Tricicle-ren iragarkiak hautsak harrotu ei ditu
Tricicle-ren iragarkiak hautsak harrotu ei ditu
“Tricicle-ren iragarkiak hautsak harrotu ei ditu Espainian…”, Sarean bitakoran Jabi Zabala kazetariak kontatu duenez.
Eta zergatik?
Sarean Tricicle taldeko kideek Danacol esnekien iragarkiak “polemika sortu” duela diote Espainiako hainbat webgunetan.
Bikoizketa txarragatik ala jatorrizkoa katalanez egina izateagatik? Egia da bikoizketa zozoa dela, baina kritika gehienen atzean dago jatorrizkoa katalanez izatea eta espainierara bikoiztua izatea. Ezohikoa da hori, ez ordea ingelesez egiten direnak gaztelaniaz ematea; baina ez dut inoiz horiengatik kritikarik irakurri.
Zeuek ikusi eta juzkatu:
.
Eta bitartean, vascoak ere ageri dira Danacolen publizitatean, baina alderantzizko rolean: Iñaki Perurena jatorrizko bertsioan, funtziona esaten duen gaztelania grazioso horretan jarri dute.
Batzuen eta besteok Espainian dugun irudia hor geratu da agerian: batzuk dira gaztelania jakin arren, egin nahi ez duten maltzurrak (nahiz eta, gogora dezagun, Tricicle jatorriz hitzik gabekoa den); besteak, ordea, erdara funny-a egiten duten basko jatorrak.
Hemen Iñaki Perurena iragarkiaz ZUZEUrentzat hitz egiten:
.
Ispiluan ikus lezakete horiek euren burua, enpatiarako gaitasunik balute: Beste ehunka adibidideren artean, hemen ikus dezakegu duela urte batzuk Danonek Katalunian emititutako iragarki bat, gaztelaniaz sortua eta Triciclerena bezain zozo katalanera doblatua. Polemikarik egon zen?
Guk euskarara bikoiztuta irentsi behar izan dugun erdarazko iragarki bakoitzagatik zentimo bat kobratu bagenu…