Welcome refugees, ongi etorri!

Welcome refugees, ongi etorri!

Nahiz eta Sirian gertatzen ari denaren informazioa nahiko arin etorri, ia-ia momentuan, bertan eta beste hainbeste herritan dauden konfliktuei buruz gutxi samar dakigu, eta are gutxiago haien biztanleen arazoei buruz. Hala ere, nire inguruko batzuen artean, herbesteratu horiek haien etxeetara bueltatzeko eskatzen duten pertsonak maiz ikusten ditut.

Welcome refugees, ongi etorri!Nor jakingo du, ba, hobeto, ze nolako sentzazioa dabilkien barnean haien etxea atzean uzten dutenei, jende zaharrak baino. Haien irteeraren arrazoia bata edo bestea izan arren, ezagutzen ditudan pertsona zahar askok haien familia eta etxea bertan behera utzi behar izan zituzten, beste leku batean nahiz eta atzerrian ere haien etorkizuna bilatzera. Zortea zeukanak, lana aurkitu eta bertan finkatzen zen, eta ez zeukanak, ez zen izango muga ez ziotelako zeharkatzen utzi.

Bigarren mundu gerratik, emigrazio datuak inoiz ez dira hain altuak izan: 1.006.000 pertsona inguru saiatu ziren pasa den urtean Europara sartzen. Pertsona kopuru horretatik, bakarrik zati txiki bat dago gaur egun Europan bizitzen. Gutxik dakigun datua, 4.000 pertsona baino gehiago bidean geratu direla da, Europara sartzerako bidean. Siria gerran zegoen bitartean, Europak errefuxiatuak estatu ezberdinetan hartzeko plan bat prestatzen hasi zen. Plan horren %4,3-a bete dute orain arte, 7.000 errefuxiatu inguru daude Europan, gehienak Frantzian eta Alemanian.

Dena den, adibide oso argi bat erakutsiko dizuet: pasa den egunean telebista ikusten ari nintzen eta berri oso harrigarria agertu zen. Euskal Herrira ailegatu diren lehenengo errefuxiatuei buruzkoa zen. Harrigarria zen berez, nire ustez, horri buruz berri bat egitea, agerian uzten duelako Europako liderren interes falta gai honetan.

foto-movil-siria-620x349Askotan pentsakor geratu naiz, ea zer gertatuko litzatekeen gatazka hemen izango balitz. Benetan, egoera latzetan latzena iruditzen zait, eta mundua aurrera doala esaten dutenei, gai hauek ikusita, atzerapauso bat ematen dugula esango nieke.

Gizakia ilargiraino heldu da, janaria mikrouhinean berotu dezakegu, txorrotatik ura atera dezakegu nahi dugunean, hegazkinak mundu osoan zehar hegaz doaz, eta poltsikoan daramagun segapotoan nahi dugun momentuan hitz egin dezakegu edonorekin; baina gerrak eta haiekin datozen gatazkak inoiz amaituko ote dira/ditugu?

Welcome refugees, ongi etorri!
errefuxiatuak, siria

18 pentsamendu “Welcome refugees, ongi etorri!”-ri buruz

  • Ezer idatzi baino lehen informatu zaitez
    http://internacional.elpais.com/internacional/2016/01/06/actualidad/1452107993_872192.html
    Batzuek ulertzen ez dutena da errefuxiatuen etorrera hau aprobetxatuz Afrika erdia sartzen ari dela etenik ez duen fluxu honen bitartez. Froga? Errefuxiatu izeneko asko eta asko Pakistan edo Marruekosetik datoz

  • Iñigo Perez
    Iñigo Perez 2016-09-30 19:10

    http://www.abc.es/espana/abci-espana-acabara-junio-586-refugiados-cuantos-acogido-otros-paises-201606010219_noticia.html
    Pertsona konkretu batzuei buruzko berriak alde batera utziz (nire ustez, erabat lekuz kanpokoak, honelako handitasuna daukan jende mugimendua deskribatu ezin delako gertaera isolatu baten bitartez), goiko aldean txertatzen dudan albistean, zeuk eskainitakoa baino berriagoa, Europako biztanleok eskuragarri dugun azkenengo zenbaketa ofizialean agertzen diren datuak daude. Froga datu objetiboetan dago eta ez politikari alemaniar batek asmatu dituen zifretan.

    • Gauza bat da errefuxiatuentzako kanpamentuetan dauden pertsonak eta beste gauza bat Europako herrialde ezberdinetan kokatu dituzten errefuxiatuak, hau da, asiloa lortu dituzten pertsonak. Alemania adibidez milioi bat errefuxiatu zeuzkan 2015ean eta nortzuk ziren jakin gabe.

      Eta bai, errefuxiatuen bidea egiten duten pertsonen artean mundu osoko pertsonak ari dira sartzen: ziria sartu dioten prostituituko diren nigeriar emakumeak, dominikarrak, eta abar.

      • Zergatik errefuxiatu delako horiek ez doaz beste herrialde musulmandarretara (Saudi Arabia, Egipto, persiar golkoko herrietara)? Ez dute erlijioarekin arazorik izango, Europan bezala.
        Zergatik ez doaz errefuxiatu/migratzaile horiek oso-oso aberatsak diren herrialde horietara? Petrodolarrez gainezka daude.

        Europara etorri nahi dute guk giza eskubide eta ongizate estatua inon baino gehiago garatu dugulako. Pertsona horiei etxebizitza, hezkuntza, osasuna, euren gastuetarako dirua… denetarik eman behar “omen” diegu. Europaz kanpo ez diote hainbat abantaila eskaintzen. Hori bai, ez daukate gerrarik eta beraz, gera daitezke.

        • Soros jaunak hemen nahi dutuelako.
          Saudi Arabia, Dubai…ko aberastasunen promozioa ikusten dudanean eta euren “anai musulmanak” onartzen ez dituztela, gero islama ” bakea eta solidaritatea” dela entzuteko……barregura edo haserrea sartzen zait.

    • Barkatu Iñigo baina bi gauza guztiz ezberdinez ari gara.
      Hasteko, asilo eskubidea errefuxiatu estatusa dutenei erreserbaturiko eskubidea da. Zuk erakutsiriko berrian, estatus hori dutenen ingurukoa da, siriar eta eritrearrak gehienak, eta EB-ak azken hauek estatukideen artean banatzeko izan zuen planaren ingurukoa (azkenean ezertan gelditu zena estatukideen akordio faltagatik).
      Nik erreferentzia egiten diodan berriak aldiz beste errealitate krudelago bat izkutatzen du, izan ere, desinformazio medioek,facebook eta establishmentak beren propagandaren biartez jendea engainatzen segitzen dute ilegala den Afrika eta Asiar inmigrazio fluxu honi errefuxiatuak deituaz eta dagoeneko, urtebetean Alemanian besterik ez, millioi bat baina gehiago inmigrante ilegal sartu dira.
      Errealitate hori da salatzen dudana eta benetan larritzen nauena, europar herriak, kultura, idiosinkrasiarekin akaba dezakeen benetako mehatxu bezala ikusten baitut.
      Eta zer egiten dugu euskaldunok gure herriarengatik? Suizidioa prestatzen, antolatzen eta ospatzen baina EGIN IRRI (ironia).
      Ondosegi!

  • 1- Errefuxiatu gehienak EZ dira siriarrak (hauek %30 dira gutxi gorabehera). Errefuxiatu horien artean ia erdiak migratzaile ekonomikoak dira. Euren jatorrizko herrietan ez dago gerra egoerarik (adibidez, Tunisia, Maroko, Egipto, Turkia…)

    2-Greziara heltzen direnak (gerra gabeko herrialdea) ez dira bertan geratu nahi. Greziak ez die Alemania edo Suedia bezalako diru-laguntza ematen.

    3-Errefuxiatu/migratzaile etorrera masiboaren ondorioz, bortxaketa, borroka eta terrorismo islamista arazoak areagotu dira (Frantzia eta Belgiko atentu egileen artean 14 “errefuxiatu” ziren).

    4-Itsasoa zeharkatu gabe (itotzeko arriskua ebitatuz), hainbat herrialdetara joan daitezke (penintsual arabigoan adibidez). Hori bai, hango estatuak ez dira Europan bezain eskuzabalak izango.

    5-Euskaldunok ez gara Sirian, Iraken edo enparauetan geratzen direnaren erantzule. Ez dugu behar moralik, errefuxiatuak gurean onartzeko. Jadanik inmigrazio masiboa jasaten dugu.

    https://www.youtube.com/watch?v=UkIocH91j0w

    Beste bat:
    https://www.youtube.com/watch?v=ZV315xqbRK8
    Hainbat daude internet-en politikoki zuzenak diren medioek kontatzen EZ dutena ikusteko. Tabu eta gezur handiak daude media masiboetan.

  • Inigo,Patetikoa iruditzen zait, nola erori zareten asko SOROS jaunaren trampan.
    Soros jaunak esan omen zuen NY ko bilera batean, “Europan estatuak oztopo dira gure interesentzat, eta estatuak ezeztatzeko IDENTITATEAK suntsitu behar ditugu, inmigrazioa herramienta ona izan daiteke”

    Lehenik mesedez informa zaitez pixka bat:
    https://www.rt.com/op-edge/361376-george-soros-investing-forced-immigration/

    Ni naiz ain herri aberatsak izanda hurbilago, Dubai, A Saudi, Quatar ( Barsa ren jabea)
    inmigrante fortzatu guzti hoiek juxtu ona eta limiterik gabe ekarri behar izana susmagarria iriditzen zaion bakarra?

    Japon, Txina, Emirato arabe batuak, Israel,Singapore…….beste herri guztiek oso ondo eta zehatz kontrolatzen dute inmigrazioa gure herria.
    Azkenik, eskerrik asko PNV eta BILDURI gure herriaren superbibentzia arriskua jartzen duten eta gureak ez diren interesak defendatzeagatik………….PNV rena ulertzen det, dirua soilik ajola zaielako eta gure herria ezer edo gutxi, BILDU edo konkretuago EZKER “ABERTZALEARENA” ez aldiz. Ezker abertzaleak duela asko utzi zion pentsatzeari, norbaitek goitik idatzitako ideario zerrenda itsuan defendatzeko, kritika edo pentsamendu ak ixilduaz, baina ain gaizki dioakion “futbol ekipo” bati laster tokatuko zaio “bere” edo Soros en dogmak dudan jartzea eta zuzendaritzan benetan nor dagoen galdetzea.

    • Soros jaunak finantzatu eta bultzatu zituen Libia eta inguruko altxamenduak, eta bera da inmigrazio guzti hori hona bultzatzen ari dena, juxtu orain eta juxtu hona, ez da azkarregia izan behar plan orokorra ikusteko. Tipo boteretsu eta aberatsa da, mainstream mediak eta ong eta alderdiak kontrolatzen ditu, Europa Monopoly a da beretzat.Berak suntsitu zuen ezkerra Europan eta berak sortu “ezker” tentel eta maiagarri berri hau.

  • “Japon, Txina, Emirato arabe batuak, Israel,Singapore…….beste herri guztiek oso ondo eta zehatz kontrolatzen dute inmigrazioa haien herria”.
    Esan nahi nuen.

  • Ongi etorri errefuxiatuak!
    EH 11 kolore!
    Aupa kultura-aniztasuna!

    baina gero…

    Nola euskaldundu 40.000 lapurtar berri?
    http://www.enbata.info/articles/nola-euskaldundu-40-000-lapurtar-berri/

    Arnasguneak ahultzen ari dira.
    http://blogak.eus/garaigoikoa/arnasguneak-ahultzen-ari-dira

    Lekarozen etxebizitzak eraikitzea kalte egiten dio euskarari.
    https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/lekaroz2.jpg

    Eta zera galdetzen dut, Euskaditik kanpo jaiotako jendea %8,4 izatea ikuspuntu abertzale batetik ona ala txarra da? Kontuan izanik alde batetik pozten direla baina bestetik kexatzen direla ez daukat batez ere argi.

    • Oso ondo idatzia HEGO, badirudi bi interes kontrajarriak daudela alderdi batzuetan, euskal abertzaleok, gure herriaren etorkizuna kezkatzen gaituena eta abertzale ez diren ezkerrekoak, euren desira podemosen eta ezker inetrnazionalistan daukate.
      Euren burua “ciudadanos del mundotzat” daukate eta herrien izateam kultura eta hizkuntza eskubideak “municias nacionalistas” dira. Ezker abertzalean eszisio bat egotea denbora kontua da, eta benetako alderdi abertzale bat irteten bada PNV eta Ezker abertzaleak arazoak edukiko dituzte, hortik euren beldurra, gaur egun euren alderdien superbibentzia da axola zaien bakarra gure herriarenaren gainetik.

      • Benetan uste duzu esaten ari zarena? Alderdi abertzake bat aterako balitz ezker abertzaleak eta pnv-k arazoak edukiko dituztela?? Ez dakit nun bizi zaren baina errealitate guztiz ezberdinetan bizi garela argi dut. Euskaldunok errazegi tragatu dugu globalizazio, kosmopolita, modernitate , inrternazionalismo,ñoñokeri guzti horiek. Koldarrez beteriko herria gara iada Europa mendebalde guztiak bezala ala okerrako nire ustez,hori bai, abertzale mugimendu bat sortu ezean gaizki ikusten dut etorkizuna herri honentzat.

        • Tira, Europan barrena horrelako alderdiak ere aurkeztu diren herrialdeetan urtetan zehar eserleku gabeko alderdiak izan dira. Bidea luzea izan daiteke baina ez ezinezkoa.

        • Guztiz ados zurekin Joxe Mari, baina nik bezala badakizu PNV eta Ezker Abertzaleari,beno jeje….BILDURI, haiekin eroso ez dagoen eta haserre ere dagoen jende askok bozkatu diela. kalean sutan jartzen direnak, baina bozkatzeko orduan beldurra ematen die bozkatu gabe geratzeak, itsasoan flotadore bati bezala eusten dira beti bozkatu dioten alderdiari bestela zer gertatuko ote den beldurrez. “Gure esku dago” ko giza katean egon nintzen, damu naiz orain, arrakasta izan zuen, bazirudien herri bat martxan zegoela eta ideologia ezberdineko euskaldunak batera, ni bezala pentsatzen ez duten beste lagun euskaldun pare batekin joan nintzen, gero “gure esku dago” ren kontrola badakigu nork hartu duen eta berriro banandu gaitu euskaldunok.
          Baina kontzeptua hori da, euskaldun guztiok bat, eta ez beti bitan bananduak.
          Alderdi politikoak dira oztopo nagusia, eta bai PNV eta bai Ezker Abertzalean sartutak dauden abertzaleak ez diren “mitxelinak”, beti indarra euren interesatara egiten dute euskaldunok bananduaz inoiz ez batzeko.
          ANTOLATU GAITEZEN YA.

  • lasaiman

    Euskaldunok flowerpower ergelkeriak bete-betean irensten, beste behin. Diskurtso independientea garatzen hasi behar dugu ahalik eta lehen, mendebaldeko beste gizarteen parera heltzeko behintzat. Iritzi bakarraren diktadurak itoko gaitu bestela.
    Artikuloari buruz ba zer esan, gaiari buruz ezer gutxi dakien norbaitek horrela idazteko konfidantza izateak txunditu egiten nau. Tristea da, itxaropena galtzeko modukoa. Ongi argudiaturiko iruzkinak idazteak ez du pena merezi, ados ez daudenek ez baitituzte irakurriko. “Troll” “matxista” “arrazista” “neokolonialista” edo antzekoren bat zaunka egin eta lasai jarraituko dute, errealitatea euren ipurtzuloan sakonago murgilduz aurkituko dutela sinesten.

  • Hiltzen Hil 2016-10-03 21:22

    Izan ere, ezkertiarra eta abertzalea izatea kontrajarria da. Komunismoa, sozial-demokrazia eta anarkismoa lotzen dituen ezaugarri nagusi bat da tabula-rasa internazional, alegia, globalismo gorri bat.

    Beste ezaugarri garrantzitsu bat da herri zurien nortasun eta tradizioaren aurkakotasun ireki bat, “gizarte burgesaren” oinarri izanagatik haien pseudo-teorien arabera. Internazional ezberdinek 3. munduko nazio-askapen prozesuak babestearen arrazoia kolonialismo berri bat ezartzean zegoen, hots, gaur egungo kolonialismo globalistarena. Hau da, Europako estatu-kolonialei lurra kendu merke saltzeko George Soros, David Rockefeller edo Nicky Oppenheimer bezalako handiki juduei. Gaur egun, Internazional Sozialistaren parte diren alderdiak dira globalismo liberalaren babesle nagusiak (lab, spd, ps, psoe…).

    Argi geratu dadila: gu ez gara 3. munduko herri kolonizatu bat, aitzitik, Europaren erdian dagoen herri bat gara. Espainia eta Frantziarekin dugun menpekotasuna ez da konponduko europar nortasun eta balioen deuseztatze “iraultzailearekin”, eta hare gutxiago ehundaka mila mairu gurera ekarriz. Horren aurka, gure desagerpena aurreratzea besterik ez da lortuko. Errefuxiatuak ez dira modu espontaneo batean etorri europara, aitzitik, ekarri egin dituzte. Europan inbasio mairu-afrikar bat gertatzen ari da gure “agintari”en babesarekin.

    «Posiblemente hay en el mundo árabe y musulmán 20 millones de personas con ganas o necesidad de irse, y Europa necesita esa emigración»

    Felipe Gonzalez 02/09/2015

    http://www.abc.es/espana/20150902/abci-felipe-gonzalez-arabe-201509022124.html

    SUAREKIN JOLASTEN HARI ZARETE, ETA DENOK ERREKO GAITUZUE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude