Urmenetarrak, buruz buru
Hona hemen, Asisko eta Mikelen esanetako batzuk
Nor bere bizilekuaz
Asisko (Hoztan bizi da): “Txikitatik bilatu izan dut gertutasuna eta harmonia naturarekin. Hiria gizatasun galdua duen espazioa da, autoz itoa”.
Mikel (Manhattan bizi da): “Oporretan etorri nintzen lehenego aldiz hona, eta, egia esan, lehen begi kolpean maitemindu nintzen”.
Zezenketez
Asisko: “Zezenketen aurka nago erabat. Ez dakit, ez daukat argumentu objektiborik, erraietatik ateratzen zait kontra egitea”.
Mikel: “Zentzu askotan anakronikoa dela pentsa dezaket, baina asko erakartzen nau, eta asko gustatzen zaizkit zezenak”.
Kukuxumusu
Asisko: “Sanferminetara edo Guggenheimera datozen turista japoniarrek ez ezik, hemengo jendeak ere erosten ditu Kukuxumusu produktuak eta kamisetak (…) Asmatu dugunaren seinale”.
Mikel: “Orain gutxi arte enpresa hau ia-ia familia edo lagun enpresa izan da (…) Baina azken sei urte hauetan gehiago profesionalizatu behar izan dugu”.
sanfermin.com webguneaz
Asisko: “Udala eta diputazioa saiatu dira domeinua erosten, baina Kukuxumusuri ez zaio sekula interesatu. Denboran aurre hartu izanagatik irabazitako pribilejioa da”
Mikel: “Garai hartan gu hiperaktiboak ginen, ez genuen apenas negozio egiturarik eta San Fermin zen munduan zabaltzeko genuen aurkezpen txartela. Udala, aldiz, ez dakit zertan pentsatzen ibiliko zen, baina webguneetan behintzat ez”.
Elkarrizketa osoa otsaileko GAZTEZULOn. Zure kioskoan eskuragarri.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu and Kukuxumusu euskaraz, Kukuxumusu euskaraz. Kukuxumusu euskaraz said: RT @zuzeu: Urmenetarrak, buruz buru: https://zuzeu.eus/?p=21117 […]