"Espainiatik ezkutatu diguten pentsaera hori arakatu du Azurmendik"

MjM5Ng==

Zarauzko Antoniano Kultur Aretoan, 30 bat lagunen aurrean, biluztu ditu Ander Iturriotz (Soziologian doktorea), EHUko irakasleak, Joxe Azurmendiren lan eta pentsaerak. Euskal filosofoak, europako pentsaera korronteetatik Espainiak “ezkutatu nahi izan diguna”, argitara ateratzeko egin duen lana ardatz harturik azaldu dizkigu nazio kontzeptuaren bi definizioak. Bi nazionalismo ereduak. 

Batetik, eredu alemana (gaiztoa), euskal nazionalismoarekin zuzenki lotu izan dena eta bestetik eredu frantsesa (ona). Bata antidemokratikoa, tradizionala, zaharkitua, oinarri metafisikoduna, sinesmenetan oinarritua eta bestea demokratikoa, justua, modernoa… Gaiztoen eta onen arteko bereizketa interesatu hori salatu du eta euskaldunon nazionalismoa arrazionaltasunean oinarrituta dagoela esan. 

Azken batean, Azurmendik bere lanetan dioen legez, autore ilustratuek aldarrikatzen zuten nazionalismoa, “nazionalismo kosmopolita” aldarrikatu du amaitzeko. Konplexurik gabeko “nazionalismo humanitarioa.” 

Irudia | Ander Iturriotz | k.a | Creative Commons By SA
ander-iturriotz, Joxe-azurmendi, literaturia, Literaturia 1111

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude