Videla: justizia existitzen denean

Argentinan 17:49 zirenean gertatu zen. Pagina 12 egunkariko kronikak dioen bezala, epaileek une horretan irakurri zuten sententzia eta orduan “utzi zuen bazterrera diktadorea Estatu terrorista batentzat lagunik onena denak, inpunitateak.”

Epaiketak aurrekariak zituen izan. 2008ko uztailean eta 2009ko abenduan Menendez eta beste zazpi torturatzaile zituzten. Videlaren aurkakoa uztailaren 2an hasi zen eta bi kasu epaitu nahi zituen UP1ean 31 preso politiko fusilatu izana 1976ko apiril eta urri artean eta urte berean, bost polizia ohiek eta haietako baten anaiak jasotako torturak, “Gontero” expedientean jasotzen direnak. 31 inputatu zeuden atzoko kasuan eta 110 lekukok hartu zuten parte besteren artean. 34 urte beranduago hartu diren kasu hauek, Argentinarren memorian zorigaitzeko kausa bilakatua zeuden.

Videlaren gogorra

Videla begia artean hartuz gero, zaila litzateke bere biografia xehetasunik galdu gabe kontatzea. 1976an estatu kolpe baten bidez Martinez de Peron ordezkatu zuten, agintea Videlak berak, Masserak eta Agostik konpartitu zutelarik.

Urte haietan jendeak gogoan badu Videlaren izena, milaka lagun bahitu, desagertarazi edo fusilatu zituztelako izan zen. Argigarria da, zentzu horretan, Alberto Barandiaranen Ez zaigu ahaztu liburua, zeinetan, xehetasun osoz kontatzen den bertan jazotakoa, euskal jatorriko zenbaiten testigantzak jasoz.

Gertatutakoaren neurria hartzeko, 1979ko irailaren 6an, Argentinara CIDHeko (Comision Interamericana de Derechos Humanos) ordezkaritza bat joan zen. Bi astez politika eta kultur munduko eta gobernuko ordezkariekin bildu ziren. Desagertuen familietako salaketa asko jaso zituzten, eta presioak presioa, CIDHk honakoa jaso zuen txostenean: 

«El derecho a la vida, en razón de que personas pertenecientes o vinculadas a organismos de seguridad del Gobierno dieron muerte a numerosos hombres y mujeres después de su detención. El derecho a la libertad personal, al haberse detenido y puesto a disposición del Poder Ejecutivo Nacional a numerosas personas en forma indiscriminada. El derecho a la seguridad e integridad personal mediante el empleo sistemático de torturas y otros tratos inhumanos. El derecho de justicia, en razón de las limitaciones que encuentra el Poder Judicial para el ejercicio de sus funciones, de la falta de garantías en los procesos ante los tribunales militares y de la ineficacia del recurso de Habeas Corpus.»

 Alfontsinek ordezkatu zuenean karguan, honek CONADEP izenekoa jarri zuen martxan diktadura garaiko errepresio eta desagertzeak aztertzeko. Diotenez, orduko ikerketatik dator, atzoko epaia.

Bart, berria jakin berritan, Argentinako kaleetan poza zen bitartean, Espainiako kazetari baten twitterrean honakoa irakur zitekeen: “Argentinan diktadoreak zigortu egiten dituzte, Espainian trantsizio garaian ministro egin zituzten.”

Horixe Argentinako paradoxa.

Videla eta Menendez, bizkarraren aurka bizkarra

Irudia | Videla eta Menendez, bizkarraren aurka bizkarra | Clarin | LGPL