Urteak erdi ustel

Urteak erdi ustel –

Denbora kontua izango da, baina horrela jarraituz gero, lagunok, gureak egin du, seguru.

Urteak erdi ustel
Arg: Tamorlan

– Ez, hala?

Kontrakoa dioen horrek bekartza probak edo aurkez ditzala esperantza izateko arrazoibideak, ezkortasuna aspaldi ongarritu baitzuten munduko agintari ezberdinek.

Antza denez duela 50 urte, hau da, 1972. urtearen bueltan, Massachusetts-eko Teknologia Institutuak, munduko unibertsitate onenetakoak, alegia, ikerketa bat egin zuen “hazkundearen mugen” ingurukoa Erromako klubaren aginduz, eta ondorio kezkagarriak atera zituzten, bai horixe!

Hazkundearen mugak” zuen izenburu lanak, eta argi bezain garbi ondorioztatu zuen, hazkunde tasa harekin jarraituz gero, mundua 100 urtetan kolapsora iritsiko zela, derrigorrezko gelditze batera, erabateko etenera, hots, munduak oka egin eta ez atzera ez aurrera geratuko zela.

Bost aldagai eta beraien arteko harremanak izan zituzten kontuan txostena egiterakoan: industria produkzioa, biztanleria, elikagaiak, baliabide ez-berriztagarriak eta ingurugiroaren hondatzea.

Eta ondorio orokorra oso gardena izan zen: garai hartako erritmoan jarraituz gero, gehienez 100 urteren buruan, giza-hazkundea bere mugara iritsiko litzateke, bere muturrera, finito, kaput!

Pasa dira 50 urte, eta produkzio, xahuketa eta ustiaketa erritmoa moteldu beharrean, azkartu egin da, beraz, zenbat geratzen zaigu hondamenerako? Zer egin beharko litzateke egoera horretara ez iristeko?

Uste dut erantzunak aspaldi eman zizkigutela, badakizkigula, are okerrago munduaren gida-uhalei eusten dietenek badakizkitela; baina egoera zuzentzeko gogorik edo ausardiarik ez, berekoikeria da nagusi.

Usteak erdi ustel izaten dira sarri, baina oraingoan ezin esan hori, urteak ari dira izaten ustel.

Galdu ditugu berrogeita hamar, zer egin hurrengo 50 urteekin?

Urteak erdi ustel

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur teknikaria ofizioz, kultur-xaxatzaile afizioz

Zer duzu buruan “Urteak erdi ustel”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-20 10:39

    Sardina zahar Santurtziko… eta txakolin gorri Bakioko

    Nausi-nausiak (Klima-Gailurretan eta biltzen dituanak) ongi baino hobeki jabetuak dirade zer gertatzen den, eta baita beren alternatiba zehazki diseinatuta (2030-Agenda)

    Bitarteko lelo-samarrek (Basque Country honetako erregetxo lerdotxoak, adibidez) ez zekitek ez non dauden, ezta nondik hasi ere. Behintzat ahal duen gauza minimoetariko bat egin zezakeen (Ganadu-granja edota “laborantza” lur intentsiboak
    berrikusi), baina hori ere ez.
    Eta gainera halakoei ez zaie axola ere, euren botere-gose aseezina egikaritzen duten bitartean… hor konpon, Mari Anton!

    Gure Eliteak bai dakiela. Horregatik dago bere plangintzan “Extinction Planing” deritzana, populazio garbiketa intentsiboa. Eta horiek ez dabiltza “kopletan”