Zer gertatzen ari da Frantzian?
Marie Le Penen azken emaitza arrakastatsuek Europa erdia beldurtzen dute, bere alderdiaren gorakada hauteskunde bakoitzean egiaztatzen da eta Frantzia barruan kontratu soziala haustura puntu batera hel daiteke.
Nahiz eta Marie Le Pen ezaguna den eta ez duen aurkezpen handirik behar, bere hauteskunde sustenguaren inguruko analisi lodiek kanpo uzten dute fenomeno horren atzean ezkutatzen diren hainbat mugimendu eta korronte ideologiko.
Frantziar Fronte Nazionala, jatorrizko frantsesek etorkin kopurua handitzeari buruz duten erreakzio bezala ikusi ohi da, hau da, ultraeskuin esentzialistaren ereduaren arabera. Eta neurria horrela da, Frantziako eskuin muturreko alderdiak badu bere inguruan hainbat talde txiki, haien artean sinbologia faxista eta nazia konplexurik gabe erakusten dituztenenak. Baina Marine Le Penek bere burua boterea hartuko duen emakumea bezala ikusten du eta ez du nahi bere aitak jokatu zuen paper bera jokatu, hots, politikaren bazterrean erresistentziako politikari batena. Marine Lepenek Frantziako Errepublikako lehendakaria izateko helburua dauka. Horretarako hainbat eraldaketa bultzatu ditu bere alderdiaren irudia txukuntzeko. Prozesu honek ba du izen bat la dédiabolisation. Garai aintzinetan Fronte Nazionalaren sustengu soziala errepublikaren sorrerari aurre egin zuen gizarte zatiaren jarraipena bezala ulertzen zen. Ordura arte monarkikoak, erreakzionarioak, Vichyren jarraitzaile, katoliko kontserbadore, poujadistak, Argeliatik etorritako hainbat “oin beltz” eta estamendu militarra eta polizialera lotutako frantsesak ziren Fronte Nazionaleko bozkatzaile tradizionalak. Haiei gehitu zaie desindustrializatutako zonaldetako langile klaseko hiritarrak. Eta horregatik dago Fronte Nazionala gaur dagoen tokian. Baina nahiz eta kopuru horrek Frantziako gizartearen zati bat errepresentatzen duen eta Lepenen bozken iturri tradizionala izan, Lehendakari izateko bozken kopurua emendatu beharko ditu, baita Frantziatik at jatorria duten hiritarren artean ere.
Valmy-ko ekimena
2006ko irailean, urte hartako Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen hastapenetan Jean Marie Le Penek bisita egin zuen Frantziar Iraultzaren garaian enblematikoa bilakatu zen Valmy zelaiara. Bertan 1972an indar iraultzaileek Prusiako armada garaitu zuten eta ondorioz errepublika ofizialki sortu zuten Frantzian. Bisita hori, Frantziako FNren garbiketa ideologikoaren urrats garrantzitsua ekarri zuen. Marine Lepenen arabera, “betidanik gure alderdia sistematik kanpo ikusita dago, baina guk Frantziako historiatik dena hartzen dugu eta guk errepublika laikoaren balioak guretzat hartzen ditugu, kontua da gainontzeko alderdiek errepublika horren espiritua galdu egin dutela…”. Prozesu honen atzean, gizon bat ezkutatzen da, Alain Soral entsegu-idazlea, polemikaz inguratutako pertsonai honi ezin zaio bere dialektikarako gaitasuna ukatu. Bere ildo nagusi ideologikoa komunitarismoaren aurkako borroka da, hau da Frantziar Errepublikaren barruan komunitate etniko, edo erligiosoak onartzen ez duen aktibista da, hau da Jakobinismoaren jarraitzaile ortodoxoa. 1990tik Alain Soral komunista zen, baina beste ezkerreko alderdiekin eramandako elkarlanaren ondorioz Ezkerreko Frontera eramaten duen galbide horretan alderdia utzi eta FNn sartu zen. Bertan Jean Marie Lepenen aholkulari bezala aritu zen. Soral Frantziako Iraultzaren babeslea da eta Robespierre eta Saint Justeren mireslea. Alderdian izan duen eraginagatik ulertzen da FNren diskurtso aldaketa, zeinak, beste alde batetik, arazoak ekarri zizkion alderdi ultra eskuindarraren zuzendaritzari, izan ere gutxiengo monarkikoak ez zuen aldaketa hori begi onez ikusten.
FN auzoetara (Banlieues) doa
Irudi garbiketa horretan Marine Lepen eta Soral 2007ko apirilean Pariseko inguruetako auzo bateko merkatuan agertu ziren. Telebistetako kamarak inguratuta zeudelarik hiritar beltz bat Lepenengana doa, besarkatu ondoren bi musu ematen dizkio, hala ere beste batzuk aurre egiten diote, merkatuaren postuen artean bere ibilbidea egiten ari zen bitartean beste etorkin batek bere amorrua erakutsi zion. Magreb jatorrizko gizon batek aurreko gaueko telebista programa batean bere aitaren adierazpenak gaitzezten ditu: “zure aitak esaten du etorkin guztiok hemendik alde egin behar dugula, nik badut frantziar nortasun agiria”. Orduan kazetariek kritika horiek onartzen al zituen galdetzen diote Le Penen alabari. Erantzuna argia dauka baina Le Penen atzetik dator, “errua zuena da, orain dela 30 urte zabaltzen dituzuen gezurren ondorioa da” kazetariei zuzentzei zaie eta Alain Soral da hitz egiten duena. “Zuek beldurtzen dituzue!” gehitzen du. “Barkatu baina ez dira kazetariengana zuzendu haien arrangurekin” erantzuten du kazetariak. “Noski hori da egiten duzuena, jendea manipulatu” erantzuten du Soralek.
Berdintasuna eta Adiskidetzea Elkartea
Alain Soralek ibilbide oparoa izan du bere bizitzan, Frantziar Suizar nazionalitate bikoitza du eta hainbat urtetan Ipar Euskal Herrian bizi izan da. Entsegu idazlea da, nahiz eta boxeo entrenatzailea, aktorea, pasarelako modeloa eta soziologia irakaslea izan den. 1990 urtean alderdi komunistan sartu zen, bere ustez, alderdi hori benetazko alderdi frantsesa zelako, frantziako amerikanizazioari aurre egiteko Sobietar Batasunarekin harremanak gordetzen zituen alderdi bakarra zela argudiatuta. Garai horietan planteatu zuen Alderdi Komunista eta FNren arteko elkarlana. Baina, hortik gutxira, Alderdi Komunista utzi eta FNn sartzea erabaki zuen, eta bertan zegoela “Egalité et Réconciliation” mugimendua sortu zuen bere burua “ezkerreko nazionalista” bezala aurkeztuz, Frantziako “ezker abertzalea” eta “eskuin antifinantzieroa” elkarrekin lotzeko helburuarekin.
“Lanaren Ezkerra eta Balioen Eskuinaren alde” Berdintasuna eta Adiskidetze elkartearen leloa. Bere webgunetik hartuta, Fidel Castro, Ernesto “Che” Gebara, Hugo Chavez, Ahmadineyad, Vladimir Putin, Joanne d’arc eta taldearen sortzailea Alain Soral.
Gutxi iraun zuen Soralek FNn egin zuen ibilibideak, 2009an Soralek FN utzi zuen eta Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetan bera eta Dieudonné izeneko komikilaria antisioniste izeneko zerrendan aurkeztu zuten. Zerrenda horretan Yahia Gouasmik parte hartu zuen. Wikipediaren arabera Gouasmi “radikal txiita” da. Zerrendaren aurkezpenaren prentsaurrekoan Hamas eta Hezbollah-n sustengua iragartzen du. Soralek, bere aldetik, zerrenda “Frantziako lobby sionistaren nonahiko botereari” aurre egiteko tresna bezala aurkezten du. Zerrenda horren finantzaketaren inguruan hainbat tentsio sortu zituen geroago, adibidez, zerrendako beste kidea den Ahmed Moualek Iraneko Errepublikaren 3 milioiko ekarpen sekretua salatu zuen.
Dieudonné
Zerrenda horretan aipatu dugu Frantziako komikilari ospetsua: Dieudonné. Bere aita bretondarra da, bere ama berriz kamerundarra. Urte askoz, Dieudonné beltzen memoria historikoaren aldeko aktibista antikolonialista izan zen, lehenaldian bere burua hauteskundeetan aurkeztu izan zuen, hain zuzen FNri aurre egiteko. 2000 urtean “Frantziako herri beltzen martxa” antolatu zuen, baina bera ere gutxinaka murgildu da Frente Nazionalaren orbitan, diskurtso antisionistak erakarrita. Garai horietan harremanetan sartu zen Robert Faurisson idazle negazionistarekin. Faurissonek parte hartu izan zuen Teheranen antolatutako Sionismoa eta Holokaustoaren inguruko nazioarteko konferentzian eta bertan tesi negazionistak izan ziren nagusi.
Mugimendu hauen inguruan, baina ikuspuntu ideologikotik ikusmira ezberdin batekin Kemi Saba, panafrikanista aurkitzen da. Kemi Seba Estrasburgon jaio zen eta gaur egun Senegalen bizi da. Bertan, “Afrikan Mosaik” izeneko elkartearen lehendakaria da, halaber “Nation of Islam” eta “Party of the New Black Panther”ren ordezkari frankofonoa da. Seba-k Afrikar jatorrizko frantsesak Afrikara itzul daitezen deitzen ditu bertan Afrikar zibilizazioa berriz eraiki dezaten, Afrikako Estatu Batuen egitasmoaren baitan. Beltzak eta txurien arteko banaketa proklamatzen du eta 2007an beltzen aldeko militante antirrazista zen. Frantzian antisemitismoaren salaketa ezarri zioten eginiko hainbat adierazpenengatik eta kartzelera joan zen. Espetxetik irtetzerakoan bere teoria razial supremazistak alde batera utzi zituen, Islamera bilakatu zen eta “etno bereizketa” aldarrikatzen du orduan. Senegalera mudatu ondoren Afrikako Estatu Batuetarako gazte antolakuntza sortu zuen.
Kemi Seba. Panafrikanista
Nahiz eta Soral eta Dieudonneren ildo beretik ez izan, Kemi Sebak kamaradak deitzen ditu, baina ezberdintasun ideologikoak badituzte. Sebak ez zuen bat egin nahi izan zerrenda “antisionista”n ez baitzuen Soral eta Dieudonneren antikomunitarismoarekin bat egiten. Kemi Sebak afrojatorrizko frantziarren biktimizazioaren aurka borrokatzen du, eta zuzenean animatzen ditu Frantzia utzi eta Afrikara itzultzera. Senegaleko irratian eginiko elkarrizketa batean Kemi Sebak honakoa zioen: “Nik ere nahiko nuke Frantzian Greziako Urrezko Egunsentia bezalako alderdi bat egotea, orduan tentsio identitarioaren aurrean, bertako Afrikarrek ulertuko zuten Frantziako gizartea ez dela haiena eta ez dagoela arrazoirik bertan integratzeko.” Gazako bonbardaketaren aurkako manifestazio baten ostean honakoa ere esan zuen: “Nahiago dut Hitler Napoleon baino, behintzat Hitlerri ezker beltzek nazien mehatxuaren aurka egiteko lana aurkitu zuten”. Hala ere, Kemi Sebaren hainbat adierazpenek eskuin muturrean sinpatiak biltzen dituzte, baina bere proiektu politikoa ez da Frantzian kokatzen, Afrikan baizik.
Mugimendu hauei ezker, FNk tradizionalean zituen erreferentzia eta eskema zaharrak haustea lortu du, eta beste bozkatzaile profil batzuengana iristea lortu du ezkerretik eratorritakoez gain, musulman arabiar eta afrikarrengana. Izan ere diskurtso antisionista eta abertzalean elkartzen baitira. Gaur egun, Marine Lepenen bozkatzailea ez da mugatzen igande goizean mezatik atera eta ogi barra eskupean daraman hiri txiki bateko hiritar kontserbadore eta katolikora, desindustrializatutako zonaldean bizi diren langile klaseko hiritarrek eta “banlieu” edo kanpoko auzoetako hainbat hiritarrek alderdi horretan erreferente bat ikusten hasiak dira. Horregatik hain zuen, Frantziako ultraeskuinak etorkizun batean boterera iritsi daiteke.
Loturak
-
Égalité et Réconciliation elkartearen webgunea
-
Alain Soral, gaztelerazko Wikipedian
-
Alain Soral, frantsezezko Wikipedian
-
Dieudonné, frantsezezko Wikipedian
-
Dieudonné, gaztelerazko Wikipedian
-
Pantera Beltza Alderdi Berria, gaztelerazko Wikipedian
Artikulua oso interesgarria iruditu zait, sarri, hegoaldeko euskal herritarrok, Europako eskuin mutur ezberdinak espainiako ultra eskuindarrek dituzten topikoen bitartez ikusteko joera okerra bait daukagu. “Espainiako eskuin muturra homofoboa da, ondorioz europakoa ere bai” eta horrelako analisi okerrak.
Millesker analisiagatik Juan! Zoritxarrez Nazioartea euskaraz analizatzen duen eztabaidagunerik ez daukagu oraindik (Mikel Ayestaran oso jatorra da, baña dena erderaz idazten du. Eta ez da ironia). Arlo honetan hutsunea erabatekoa da.
Hala ere ohar bat lagun moduan: momentu batzuetan irakurtzen nuena ulertzeko zail xamarra egin zait, euskaraz esaldiak idazteko moldeagatik edo. Zuzentzerik bai?
Millesker!
Mikel Aramendi, Zigor Aldama… bat eta bi baino gehiago dira nazioarteko aktualitatea ondo aztertzen ari diren euskal kazetariak.
Kaixo Gotzon,
.
Uste dut ez didazula ondo ulertu. Esan nahi nuen ez dagoela nazioartea sistematikoki aztertzen duen euskarazko internet gunerik. Komunikabide tradizionaletatik haratago espezifikoki horretara dedikatzen den euskarazko gunerik. Mikel Ayestararen gaztelaniazko blog bat dauka, oker ez banabil Zigor Aldamak ia osorik gaztelaniaz zeukan etb… Nazioartea euskaraz jorratu nahi baduzu han eta hemen bila ibili behar duzu. Nire ustez nazioarteari buruz euskaraz ekarpenak egiteko gune bat falta da.
Orain egin duzun zehaztasun honekin, beste kontu bat da: «Komunikabide tradizionaletatik haratago espezifikoki horretara dedikatzen den euskarazko gunerik». Baina «tradizional» horietan, bai paperean eta bai online, bai erredaktoreak eta bai analistak oso jantziak daude euskaraz, egunero ikusten dudanez. Horretaz gain, nik neuk ez dut interneteko gune espezifikorik behar, baina bakoitzak daki zein diren beren beharrak, jakina.
Kaixo Di-da.
Kontua da euskaldun berria naizela, Greziari buruz idatzi nuen artikuloan ere arrangurak sortu ziren hainbat akatsengandik.
Kontutan hartu mesedez artikuloak berez gazteleraz idatzi ditut, ondoren itzuli eta hiru aldiz zuzendu egiten ditut. Beraz imaginatu nolakoa zen lehenengo bertsioa (:-/). Beraz hortik aurrera iristen da momentu bat non erabakitzen det argitaratzea. Mesedez ahal baduzu eta nire artikuloa zuzentzeko gogoak baldin badituzu zinez ezkertuko nizuke. Honakoa da nire helbide elektronikoa xaresd@gmail.com
Emailera idatzi dizut.
Kaixo Juan,
Lehenbizi, eskerrik asko ekarpenagatik.
Zuzenketak guk geuk egin ditugu, ahal izan dugunean. Di-da-k guk eskua sartu aurretik idatzi du iruzkina. Geuk lagunduko dizugu behar duzun guztian: erredakzioa@zuzeu.com.
Bide batez, zuzeulari guztioi gomendioa testuak idazterako orduan (luzeak batez ere): erabili estekak, belztutako letrak eta tituluak-atal banatzaileak. Irakurmena errazten dute eta ideien ordena argitu.
Oso interesgarria.
Irakurgarritasuna laguntzeko asmoarekin textua txukundu eta hainbat lotura ipini ditut artikuloaren bukaeran.
Primeran. Testuari mesede egiten diote 🙂 segi fin!
Oso interesgarria.
“Egalité et Réconciliation” taldeari nazional-boltxebismo delakoaren antza hartzen diot, frantses politikan esistitu omen den joera, aditu dudanez. Ba al duk, Juan, horien berririk?
Jorge Verstrynge espainol-frantsesa entzun izan dut bere burua ideologia horretan kokatzen; izan ere, berak ere hor goiko pertsonaien gisako ibilbide nahasia egin zuen, gaztetako faxismotik PCErentzat lan egitera PSOEtik pasa eta gero, lehenago Alianza Popularreko presidente-hautagai izanda. Eta orain, Venezuelako gobernuaren aholkulari izanik, aldi berean inmigrazioaren erabat kontrakoa Le Pendarren antzera. Haren ustez, Front de Gauche eta Front Nationalen arteko diferentzia nabarmenena inmigrazioaren auzia da, gainerako gaietan planteamendu nahiko antzekoak omen dituzte. Ez dakit hain antzekoak diren, baina hala dio berak.
Alegia: uste dut ezkerraren eta mugimendu faxisten artean izan direla momentu batzutan baso komunikante batzuk, sikira bezero berengatik borrokan egon direlako edo…
Eskerik asko testu honengatik, Juan, oso interesgarria izan da.
Hala ere nik kontraesan bat topatzen dut (ez Juan Etxenikeren testuan, baizik eta eskuindar bitxi hauen planteamenduan), Soral jakobino eta “antikomunitarista” da (Savaterren antzera hemen), baina gero xiita erradikalekin eta abar zerrenda anitsionista bat osatzen du (antisionista hauetako askok agenda komunitarista bat dutela, eta ez presezki frantziarra, pentsatzekoa da).
Bestalde Soral honek kanpo politikan ildo antiinperialistarekin bat egiten du (hori bai, ikusi beharko da zein asmorekin). Frantziako Femenen oso kontrakoa da.
Hedoi Etxartek erabiliz euen Dieudonnéren trazak bere “Ihes Ederra” komikirako (egilekidea: Alian M. Urrutia) pertsonai bat eraikitzeko (Bernat Mirande). Nik ez nuke Dieudonné eskuin muturrean kokatuko
Agur!!
Kaixo Oxandabaratz.
Soralen ustetan, judutarrek komunitarismo-tribalaren eredu perfektoa sortu dute, izan ere haien hitzetan, haien komunitatea babesteko bestelako herriak suntsitzen saiatzen dute. Frantziako mugimendu antirrazista sionismoa, sozialdemokrazia eta interes masonikoekin lotzen dute, eta nolabait mundu mailan komunitarismo judutarraren aldeko jokua egingo zuten, hau da judutarrak ez diren herrien globalizazio eta suntsitze kulturala, eta judutarrak mundu mailan dominazio proiektua garatuz. Ikuspuntu honek bat egiten du Mundu Mailako Orden Berriaren teoriarekin. Soralek behin esan zien bere jarraitzaileei, “entzun izan dut zertan dabilen Inglaterrako joakari ohi hori, nik ez dut bere teoriak baztertzen baina kontuz, argudio horiek nola nahi erabiliz gero, etsaiak zuen argudioak erridikulizatzeko aukera handia izanen du.” Inglaterrako jokalari ohi hori, David Icke deitzen da eta New Age konspirazionismoaren predikatore ospetsuenetarikoa da mundu mailan. Soralek “Comprendre l’empire” liburua idatzi zuen, imperioaren osaera deskribatzen du bertan ertarotik gaur arte. Bertan inperioa zer den azaltzen saiatzen du, eta nolabait zein jarrera eta potereek bultzatzen duten. Horregatik daukan jarrera antiinperialista. Soral homosexualen arteko ezkontzaren atzetik Frantziako kristau zibilizazioaren aurkako erasoa ikusten du horregatik Femen aurka dago izan ere Femenekoak manifestazio erraldoi batean parte hartu zutelako. Beste aldetik “Vers la Feminisation” liburuan Feminismoari eraso egiten dio eta bertan emakumeen arteko klase banaketa aztertzen du ikuspuntu marxistatik, bere ustez goiko klaseetako emakumeek feminismoa sortu dute emakume pobreen klase borroka desbideratzeko.
Ez dakit zer esan Dieudonnéri buruz, eskuina eta ezkerra konzeptuak oso konplexuak izan daitezke. Baina badakit Dieudonné Cedrik Merric hil ondoren, bideo bat grabatu zuela “Gazteri Iraultzaile Nazionalisten” sortzailea den Serge Ayoubekin, bertan Serge Ayoub Esteban Murilloren defentsa sutsua egiten zuen. http://www.youtube.com/watch?v=PtFR5b4e7Qg
Eskerrik asko alako analisi interesgarri eta mamitsua idazteagatik, normalean ezin ditzazkegu gai hauei buruzko ikuspegi zintzoak aurkitu, gai honi buruz bai gazteleraz bai euskeraz idatzita dagoena nahiko sinplista eta gainazalekoa dela esan daiteke.
Ez da Frantziari buruz, Italiari buruz baino; baina hemen apatzen den “faxismo berrien” eta faxismoak moldatzeko gaitasunaz ere hitze egiten dute artikulu honetan (Gaizka PAgonabarragaren artikulua topatu.info webgunean)
http://topatu.info/garai-interesgarrietako-popurri-ideologikoa/