrak ikustekoak izan ziren.