BATERA kultur proiektuak elkarrekin deialdiak aukeratu ditu hiru proposamenak

BATERA kultur proiektuak elkarrekin deialdiak aukeratu ditu hiru proposamenak –

Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko epaimahaiak aukeratu ditu diruz lagunduko dituen hiru proposamenak

Dirulaguntza deialdiaren irabazleak “Gasteiz 1200–Defentsa amaigabea”, “Idi-gosea” eta “Beita” proiektuak izan dira. Proposamenen egileek datozen asteetan crowdfunding kanpainak prestatu beharko dituzte, eta ondoren 40 eguneko epea izango dute beren helburuak lortzeko. Horretan laguntzeko, Oihaneder Euskararen Etxeak-Gauekoak programak, Laboral Kutxak eta Vital Fundazioak 2.000 €-ko ekarpena egingo diote proiektu bakoitzari.

BATERA kultur proiektuak elkarrekin deialdiak aukeratu ditu hiru proposamenakAritz Ibarra (Gasteiz 1200–Defentsa amaigabea) eta Sandra Salazar (Idi-gosea) bakarka; eta Aitor Gomez (Beita), Xup! antzerki taldearen izenean, dira Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko diru-laguntza jasotzeko aukeratuak izan diren gazteak.

Aukeraketa egiteko epaimahaia Gasteizko Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuetako teknikari banak eta Oihaneder Euskararen Etxeko zein Gauekoak programako arduradunek osatu dute. Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu ditu beren originaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesa dela eta.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko hiru irabazleek Oihaneder-Gauekoak-en, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jasoko dute. Izan ere, crowfunding-a antolatzeko aholkularitza jasoko dute, baita kanpaina abiatzeko 2000 € ere bakoitzak.

Proiektu irabazleak oso originalak eta diziplina ezberdinetakoak izan dira aurten: 1200. urtean Gasteiz hiriaren konkista ezagutzera emateko eleberri grafikoa (Gasteiz 1200–Defentsa amaigabea), elikadura-jokabidearen nahasmenduen eta nerbio-bulimiaren inguruko fanzinea eta erakusketa (Idi-gosea) eta thriller-misterio generoko websail gazte eta femininsta (Beita).

Deialdian iragarri bezala, Gasteizko proiektu onenari -Gasteiz 1200Defentsa amaigabea- Oihaneder-Gaukeoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza, Arabako proiektuari -Idi-gosea- Vital Fundazioak eta Euskal Herrikoari -Beita- Laboral Kutxak.

Hurrengo asteetan crowfunding kanpainak prestatuko dira, eta otsailean zehar abian jarriko. 40 egun izango dituzte irabazleek beren proiektuentzako ekarpenak lortzeko.

BATERA kultur proiektuak elkarrekin deialdiak aukeratu ditu hiru proposamenak