Zenbat estatu daude munduan?

Zenbat estatu daude munduan?Munduko mapa politikoa hartu eta marra beltzez eta kolorez banatutako lur zatiak zenbatzea nahikoa dela usteko dute ikasle inuzenteek. Hain erraza balitz ez lukete 5 minutu eta 26 segunduko bideo hau sortuko. Bideoaren hasierako galderatik erantzunera mugituko zaitugu, bai, spoiler lotsagabe bat. Munduan 200 estatu inguru daude. Inguru? “Hori ez da zenbaki bat eta badakigu”. 

Zenbat estatu daude munduan?

Non begiratu

Estatu arraroak

Nori galdetzen diozun… bada edo ez da.

(…)

“How Many Countries Are They?”, izena du animazio sinplez eta lokutore bizkorrez osatutako bideoak. Galderaren euskarazko itzulpenak lanak ematen ditu. Izan ere, country “herrialde” da, eta oraindik ez dakigu zerk egiten duen herrialde bat herrialde. Pays, País frantsesezko eta espainierazko hitzek ere nahastu besterik ez gaitute egiten. Horregatik, estatu hitza erabiltzea hobe.

Zer da estatu bat? Gaur Nazio Batuen Erakundea ikur duen egungo mundu ordenaren arabera, eta erraz esanda, estatu bat estatu da gainontzeko estatuek estatu dela erabakitzen badute. “Gainontzeko estatuen” artean letra larriz ESTATUAK direnak Segurtasun Kontseiluko bostak dira: Txina, AEB, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua. Horien guztien onarpena behar du herrialde batek estatuen klubera igarotzeko (Kosovo zain dago Errusia eta Txinaren betoaren erruz). Eta, gero, 193 estatuen 2/3 alde agertu behar da. Egiari zor, aurretiazko baldintza garrantzitsuago bat dago estatu bilakatzeko. Banderatxoen elitera sartzeko lehenbiziko egitekoa “bakearen-maitalea” izatea da. Ez da broma: irakurri zu zuek hemen. Barack Obama Bakearen Nobel saria dela gogoratzen badizugu hobeto ulertuko duzu eskizofrenia hau.

NBEk onartu dituen azken estatuak Hego-Sudan (2011) eta Montenegro (2006) izan dira.

Azalpen hauek eta gehiago aurkituko dituzu CPGrey estatubatuar taldeak sortutako bide honetan (ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin):

estatuak, herrialdeak, mapa, Mugak, Mundua, politikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude