Zapatero kinka larrian?

 Argenpress agerkarian topatu dut lehena, eta zergatik eta nola eror daitekeen Zapatero azaltzen du.

La Vanguardiaren gaurko editorialak, Zapateroren dimisio eskaerak hartuz, honen `harakiria´aipatzen du.

El Paisen titularra gogorra da eta Espainiako presidenteak legegintzaldia jokoan duela dio.

CIUren abstentzioarekin aurrera aterako ditu neurri ekonomikoak gaur presidenteak, baina egunkari guztiak ados dira Zapateroren egoera larria denaren irudipenarekin.

Bien bitartean, Alderdi Popularra eta bere inguruko komunikabideak, hauteskundeen aurrerapena eskatzen hasi dira.

Zapatero krisiak ito duela dirudi

Irudia | Zapatero krisiak ito duela dirudi | El Economista | LGPL