Zakil ikaragarriak eta ipurdi iraingarriak

Gona azpian gordetzen denak zer funtzio bete dezake? Gizonezko eskoziarren kasuan, zeintzuek kilt soinekoa daramaten, gerrarako baliogarria da. Etsaia ikaratzeko, nahasteko, errenditzeko modukoak dira ipurdi eta zakilak.

Nork ez du Braveheart ikusi? William Wallace heroiaren ibilerak eta gudak? Mel Gibson protagonista zuen filma akats historikoz beterik dago, kontakizun mitiko guztiak bezala. Film horretan, Wallacen gudariek ingelesen tropei moon bat egin zioten, alegia, ipurdia erakutsi. Bizkarra eman, gona jaso eta erasora. Ipurdia erakusteak badu funtzio argia: iraina, trufa, burla. Gaur egun ere hala segitzen du izaten, hartzailearentzako keinu lotsagarri bat. Ez da Eskoziako Erdi Arora joan beharrik halakoak ikusteko (ez modu masiboan, ezta bataila odoltsuaren aurretik, baina tira), Frantziako Tour-ean adibidez.

zvcvyb53uf9252xibz4ea44a82b828d_mel-gibson-y-compania-en-braveheart-culos-a-tutiplen-xd

Gona azpiko zakila nahiago izan zuen, ipurdiaren aldean, William Lawson whisky eskoziarraren spot-a sortu zuen agentzia belgikarrak. Ezpatarik gabeko gerra irudikatzen du publizitateak: rugby partidua. Batetik, Zeelanda Berriko All Black’s taldea, eta bestetik eskoziarrak. Ozeaniarren taldea partiden aurretik egiten duten gerra dantzagatik da ezaguna. Begiek atera beharrean, aurkaria ikaratzeko erritua osatzen dute (errespetu osoz hori bai). Zer da All Black’s taldearen dantza baino ikaragarriagoa? Eskoziarrek duten gona azpikoa, ez ipurmasail inuzenteak, baizik eta zakila. Zakil zantarra eta handia, pantailan agertzen ez bada ere. Antza ezpata zorrotzena urtuko lukeen moduko buztana.

Gizonen ipurdia: iraina. Zakila: mehatxua. Galtza azpian gizonezkoek gordetzen dituzten organoek esanahi indartsuak dituzte mendebaldeko kulturan. Zergatik ote dute rol hori? Zergatik emakumeen organoak ez dira baliokideak?

Eskoziarren historia ez da horrela amaitu. William Wallaceri gertatu zitzaiona: torturatua eta hila izan zen  1305ean. Rugbyan, Eskoziak sekula santan ez die zeelanda berritarrei irabazi. Badirudi berehala uzkurtzen direla eskoziar zakilak eta gorritu ipurdi masailak. Edo, hori ez bada, alferrikakoak direla gona azpiko itxurakeriak.

 

Ipurdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude