Transfobiari ateak itxi
Transfobiari ateak itxi
ZUZEU euskaraz iritzi guztiak eta anitzak eztabaidatzeko orainkari horizontala da. Eta hala behar du izan. Eta askotan iritzi batzuekin ez nator bat, baina badaude deseroso sentiarazten nauten iritziak.
Deseroso ni, emakume cis pribilejioduna, nire izana, nire gorputza, nire identitatea, nire BIZITZA ukatzen ez didazuelako. Aldiz, trans pertsonen izana, gorputza, identitatea eta bizitza ukatzen dituzue. Iritziak iritzi dira, baina neure ustetan zuenak ez dira zilegi. Zuek ustezko feminismoaren aldarrian bazterketa eta menderaketa bultzatzen duzue gainera, eta zuen borroka kolektibo zaurgarriagoen kontra egitea besterik ez da. Teoria biologiko sasi asmatu batzuetan oinarritzen zarete ondokoari bere oinarrizko eskubideak ukatzeko. Eskubideak ez dira eztabaida, ez dira iritzi. Eta gainera erradikalak izatea ere kendu nahi diguzue. Eskubide urraketa babesteak ez du espaziorik ez feminismoan, ez inon. Izan ere, gizarte bezala ez ditugu baztertzaile gehiago behar, transfobia jariatzen duzue agerpen bakoitzean (komunikabide, sare sozial, instituzioetan). Aurrean izango gaituzue, ni behintzat, zuek egin bezala, hitzaren bidez neure buruko ateak itxiko dizkizuet, eta zuen transfobiari erabateko desadostasuna adierazi.
Transfobiari ateak itxi, bai noski. Pseudozientziari ere bai.
Queer teoriaren balioa, eta lur lauarena, igualtxo.
Jendeak kristau izateari utzi dionetik dena gainbeheran doa. Sexua guztiz banalizatu da, jada ez da sexua, perbertsioa da. Sexuaren funtzioa zein den ere jada ahaztuta du jendeak. Umeak txikitatik biolentzia sexual batean hezitzen dira. Horrelako gizarte betak ez du etorkizunik, hiltzera kondenatuta dago. Badut esperantza, azkenean jendea konturatuko dela zer ari den gertatzen eta balio kristauek berriro estimazioa berreskuratuko dutela. Hala bedi.
Ba ote!:
Queer delakoa teoria soziala da, ideologikoa nahi baduzu, nahiz azterketa historiko baten ondorio izan neurri batean (Foucault). Beraz, hainbat korronte ideologiko bezala, eztabaidagarria: ni neu bat nagor gehien-gehienean. Lur lauarena, ordea, ez da iritzi kontua, ados egotekoa edo ez egotekoa, zerbait antizientifikoa baizik. Bi gauzok ezin konparatu.
Hori da gogoga gizakia (ui, barkatu, pertsona hobeto, ezta?) sail txikitan banatzekoa! Pribilegiatua (beraz, zanpatzailea) naiz gizona naizelako, baina diskriminatua guztiz cis-cis ez naizelako, baina pribilegiatua europarra naizelako, baina diskriminatua magrebtar batzuk baino beltzagoa naizelako, baina pribilegiatua argala naizelako, baina diskriminatua burusoila naizelako, baina pribilegiatua ikasia naizelako, baina diskriminatua ingelesez ez dakidalako, baina pribilegiatua lana badudalako, baina diskriminatua nire ikasketekin lotuta ez dagoelako, baina pribilegiatua… ufff…. Zer nekagarria den ezker berri hau!!!
Bai Che, kristautasuna predikatzen zuten apaiz pedofilo horiei esker umeak ez ziren txikitatik biolentzia sexualean hezitzen ezta? Oraingoa perbertsioa da, bai horixe! Eskerrak zu zaudela bidea guri argitzeko, profeta maitea. Nazkatuta nago predikatzaileetaz, izan ezker-eskuineko ideologikoak zein erlijiotsuak. Erradikaltasun zentzugabearen pendulu efektuaren ondorio besterik ez zara.
Apaiz pederastak salatzen dituzun bitartean (oso ondo egina salaketa), zure umeak porno bideorik okerrenak begira ari dira. Zenbat urtetatik hasita? Ez dut pentsatu ere egin nahi. Toneladaka bideo klik bakar batera. Salatu duzu inoiz hori? Norbaitek zerbait esan edo egin du? Ez. Ez dute egin ezker progresiak instauratutako diktadura horrek jendea guztia bahituta duelako: kritikatuz gero atzerakoia eta fatxa zara. Umeak hezten ari diren moduan ez da posible gizarte kohesionatu bat. Indibidualismoa bai, hori bai. Askatasun indibiduala soilik lehenesten baduzu, inoiz baino hobeto gaude. Baina gizartea ez da posible. Jendeak ikusi beharko du hau guztia eta aukeratu beharko du. Balio kristauetan oinarritutako gizarte bat genuen eta bere akatsekin funtzionatzen zuen. Hori eraitsi da baina ez dago ordezkorik. Eraistea erraza da, ordezkoa behar da ordea. Eta ezkerrak ez du ordezko ezer. Nik uste dut, gobernuak jada txotxongilo batzuk besterik ez direla ikusita eta gizarterik ez dagoela ikusita, jende taldeak sortuko direla, balio eta ideia batzuren jarraitzaileak. Nolabait esateko, tribu modukoak sortuko dir, jendeak zerbaiti heltzeko beharra duelako, ordena behar duelako, seguru sentitu nahi duelako. Horixe datorkigu. Gobernuak bien bitartean multinazional handien txotxongiloak izango dira globalizazioaren morroi.
“Crítica feminista a la ley trans” https://www.ivoox.com/radiojaputa-113-critica-feminista-a-ley-audios-mp3_rf_66406733_1.html
Nor eta neu, Barbijaputaren esteka partekatzen! Lau orduko saio luze-luzea, delako trans legearen ertz guztiei buruz hainbat alorretako adituren iritziak jasoz: filosofoak, medikuak, kirolariak, gizarte-langileak eta beste. Niri gauzak dezente argitu dizkit. “Trans legeria” itsu-itsuan defenditzen zabiltzetanok entzun beharko zenukete, behintzat kontrarioen iritzia ezagutzeko.
Gero eta jende gehiagok prozesu bat pasa behar izan dugu, “Peaktrans” izenekora iristeko. http://abolitionofreality.com/13-peak-trans/
Zer esan nahi ote du “peaktrans” anglizismo txoro horrek? Ba, kontua da, denok ulertu dugula betidanik aurrerapen eta askapen bidetzat LGTB mugimenduaren aldetik etorri den aldarrikapen oro, batere zalantzarik planteatu gabe. Ze demonio, ez gara-eta erreakzionarioak, sexu-aniztasunaren alde gaude!
Noizbait, iristen da une bat zeinetan “peak” batera, tontor batera iristen garen, eta kolektibo-joera-mugimendu horiei susmo txarra hartzen hasten garen. Horri deitu diote batzuek “peaktrans”. Beraz, entzun, irakurri, zabaldu burua eta ez beldurrik izan.
– Sexua ez da jaiotzean esleitzen (“asignatzen”), ikusi baizik.
Bai, badira intersexualak, hatzamarretan sei hatz dituztenak bezalaxe. Intersexualitatea sexu-garapenaren nahasmendu multzoa da.
Batzuk baliatu dira transexualez, esateko sexua espektro bat dela, ez dagoela “berez” gizon-emakumerik homo sapiens sapiens espeziean, dena konstrukto soziala dela. Hortik, LGTBIQ+en “I”a.
Beraz, “jaiotzean esleitutako sexu” bezalako esamoldeak dauzkan lege-testua antizientifikoa da eta, beraz, erreakzionarioa. Ezker nahiz eskuin, ezin liteke onartu.
– Sexua egitate biologikoa da, esan dugun bezala. Teoria feministaren ekarpenetik, generoa da sexuaren (egitate biologiko horren) arabera banatzen den rol, estereotipo eta hierarkia sozialen multzoa. Generoa “identitate” edo “expresioa” dela dioen legeria ez dator bat feminismoaren printzipioekin. Ze ostiatan ari zarete feminista batzuk?
– Duela denbora ez asko, transexualak “travesti”, “travelo” eta abar ziren. Transexualak urteetan borrokatu dira euren errealitatea bestelakoa dela aitortzearen alde. “Trans” zaku barruan hamaika identitate eta bizimolde jasotzen duen legeria bat ez da egokia transexualen beharrei erantzuteko.
– Ea, “Trans Legearen” aldeko gudariok (izan ere, legeriaK dira, batzuk gure parlamentuan ja onartuak) ezagutzen duzuen egunean “emakume trans lesbiana” bat, disforia arrastorik ez duena, emakumeen espazioetan sartzea exijitzen bere bizar eta guzi, igual ez zara hain sutsu mintzatuko horrelako legerien alde.
Barkatu:
“Batzuk baliatu dira transexualez, esateko sexua espektro bat dela” >>> Batzuk baliatu dira INTERsexualez, esateko sexua espektro bat dela.