200 urte eta gero

Hemen duzu artikulua oso-osorik.

MjM5OA==Maiatzaren 25ean 200 urte igaroko dira argentinar estatua sortu zenetik, orduko espainiar gobernadore zena, koloniaren ordezkaria hain zuzen, Baltasar Hidalgo de Cisneros agintetik kendu eta bertako herritarren juntak gobernua beregain hartu zuenetik. Espainiaren nagusitasun politiko–militarraren gainbeheran, estatu berri bat sortu zen: Argentina. Ondoren helduko ziren Bolivia, Kolombia, Txile eta Mexikoren independentziak. Maiatzean zehar ehunka ekitaldi, foro tematiko, luxuzko estropada eta bestelako ekitaldi antolatu dituzte urtemuga ospatzearren eta tartean, ikastetxeetan lantzeko historiaren gaineko unitate didaktiko bat. Ikasmaterial honetan, oraindik ere estatuaren modernizazio baterako eman beharreko pausutzat azaltzen da desertuko kanpaina deiturikoa.

Batez ere maputxeen aurka burututako genozidioa izan zen berau; besteak beste, ia ehun mila hildako, hamar milatik gora preso, maputxeak museotan sartzea eta hainbat emakume argentinar burgesiaren esklabu lanetan hasi beharra ekarri zuen. Horra beraz modernizazio prozesu baterako eman beharreko derrigorrezko pausua, herri baten aurkako genozidioa alegia. 200 urtetan ordea, ezer gutxi ikasi dute agintari krioloek, genozidioari modernizazio deitzen jarraitzen duten bitartean. Hala ere, ongi asko dakigu modernizazio izenaren pean, Kapitalismo basatia eta inperialismoaren hatzaparrak ezkutatzen direla, baina honela esanda, desitxuratu egingo luke jai ponpoxo bezain erraldoi hau eta ez dirudi horretarako prest daudenik egungo agintariak.Neurri batean, kolonia arrotz batetik askatzea pozteko arrazoia bada ere, 200. urtemuga bera, Askapenatik ospatzekoa baino kezkatzeko datak direla uste dugu. Izan ere, zein da egun Toba, Wichi, Wocobi, Kolla, Guarani, Diaguita, Maputxe eta Huarpe herrien lekua Argentinar estatu honetan? Herri hauen kontzientzia maila goruntz doan einean aldarrikapenak eta borrokak ere gora egin dute, hizkuntzaren, kulturaren eta lurraldetasunari dagozkionak gehienbat. Eta honekin batera estatuaren errepresio aparatuek ere indartsu ekin diote euren aurka, izan zuzenean bere aparato errepresiboen bitartez edo modu estalian, duela 200 urte egin bezala, herriaren ongi izatearen izenean orain ere. Herri hauek, bestelako aldarrikapenak izan dituzte hizpide urteurren honetan, eta berauei Argentinan hainbeste diren mugimendu sozialetako hainbat elkarte batu zaizkie benetako independentziaren aldeko aldarriak beragain hartuz. Izan ere ez dira jatorrizko herriak soilik estatu honen bazterrean, itzalean geratzen direnak; langabetuak, emakumeak, soja eta betelako monokultiboen landaketak kaltetutako nekazariak, osasun edo hezkuntza sistematik etekinik lortu ezin duten milaka lagunak, ahaztutako auzokideak…, hauek eta beste milaka lagunentzat bost 200 urte edo zenbat bete dituen Argentinak, eurentzat lekurik ez duen bitartean.

2010. urtea, hainbat herrialderen independetziaren urtemuga bada ere Aby Ayala luze zabalean, inongo zanpaketa gabeko herrien alde egiten dugu, azaleko ospakizunen zurrunbiloan erori gabe. Benetako independentzia baten alde egiten dugu, herrion eta herri zanpatuon independentziaren alde, hainbestetan Euskal Herriarentzat eskatzen dugun berberaren alde han ere, egiazko aldaketa politiko eta sozialen alde, gure askatasunetik gainerako herrien askatasunera heldu arte, egiazko askatasun politiko, kultural eta ekonimokoaren alde, gurean bezala Argentinan eta mundu osoan, ospatzeko arrazoi gutxi daude beraz urte muga honetan baizik eta borrokan jarraitu beharreko egun bat gehiago gaurkoa ere: HERRIOK INDEPENDETZIA! 

www.askapena.orgMjM5OA==

Irudia | 200 urte | askapena | Creative Commons By SA
argentina, independentzia, internazionalismoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude