Zer gertatu da orain arte 2021ean?

Zer gertatu da orain arte 2021an?

Urte berriaren egun gutxi pasa badira ere, 2021 urtea hasi besterik egin ez denean, mundu mailan gertaera ugari izaten ari gara. Hemen bor-bor dauden zazpi kontu:

Arg: Akshay Gupta
  • Non dago Aita Santua?

Aita Santua bahitu dute. Bahituta baino, atxilotu egin dutela baieztatu zuten askok. Zurrumurru horien jatorria, sare sozialetan hasi zen, ikusle batek, Vatikanoan 24 orduz zuzenean dagoen web kamera sartu eta argiak “zerbaitengatik” itzalita zeudela ohartarazi zuenean. Egiaztatu daitekeen bezala, San Pedro plazako argiak egunero itzaltzen dituzte, eta goizeko seiretan berriro pizten dira. Fake News bat sortzeko elementu gutxi behar direla baieztatzen du honek. Baina non dago Aita Santua?

Zer gertatu da orain arte 2021ean?

Bien bitartean, Aita Santuak hurrengo astean txertoa jarriko du, kontuz, konspiraziorako ere balioko duelako.

 

  • Bisonteek Amerikako estatu batuak inbaditu dute

Titular honek ez du azalpen askorik behar. Bisonteak zur eta lur daude, ez baitira enteratu ere egin bat-batean herrialdea menperatzen dutela. Haien liderra den Vicky Vikingoak kapitolioa hartu zuenean konturatu ziren. Eta Estatu Batuetako demokrazia kolokan jarri omen dute. Baina hau ez da oso ziurra, existitzen ez den zerbait kolokan jarri ahal izango balitz bezala hitz egin badigute ere analista politikoek. Tamalez denek ikusi ditugu irudiak, neopaganismoa eta faxismoa gertuegi egotearen arazoak antzemateko. Garai historiko batzuekiko nostalgia erromantikoaren eta ideia supremazisten arteko elkarbizitzak aparteko kapitulu bat merezi du. Gomendio gisa, kontuz garai historiko batekin obsesionatzen den jendearekin.

 

  • Non daude txertoak?

Txertoa bai edo ez? Koronabirus-aren konponbidea?Zer gertatzen ari da txertoekin, Europako horniketa faltarekin eta jartzen ari diren txerto kopuruekin? Asko hitz egiten ari gara honi buruz eta txertatze prozesua interesgarri dator, antza.  Europar batasunak txerto gehiago erosi ditu, Espainia mailan, autonomia batzuek besteek baino txerto gehiago jarri dituzte eta Osakidetzak txerto batzuk erreserban ditu.

Suposatzen dut gehienek bezala, nik ere, nire amama lehen baileen txerta dezaten nahi dut.

 

  • Azkenean BREXIT-a!

Zer gertatu da orain arte 2021ean?

Brexit-a bozkatu zenetik lau urte igaro dira. Eta azkenean, tira-bira askoren ostean, britaniarrak badoaz. Bien bitartean, Calaiseko portua indartu egin da txarrena pasa delakoan. Eta Bilbo bezalako portuak ere prest omen daude egoera berrira ohitzeko. Alde txarrak, Erasmus programa bertan egin behar zuten ikasleek ere haien etorkizuna kolokan dutela. Kokalekua aldatzeko aukera badute, nire gomendio pertsonala Hungaria edo Polonia dira.

Boris Johnson lehen ministroaren hitzetan “Britainia Handiaren hasiera berria” edo agian Irlandaren batasunaren edo Eskoziaren independentziaren hasiera besterik ez da izango. Auskalo.

 

  • Elurra egin du

Kostakoei ere, hori bera esan ziguten, baina engainatu egin gintuzten. Igandeko planari begira, larunbateko prezipitazioen zain gelditu ginen horientzako doa hau. Ia lortu dugu. Baina tira, ez du aurten gure hondartzetan elurrik egingo. Beraz, hurrengo urteko denboraldira itxaron beharko dugu. Edo orain egiten ari garen bezala, gure paipoekin probintzia konkistatzen jarraitu dezakegu.

 

  • Hotza ez da guztientzako hotza

Elurra etorri bada, hotza egiten duelako da, noski. Eta pobreentzako, errefuxiatuentzako, kale gorrian bizi direnentzako ere, hotz handia egiten du. Argi indarraren prezioa % 27 gehiago igo da, Madrileko Cañada Real auzoan ehun egundik gora daramatzate elektrizitaterik gabe, eta Bosnian errefuxiatuak elur azpian eta kale gorrian daude, kondizio txarrenetan zegoen errefuxiatu esparruak su hartu eta gero.

Baina kale gorrian ere guk gertuago badugu jendea. Egunero-egunero, aterpetxeetako plazak betetzen direlako, kalean lo egin behar dutenak. Gure instituzioek abandonatu dituztelako eta beraz, parkeetako bankuetan ematen diren tragediak heriotza kolektiboak dira, heriotza sozialak. Gure erantzukizuna.

 

  • Kartzeletan jendeak hiltzen jarraitzen du

2020an Zaballako kartzelan sei preso hil dira, Baina urte hasieran eman zuten seigarrenaren berri. Antza denez, abenduan izan zen. Egoera honen aurrean, Salhaketa Araba plataformak atzo egin zuen elkarretaratzea Gasteizen, heriotzak ekidin daitezkeela eta hauek modu sistemikoan ezkutatzen zirela salatu zuten.

 

Zer gertatu da orain arte 2021an?

Zer gertatu da orain arte 2021ean?

Nire begietatik ...