Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara

Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara –

Euskal Herriko Feminista Erradikalok diogu Trans Legeak deritzotenak kaltegarriak direla gizartearentzat, oro har, eta bereziki emakume eta haurrentzat. Hala ere, uste dugu afera ez dela erraza eta dituen inplikazioak, arriskuak eta ondorioak ez direla sakonean ezagutzen.

Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara

Horregatik eztabaida piztu nahi dugu euskal gizartean, gertatzen ari dena salatu, jendarteak ezagutu dezala eta bere kabuz ondorioak atera ditzala. Baina ideologia transegeneristak lagun boteretsuak dauzkanez, ez da erraza helburu horretarako, eztabaida plaza topatzea; hortaz, zinez eskertzen dugu espazio hau. Bertan, gaiak dituen hamaika adarrak aztertzen eta Euskal Herrian nola eragiten digun ezagutarazten saiatuko gara.

Baina beste ezer baino lehen, jakin EHFE 2021eko otsailaren 12an sortu zela, manifestu hau oinarri zuela:

Gaiari ekiteko, zeri buruz ari garen azaltzen saiatuko gara. Horretarako zenbait erreferentzia, material eta hausnarketa orokor partekatu nahi ditugu.

Lehen lotura hauek Suediako hiru dokumental dira, eta ezinbestekoak dira ulertzeko “queer teoriak” deritzotena eskuliburuko politika neoliberala direla, eta pertsona “transen” zaurgarritasunaren kontrako politiken zirrikituetatik sartu zaizkigula. Gogora dezagun LGTBI mugimendu antikapitalistak urteak daramatzala sexu-aldaketari buruz genero-inkongruentzia duten pertsonei kontatzen zaizkien negozioa eta gezurra salatzen.

Estatu espainiarrean jada ari dira detrantsizioak gertatzen, eta txosten honek oso ondo azaltzen du:

TRANSEXUALIDAD: TRANSICIONES, DETRANSICIONES Y ARREPENTIMIENTOS EN ESPAÑA

Ikusten dugun arazo nagusia da sexua generoarekin nahasten dela, eta, horren harira hain zuzen, Espainiako Sexologia eta Sexu Medikuntzako Akademiaren (AESMS) eta Sexu Osasunaren Behatokiaren (ONSEX) jarrera hau daukagu “Trans Legearen” proiektuari buruz:

Debbie Hayton emakume transexuala da, eta aspalditik salatzen du genero-autoidentifikazioari buruzko legeen arrisku larria. Hauxe da bere bloga:

Hurbilago, Sandrita Alma Libre aktibista ezaguna da:

Ideologia transgenerista estereotipo sexistak betikotzean eta naturalizatzean datza, burmuin larrosak (feminitatea) eta urdinak (maskulinitatea) daudela defendatzen du. Oinarri horrek, sexista izateaz gain, ez dauka inolako sustengu zietifikorik.

Eskola edo institutuetan erabiltzen ari diren hezkuntza-gidak oso sexistak dira, nahiz eta horretan aritzen diren elkarteen webguneetako edukiak apur bat zuzendu dituzten, ikasleengana iristen diren materialak izugarri markatuta daude genero-estereotipoengatik.

DoFemCo-k prentsaurreko hau eman zuen, gai-zerrenda horiek hitzaldien bidez sartzeak eta gurasoentzat dituzten ondorioek, mozal gisa, gero eta kezka handiagoa sortzen dutelako.

Hori guztia erkidegoetako zein estatuko gobernuetan sartzen ari da, 2006an Yogyakartan transgeneristen lobbyak lehen bilera egin zuenetik:

Emakume lesbianen aurkako jazarpena eta haien sexualitatea ukatzea “Kotoizko Sabaia” terminoarekin hauspotzen ari da:

Bestalde, feministak etengabe jazarriak izaten ari gara, horrelako legeen aurka gaudelako; TERF iraina emakumeenganako gorroto-diskurtsoa da, hemen horren azapena:

Adar horiek guztiak eta beste asko urratu nahi ditugu espazio honetan, bidelagun izango zaituztegulakoan, eztabaida hauspotzeko asmoz.

Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

54 pentsamendu “Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara”-ri buruz

  • Ezbairik gabe, transfobia dario zuen diskurtsoari, sektore ultra eta kontserbadoreen diskurtsoei darien legez. Feminismoa ezin da baztertzailea izan, hortaz, ez jarraitu izen hori erabiltzen eta utzi behingoz jendea (hainbeste sufritu duen jendea, bide batez) epaitzeari eta baztertzeari. Pertsona transek gure babesa eta gure enpatia behar dute, noski, baina horrekin batera haien aldeko neurriak eta arauak behar dituzte; gizarte bezala gure erantzukizuna da haien aldeko neurriak ezartzea eta transfobiari ate guztiak ixtea.

  • Arrateko Ama 2021-04-26 10:42

    Amaitzen doxunian artículo guztia irakurtzen, eta dokumental guztisk ilustren, igual beste iritsi bat eukiko duzu. Ez da egiten Kriitika bat, kritikatzen duzun artikolo bat irakurri bai no lehenago. Zeozer topatzen ba duzu artikulu barruan trans pertsonaren aurka, orduan esan . Eta beste aguza bat, feminismoren sujetoa emakumeek dira.

  • Lehenik eta behin, “Euskal Herriko” izendatu duzue zuen burua, baina zuen erreferente eta erreferentzia guztiak gaztelaniaz dira, artikuluan erabilitako bideo eta esteka guztiak bezala, hortaz, Espainian kokatzen duzue zuen burua (adibide gisa, “Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian”… aipamena); guztiz onargarria eta errespetagarria da, noski, baina hori ere esateko adorea izan beharko zenukete. Bigarrenik, Arrateko Ama (birjina baten izena hartu du, Katolizismoari egindako keinua ote?), zure mezua ez dut baloratuko, aski esan baituzu esandakoarekin eta erabilitako euskararekin. Bukatzeko, feminismoaren subjektua ez ote da gizarte osoa? Alegia, gizarte parekide bat lortzea bada feminismoaren helburua, horretarako pertsona guztiak aintzat hartu beharko ditu eta ez soilik emakumeak.

  • Alpargatero 2021-04-26 12:34

    “…queer teoriak” deritzotena eskuliburuko politika neoliberala direla; ez dakit zerikusirik baduen “neoliberalismoarekin…”, bada nik gehiago lotuko nuke eliterik eliteenak bultzatutako “globalismoarekin”, zeinaren aliatu bihurtu baita ezkerra mundu mailan. Eta hori ez zaie bakarrik “queer” teorie aplikatzen, hortxe bertan kokatzen baita feminismoa bera eta genero-ideologia guztia, eta migrazionismoa, klimatismoa, animalismoa, veganismoa, arrazialismoa…

  • Betiko kontua.
    Ideologia bat lortzen duenean agintera heltzea, orduan hasten dira batzuk kolektiboak bilatzen baztertzeko.
    Orain neurri handi batean agintean daudenek eurenganatu dituztenean feminismoaren balore asko ba hasi behar da transak zokoratzen.
    Horrenbeste deitoratu neoliberalismoa eta hara non bat egiten duzuen balore kontserbatzaileenekin.
    Eskerrak feminismoaren barruan gutxiengoa direla eta feminista gehien gehienak solidarioak direla sufritzen duten pertsonekin, transexualak barne

  • Radicalismo oroc bethi dakar berequin antiradicalismoa, contraco radicalismoa, aleguia. Bion artean ecereça ossatzen dutelaric.
    Bejondeiela!

  • Aurki, mundu honetan zakurrek ere ez dute bizi nahiko.

  • las mujeres y las lesbianas?
    Ez dut ulercen ahal erdara mordoilo hori!

  • Bai, Josu, bai. Hemen dagoen nahaste borraste honetan jada ez da posible gizarte bat. Globalistak eta neoliberalak gustura egongo dira.

  • Joder Urtzi, zelako elitismoa Arraterekin. Ez duzu uste duzun bezain beste balio. Beste inork baino gehiago, alegia.

    Kolektibo honek EHak bizi duen zapalkuntzari erantzuten dio. Kontutan hartuta espainiako legeak aplikatzen zaizkigula, legeotaz arduratu behar dugu. Eta erreferentziak ez dira bakarrik espainiakoak, uste dut ez duzula dena irakurri! Adorea eskatzea ere…

    Feminismoaren subjetua emakumeak (sexuaz ari naiz, ez generoaz) dira, eta objetua zuk aipatutako gizarte parekidea.

  • Zorionak Maite. Aspaldi ez dut irakurri halako astakeria galanta. Gero esango duzue ez dagoela transfobia zuen planteamenduetan. Nire ustez guztiok arduratu beharko genuke besteen sufrimenduaz eta are gehiago beti baztertuta ibili direnena.
    Kontsolamendu bakarra : ez dut irakurri behar izan maltzurkeria hori euskaraz.
    Seguru asko euskara bezalako hizkuntz gutxitu baten arazoak ez dizute ardura ere..
    Dena den eduki behar da lotsa gutxi erdaraz egiten etortzeko euskaraz dagoen agerkari digital bakarrenetako batean.
    Are gehiago denon eskura daudenean itzultaile automatikoak.

  • Zakurrak, Che? Arratoiek ezta ere. Beste iltze bat euskal ezkerraren zerraldoan, barre algaraka nauzue.

  • Graziana Goienetxe 2021-04-26 21:33

    Hauek lesbiana ez den edonor gorroto dute.
    Emakumeon artean gutxiengo bat dira baina zarata handia egiten dute bozgoragailu potente eta interesatuak ditutztelako.

  • Zorionak, Maite. Oso argi azaldu duzu zuen feminismoa zertan datzan.

  • Maite Garciari:
    Zure iruzkina ezabatu dugu, gaztelaniaz idatzita zegoelako. Eztabaidan berriz parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu, hori bai, euskaraz.
    Ondo izan

  • Nik ez dut uste erderaz idatzitako iruzkin bakar batengatik ezabatzeko erabakia hartu behar denik. Beste kontu bat izango litzateke erderazko iruzkinak orokortzea. Ez dut proba egin, baina gaztelerazko hedabide batean euskarazko iruzkin bat idazteagatik ezabatzea ez litzaidake gustatuko.

  • Primeran egin duzue, benetan. Euskarak gero eta espazio gutxiago dituen, eta espazio horiek gero eta txikiagoak direnean, ez dadila Zuzeu edozein erdarez bete, hori edozein delarik ere. Gainera, erabilera baldintzetan ere argiki dator: “(…) “Giza eskubide guztiak, gizaki guztientzat” horixe du muga politiko bakar ZuZeu albistariak. Ulertu nahi duenak, uler beza. Eta euskaraz izatearena ere bai, jakina, euskara batuan oinarritutako idazkeran, preseski. (…)” Hortaz, denok dakigu nola idatzi behar dugun hemen: euskaraz.

  • Kaixo, Asier. Nirea elitismoa? Ez dut uste halakorik darionik nire atzoko iruzkinari, baina tira, zure iritzia da eta errespetatzen dut. Zure baimenarekin, honen bidez atzokoa hobeto azaltzeko saiakera egingo dut. Iruzkinean adierazi nuena izan zen apur bat nekatuta nagoela “Euskal Herriko…” dena delakoetaz, horien fokua Madrilera (edo Parisera) begira jarrita dagoenean. Kasu honetan hala da, ez gaitezen engainatu, bideoen eta artikuluen hizkuntza horren lekukoa da, guztiak baitaude gaztelaniaz. Agian arazoa da dagoeneko guretzat daukagula gaztelania, baina frantsesez egongo balira? Eta honako honetan, mauletar batek zer pentsatuko luke horrelako erreferentziak baliatuz?
    Euskal Herriak bizi duen zapalkuntza agerikoa denez, agian bada garaia gure hizkuntza, euskara, benetan erabiltzeko (ez modu folklorikoan, arren) eta zapaltzen gaituztenei hainbeste begiratzeari uzteko.

  • nI INORI gomendatzeko nor banintz, zera gomendatuko nizueke Foro honetako gizonkide batzuri.
    UTZI BAKEAN emakumeei eta emakumezko izan gura dutenei. Egin dezatela eurek nahi dutena beren gorputzekin eta bizitzarekin!

    Nik ere aitortzen dut sakonean matxista naizela, hain da pisua gure herentzia! Baina gutxienez saiatzen naiz nire ajearen aurkako ahalegina egiten.
    Egizue zuek ere ahalegina. Matxismoaren kiratsa dariozue, akerraren antzera.

    Gainera, milaka urtetan zehar emakumezkoen gizadi erdia gizonezkook menpean hartu ondoren, orain haiei dagokie boterea, euren aldeko botere trantsizionala.
    Gainera, beraiek izango dira botere hori eskuratuko dutenak, zorionez, eta ez dute izanen zail guk baino gizarte hobea eraikitzen. Gora Feminismoa! Zuen txanda.

  • feminismoaren zantzuak 2021-04-27 15:01

    Oscar sariek 2006 urte arte 30 milioi ikusletik gora izan ditu 1960tik aurrera. 2000ko lehen hamarkadan, emakumearen eta zuria ez den beste arrazak presentzia handiago izan behar zutela erabaki zuten.

    Ordutik, ikuslegoa jaitsi eta jaitsi egin baino ez du egin. Aurtengoa 9 milioi inguru. Erregistroak direnetekin Inoiz baino baxuago. Lotu itzazue puntuak.

  • Puntuak lotze aldera.

    Argitaratzear daukadan libururako, Patriakatuaren sorrera eta Patriarkalismoaren ideologia ikertzea egokitu zait.

    Gure inguru zabalari dagokionean, patriarkatua Sumerian sortu zen, duela 6-7 mila urteren bueltan. Emakumezkoen esklabotza burutu aurretik, 2 mila urtetako erresistentzia borroka egin zuten, baina ordudanik Patriarkatua zeharo nagusitu da: Biblia (-5000), Aristoteles (-2200~), Zuzentza Latino-Germanikoa (arioena, -2000~).

    Zutabe horiexetan oinarritu da “gure” hezkuntza mendebaldarra. Iturburuotatik mamatu du mama goxo pozoitsua..

    Halere, euskera hainbat maite dugunok jakin behar genuke euskal pentsaerak eta legeak eresistentzia irmoa egin diola Arioari eta Elizari: gurea Zuzentza Piriniarra” delakoa izan da, beste arrotz horren aurrez aurre (etxea, komunala, auzolana).

    Anderea izan dela Etxearen eledun eta ordezkaria, Mari Anderea izan dugula Naturaren sinbolo…

    Euskera hain maite dugunok jakin beharko genuke, euskal hitzen hondoan sakoneko pentsamolde horixe dagoela, nahiz eta orain Ario eta Kristau pentsamoldeak hori ez islatu eta EZ SARITU gizarte indoeuroparren espektakuluetan.

    Eta Euskeraren antropologian dagoen beste gauza garrantzitsu bat, agian garrantzitsuena: larri datorkigunari ABEGI egitea dela (ABAGI ON iberieraz: “leinuaren izenean Harrera Ona”), zein leinukoa den eta zein hizkuntza egiten duen galdetu aurretik.
    Eta gure hizkuntzak ez duela bereizten generoa suxuaren arabera.

    Orain, euskal pentsamoldea Zibilizazio Arrotzaren aldarean sakrifikatu nahi badugu… egoera berrira egokitzeko… eta halako aitzakiaz,
    Nik ez diat parte hartuko behintzat!!! Beraz, momentuz Gora Borroka Feminista, eta ikusiko diagu gero.

  • Jende askorentzat borroka feminista besteen aurrean autojustifikatu eta moralki hobeagoak direla argudiatzeko herraminta besterik ez da. Mari eta matriarkatuaren txorakeriak sinesten dituztenak fantsasiazko mundu batean bizi dira bere etxolatik atera gabe, ez dakite kalean zer gertatzen den.
    Euskal gizartea eta euskara 30 urte barru ez dira existituko, beraz, zer inporta dizue ume euskalduna berdintasunean jaiotzea edo transespeziea generokoa den edo ez, beregatik beste 10 afrikaldar badatoz bere ohiturekin?

  • Josu Naberan jauna, zu apaiza izan al zinen? Eta orain ere apaiza zara?

  • Esentzialismoari stop 2021-04-27 22:47

    Josu, zure arioak vs euskaldunak eta maskulinoa vs femeninoa dialektika baldar horretan esentzialismo kutsu gogorra nabarit. Zuk uste duzu egiatan emakumeek boterea lortzekotan gauzek hobera egingo luketela? Noski, emakumeak beti direlako maitagarri, zaintzaren eredu, AMA arketipikoa. Hori ez da feminismoa, Josu, izatekotan feminitate kanonikoaren onberatasunen gorazarrea da, besterik ez. Eta arioen eta euskaldunen kontrajartze horretan zer esan… Zuk antropologotzat daukazu zure burua baina euskal matriarkatuarena mito bat da. Ez da munduan horrelako gizarterik existitu inoiz. XIX. mendeko Bachofenen teoriak irakurtzen ibili ote zaren ez dakit, baina antropologia serioak, zientifikoak teoria horiek aspaldi alboratu zituen. Agian usteko duzu garai aurrehistoriko batean euskaldunak hemen ginela Edenean arioen etorrera jazo arte, baina ez… Egun euskaldunak garena bagara herri indoeuroparrekin egindako tandem interkulturalagatik da, haiek baino lehenago ginen hemen, baina ez gara hain ezberdinak. Bekatu originala ez zuten arioek ekarri. Nolabaiteko bitxikeria garela? Bai, bagara. Baina berdin berdin gara herri EUROPARRA.

  • Bai, ni apaiza izen nintzen, CHE, baina nire gremioko gutxi batzuk herri-langile-borrokaren mugidara batu ginen eta zuk oraindik egin ez duzun matxinada egin genduen.

    Antza denez, 60ko herri-iraultza hartan garrantzitsu izan ginen diktaduraren kontra, ze bihar bertan estrenatzen baita Donostiako Giza.Eskubideen.Zinemadian guri buruzko Dokumentala.

    Orain ez nauk apaiz, noski, baina berdin-berdin aldarrikatzen diat IRAULTZA jende menperatuaren alde. Konkretuki, foro honetan, botere feministaren alde.
    Eta hi zer haiz? Monagilloa ala?

  • Esentzialismoari Stop.
    Ez zekiat nor haizen baina asko ez dakik ERREALITATEAZ.

    Jakin ezak EMAKUMEAREN ZENTRALITATEA oso garrantzitsua izan dela Europa Indigena osoan, eta hire esentzialismoa gora behera, hala jarraituko duela. Antropologiaz ez duk ulertu ezer. Ezta egungo egoeraz tutik ere. Jakin ezak gaurkoa eta lasterkoa ulertzeko historia jakin behar dela, ez Akademia gauza ez dena.

    Eta hona datozen afrikarrak hik pentsetan duan baino hurbilago daudela gure historiatik. Eta kolonialismoaren historiatik. Gizaki-Gizarte Robotak ez duela gainkatuko eta menperatuko gure sentimendua eta giza etorkizuna.
    Eta azkenean egiten badu, ez duela egingo erresistentziarik topa ez duelako. Akaso bai hi bezalako diletanteek paso egin diotelako.

  • Esentzialismoari Stop 2021-04-28 00:04

    Potroak zauzkak niri esentzialista deitzeko. Josu, ERREALITATEAZ jabetzen ez dena hi haiz, motel. Apaiz eskolatik irten bai baina bertako idealismo filosofikoa arrastaka daramak oraindik. Zuzeun botatzen dituanak ikusita argi ikusten da ERREALITATEA hiretzat ikuspuntu kontu soila besterik ez duala hire egotismoa eta protagonismo nahia asetzeko, inork irakurriko ez ditian hire liburuak eta kulturgintza planak gora behera. Hala egiten duk koronabirusaren gaiarekin, hala egiten duk euskararen kontuarekin eta hala egiten duk berdin berdin feminismoaren kontuarekin. Esadak bada, Josu orojakile sasi-apal horrek, zein duan Europa indigenaren EMAKUMEAREN ZENTRALITATEA? Kultura materialean ikusitako figura batzuk? Edo zer arraio duk? Fertilitatearen figuretaz ari bahaiz jakizak horrek ez duela ezer frogatzen, ez baitu gizarte osoaren irudi osaturik eskaintzen eta mitologiak ezta ere (jaoztako sinkretismoaz aparte). Emaizkidak frogak, ez teoria gaizki apainduak. ERREALITATEA eta DESIOAK nahasten dituk, Josu. Kontxo, ez ezak ostera esan emakumearen papera estaltzen nagoenik, baina sexuaren araberako lanaren banaketa garatu gabeko gizarte guztietan ageri duk (gure indigenekin konparazioa egite aldera)!!! Generoa eraikuntza soziala duk, Josu, eta testuinguru historikoaren arabera aldakorra, eta emakumearen rola orain arte azpikoa izan duk pertsonalitate batzuk izan ezik. Hori ez duk esentzialista izatea, kontrakoa baizik. Nik ez diat ukatzen emakumea libre izan daitekeenik, baizik eta inoiz libre izan denik, agian egun baino libreago bai, baino libre edo gizonaren pare, inoiz ez da izan. Hi izan haiz emakumeek gizonek baino hobeto gobernatu dezaketela esan duanak (hor hire esentzialismoaren parte bat), baina gobernuetan emakumeak egotean, historiak erakutsi, ez dago hik aipatzen duan trantsiziorik, ez baitute gorputz biologikoek agintzen IDEOLOGIAK baizik, nahiz eta hau gorpuztua ere egon.
    Ez dakit zertara demontre aitatu dituzun afrikarrak, baina tira, segi zure pelikula estraino horretan eta kontuz ERREALITATEAREKIN, batzuetan ausikika egiten baitik.

  • Lehenik eta behin, euskaldun berria naiz eta nire euskara erregularra da. Barkamena eskatu behar dut eta ezin dut eztabaidan parte hartu?

    Bigarrenik, inork irakurri al du artikulua eta estekak jarraitu?

    Hirugarrenik, eztabaida serioa eskatzen da, autoID lege horiek ondorio txarrak baitituzte beste gizarte batzuetan.
    Zergatik ez gara eztabaida honetaz hitz egiten ari?

    Inoiz ez dut transbobiarik ikusi feminista hauen aldetik, baina denek diote hala direla. Irain bat bestearen atzetik dago sareetan, baina ez da eztabaidarik izaten. Nazien berezko jazarpena eta seinalamendua baino ez.

    Entzun feminista hauei, irakurri, informatu. RUn 17.000 pertsona daude “sexua aldatzeaz” damututa.
    Hau farmazialarien negozio handia da eta gure etxean sartzea saihestu behar da.
    Betiko kapitalismo basatia eta denak txaloka.
    Eztabaida serioa, mesedez.

  • Eta zergaitik inporta zaigu horrenbeste generoa?. Generoak axolarik ez lukeen gizarte bat eraikiko bagenu?. Gizon edo emakume izate hutsak ustez ematen dizkigun ezaugarriekin apurtzen badugu?. Naturak eman digunarekin konformatuko bagina?. Bere generoa azaleratu nahi ez duenak azaleratzen duenaren errespetu bera jasoko balu?.

  • Ustezko “feminista” (erabat minoritarioak feminismoaren barruan) hauek transfobikoak direla uste dugunok oso ondo informatuta gaude Iban.
    Beraz, egon zaitez lasai horregatik.
    Esatea trans-en arazo guztia, dakarren sufrimendu guztiarekin, bakarrik dela farmazilarien negozio bat egundokoa astakeria iruditzen zait.
    Gogoratu nahi nizuke pertsona hauen sufrikarioa askotan euren burua hiltzera eramaten duela eta guzti: duela hilabete batzuk gertatu zen halako kasu bat Bizkaiko kostaldeko herri batean.
    Bide batez galdera bat: nondik atera duzu 17.000 kasuetan damutu egin direla tratamenduaz? eta zer arraioa da RU?.
    Eta amaitzeko, deiadar bi : Gora feminismo inklusiboa!! Transfobia pikutara!!

  • Hasieratik hasiko gara. Ez, feminsmoaren subjektua ez da gizarte osoa. Feminismoa emakumeak patriarktuaren zapakultzatik askatzeko borroka da. Hori bai, feministak konbentzituta gaude borroka horren uzta, ezbairik gabe, gizarte osoarentzat onuragarria dela. Gainera, bidaide ditugu patriarkatuaren aurka egiten duten beste borrokak ere, eta oro har, giza eskubideen aldekoak. Baina feminismoaren subjektua munduko populazioaren erdia baino gehiago da, ez da kopuru makala, eta nahikoa dugu horrekin.

    Euskal Herrikotzat dugu gure burua hemengoak garelako, bai, zer nahi duzu esatea, Urtzi. Ulertuko duzunez, ez dugu zurekin eztabaidatuko nor den Euskal Herrikoa eta nor ez, ez baitagokigulako ez zuri ez guri halako epaiketarik egitea, ezta “zilegitasuna banatzeko eskumena” ere.

    Beraz, gatozen harira. Ideologia generista (sexismoa 2.0) nazioarte mailako enbata neoliberala da, lobby aberats indartsua atzean duena. Azken urteetan,”Trans Legeak” deritzotenak (zertzelada lodian, sexu erregistrala eskaera hutsaren arabera erabakitzea eta adin txikikoak gurasoen iritziaren kontra eta inolako bermerik gabe hormonatzen eta mutilatzea ahalbidetzen dutenak) ia mundu osoan hedatzen ari dira eta, beraz, ia mundu osoko feministak ari zaizkie erantzuten. Baita feministak ez direnak ere.

    Arestian esan bezala, enbata nazioarte mailakoa da eta gurera beste leku batzuetara baino beranduago heldu denez, badugu zer ikasi eta zer ulertu honetatik guztiatik igarotzen denbora luzeagoa daramaten herrietako feministengandik. Gainera, gogoratu beharrik ez dago feminismoa internazionalista dela, baina badaezpada, hortxe doa.

    Hortaz, bai, gure aurretik, esaterako, Suedian edota Bretaina Handian egindako kalitatezko lanak baliatzen ditugu dibulgaziorako, baita adituen eta afektatuen iritziak ere, edonongoak izanda ere. Bestalde, ez dugu guk erabaki Madrilen eta Parisen ezartzen diren legeek Euskal Herrian eragina izatea, baina hori horrela den bitartean, Madrili eta Parisi begiratu behar diegu, baita estatuetako herrietako feministei ere, eta hemendik hara legeak bozkatzera doazen gure ordezkariei politikoei, jakina. Guk ere nahiko genuke gai honi buruzko eduki gehiago euskaraz eskuragarri egotea. Horretan ere ari gara lanean. Bestalde, EAE eta Nafarroa legebiltzarretan indarrean dauden legeekin ere kritikoak gara.

    Amaitzeko, gogoratu nahi dugu asmoa dugula, artikuluan esan bezala, orain azaletik aipatutako erpin horiek guztiak eta gehiago poliki-poliki aletzeko eta sakontzeko. Asko dira, hasi besterik ez gara egin.

    Azkenik, kalitatezko eztabaida lortzeko asmoz, guk idatzitako eta partekatutako informazio guztia patxadaz irakurtzeko tartea hartuko bazenuke, azalduko zenigukete, halako epaia bota duzuenok, zehazki zeri egozten diozuen transfoboa izatea? Argudioak erabiltzea eskertuko da. Mila esker.

  • Urrxi, Margola ta beste hainbat. Zuek informatuak? Zuek magufo misogino antifeministak zarete, neoliberalismo basatiena defendatzen. Feminismoaren subjetu politikoa emakumeak dira, ez beraien burua emakumetzat dutenak, emakumeak dira. Antiarrazismoaren subjetu politikoa zuriak ez diren bezalaxe nahiz ta artaburu batzuk beltzak sentitzen direla esan. Emakumearen opresio estrukturala jaio edo jaioko den sexuarengatik da, horretarako generoa erabiltzen da. Generoa gizarte matxistak sexuei eslaitzen dizkion estereotipo eta rol matxista aldakorrak dira, ta guztiz azientifikoa ta misoginoa da hori identitatea dela esatea. Ideologia horren atzetik, matxismoa, neoliberalismoa, azientifismoa, umeekiko ta emakumeekiko tratu txarrak, homofobia, bortxaketaren kultura ..dago. Hori da defendatzen duzuena . Ta EH Queer-ek hartu dute, non uztezko ezker abertzale femimistatik, ultraeskumara, teoria misogino, azientifikoa..defendatzen duten. Ez dakizue trans ez dela ezer, transexual bai, ez dakizue emakume bat zer den. Ta emakumea zer den definitu ezin bada, ezin zaio aurre egin pairatzen duen opresio estrukturalari. Genero identitatea minbizi bat da, umeak nahasten ditu, sexua hautatu daitekeela sinestarazten die, disforia nerabezaroa ta gero aldien %80an pasatzen da, ta hori gertatu baino lehen, umeak bizitza hondatuko dien tratamenduak har ditzaten nahi dute, disforia edobez pasatzeko edo berandu pasatzean, betiko pazienteak izateko, feminismoa suntsitzeko. Guzti honek disforia dutenei ta emakumeei kalte egiten die, ta disforia ez duten gizon magufo, matxista, bortxatzaile mesedezten ditu. Defendatzen duzuena barrabasakeria, matxismoa, azientifismoa..da. Galdera errazak egingo dizuet ea erantzuteko gai zareten. Zer da emakume bat? Zernbat sexu daude? Zer da generoa? Zer dira CEDAW eskubideak? Teoria hau, globala da, min izugarria eragin du jada, ta geratzen ez badugu, gure umeak ta emakume guztiak arriskuan daude. Ta ni zuek ez bezala, badakit zertaz ari naizen.

  • Sugaar, ez diet zure irainei erantzungo, batzuen estiloa sobera ezaguna dut eta.
    Argigarria erabat hurrengo albistea: bertan agertzen da “feminismo” transfobikoaren ordezkaririk ezagunena (Lidia Falcón) eta Vox alderdiko batek “Hazte Oir” ultraeskuineko taldeak antolatutako ekitaldi batean.
    Funtsean biak ados gauza guztietan.
    Honen aurrean zer esateko gehiago gutxi
    https://www.europapress.es/sociedad/noticia-partido-feminista-vox-unen-contra-ley-trans-consideran-peligrosa-antoconstitucional-20210323135541.html

  • Ta nik zuek ez bezala..

  • Aurki mundu honetan zakurrek ere ez dute bizi nahiko! Errepara ezazue zer nahaste borraste ari zareten sortzen. Hemen, gizartea ez da posible, indibiduoa bai, baina gizartea ez. Garai batean orden bat zegoen, eta gizarteak eta jendeak ordena eskatzen du eta ez putetxe hau.

  • Ez dura irainak, erreaa sa, iraina zuen magufadekin ados ez dagoenari transfoboa deitzea da. Zuen argudioa. Abascalek esaten du 2+2 =4, Falconek esaten du 2+2=4,beraz Falcon ta Abascal gauza bera dira. Ta ez da ez diozula uztezko irainei erantzun. Ez dituzu galderak erantzun. Zergatik? Zaren magufo misoginoa bezala geratuko zarelako. Ta Falcon ez da ezer transfoboaren ordezkaria, feminista da, transexualengatik zuk zure bizitzan egingo ez dituzunak ehin dituena. Ta bere nazionalismoa ez dut jasa3, baina gauzak ezberdintzen ez dakizue. 1.Hazte Oir = Burmuin Arrosak ta urdinak daude, arrosek rol femeninoa betetzen dute ta emakumeak dira hoiek ta urdinek maskukinoa ta gizonak dira. Generoa zure pertsonalitatea da ta zure sexua zure pertsonalitatea determinatzen du. Emakumea bazara burmuin urdinarekin ta gizona burmuin arrosarekin zure burmuina gaizki dago. Zure burua aldatu behar duzu zure generoari dagokion moduan jarduteko. 2 Quer-ak (zu) = Burmuin arrosak ta urdunak daude, arrosek rol femeninoa betetzen dute ta urdinek maskukinoa. Arrosak ta urdinak emakumeetan egon daitezke. Generoa ta sexoa aldagarriak dira,sentituak ta interkanbianbleak. Sexua jaiotzen zarenean ESLAITZEN zaizu ta autodeterminatu dezakezu. Emakumea bazara burmuin urdinarekin edo gizona burmuin arrosarekin zure gorputza da gaizki dagoena. Zure gorputza aldatu dezakezu edo ez zure generoari dagokiin antza izan dezan. 3 Feminismoa= Ez dira burmuin arrosak ta urdinak esistitzen. Generoa esistitzen (maskulinitatea eta femimitatea) da ta gizarte matxistak sexuei eslaitzen die. Generoa sexuei eslaitzen dizkion estereotipo eta rol matxista aldakorrak dira. Kulturalki eratu dira emakumeak gizonen pean izateko. Sexua aldaezina da ta egiaztagarria. Generoan enkajatzen ez baduzu normala da, zure gorputza ta burmuina ez daude gaiki. Generoa abolitu behar da. 3etatik zuena ta Hazte Oierrena dira antza dutenak, azientifikoak ta matxistak. Zuen argudio bakarra, ez dugun transfobia da. Ta uler dezazun transexual batzuen iritziak jarriko dizkizut. Ta egi zientifikoa hauek esaten dutenek, eraso itzelak jasaten dituzte, lanetatik botatzen dituzte. Maya Fostater adibidez, lanetik bota zuten zientzialaria sexua esistitzen zela esateagatik. https://blogs.publico.es/otrasmiradas/35016/la-palabra-mujer-esta-ya-ocupada/ https://tribunafeminista.elplural.com/2019/08/la-derrota-transexual/
    Ta zuek umeekin esperimentatu nahi duzue. Disforia gauza askorengatik sortzen da. Autismoa, gizarte matxistak, homofobia, abusu sexualak, munchausen botereengatik .. Atzetik zer dagoena ez ikertzea ta umeek diotenari men egiteak, umeei ez die laguntzen, kaltetzen ditu. Baita emakumeak ere bai. https://somoslamitad.wordpress.com/2018/02/02/como-un-psicoterapeuta-que-ha-apoyado-los-derechos-trans-durante-anos-se-ha-visto-inmerso-en-una-pesadilla-kafkiana-por-investigar-cuanta-gente-trans-se-arrepiente-de-haber-transitado/amp/?__twitter_impression=true https://www.kitchenertoday.com/amp/local-news/canadian-womens-groups-demanding-removal-of-male-inmates-from-womens-prisons-3561690#click=https://t.co/iwsh3OUxD7 https://segm.org/Study_Questions_Gender_Minority_Stress_Model https://life.gomcgill.com/people-are-becoming-disabled-by-choice-and-they-are-called-transabled https://www.burbuja.info/inmobiliaria/threads/un-padre-se-enfrenta-a-la-carcel-por-intentar-impedir-que-los-medicos-conviertan-a-su-hija-de-14-anos-en-un-nino.1518503/?amp=1&__twitter_impression=true https://www.transgendertrend.com/transition-detransition-conversation-between-sisters/ https://m.youtube.com/watch?v=epK-5Ov2FHI&feature=youtu.be umeen esperimentazioa frogatua https://www.transgendertrend.com/the-tavistocks-experiment-with-puberty-blockers-part-5-the-belated-results/ https://m.youtube.com/watch?v=-bZ8ad5RuiM&feature=youtu.be https://m.youtube.com/watch?v=Twwv6PyqmPA&feature=youtu.be https://m.youtube.com/watch?v=Cv9uUKQG2kI&feature=youtu.be

  • Ta hemen queer jarraitzaileen emakume batzuk. Zuen alabekin aldageletan sartzen utziko zenieten? https://elcomun.es/2021/01/04/alexalatele-la-campana-viral-que-pide-que-se-abra-el-debate-social-sobre-la-ley-trans/?amp&__twitter_impression=true https://twitter.com/FELGTB/status/1277228731082461185?s=19 zer pairatu dute emakume bezala? Gizon guztiak ez dira bortxatzaileak baina ia bortxatzaile guztiak gizonak dira dira. Lege hauek Norbegian onartu zirenetik “emakume” bortzatzaileen kopurua %300 hazi da. Zergatik? Gizonak direlako. Berdin du zer sentitzen direla esaten duten. https://tribunafeminista.elplural.com/2019/10/distorsion-en-la-monitorizacion-de-delitos-y-violencia-desagregados-por-sexos/ Buru gaitzen estigmatizazioa egiten da esistitzen ez den despatologizazioa eskatzen denean. Loaren trastornoa gaitza da, esistitzen ez dela esaten dugu bestela patologizatzailea delako? AEBko lehen binarioa https://contraelborradodelasmujeres.org/james-shupe-fui-la-primera-persona-no-binaria-de-estados-unidos-fue-todo-una-farsa/
    ta eragina osasungintzan? Heriotza izan daiteke https://contraelborradodelasmujeres.org/la-scapigliata-investigacion-sobre-como-se-ha-infiltrado-la-ideologia-de-la-identidad-de-genero-en-las-instituciones-medicas/ ta emakumeen kirolen akabera https://contraelborradodelasmujeres.org/deporte/ zientzia, frogak, logika, ez magufadak. Ea galdera erraza erantzuten duzuen. ZER DA EMAKUME BAT.

  • Margola, zuena desinformazioa ta pena da. “Transen” suizidio tasa beste pertsonen suizidio tasen parekoa da, homosexualena, bisexualena, arazo sikologiko ta sozial dituztenak.. Ta ez dute bere buruaz beste egiten trans direlako. Ta suizidioek ez dute errealitatea aldatzen. Txantai emazional hutsa. https://twitter.com/ElenaArmesto https://twitter.com/ElenaArmesto/status/1385223104822194176?s=19/status/1363570221710274562?s=19 datuak https://t.co/lgNv8bdE5f?amp=1

  • Hainbesteko nahaste borrastearen erantzunlea produktu kimikoak direla uste dut azkenaldian. Gutxi gorabehera Josuk aipatu izan duen “atmosferan zerbait gertatzen da” hori. Gaztainondoak ihartu, eta pertsonen kasuan, sexua aldrebestuta. Uste dut hori dela arrazoia.

  • Bazen garaia! Azkenean, queer teoriaren aurkako erantzuna iritsi da Euskal Herrira.
    Queer teoria ezereza da. Neoliberalismoaren seme kuttuna, muturreko indibidualismoaren gailurra, edozein giza mugimendu iraultzaile desaktibatzeko sortu den tresna, horretarako feminismoa desaktibatuz. AEBtan garatu den pseudozientzia ustez antropologikoa, teoriaren sortzaileak berak izena eman eta hiru urtera abandonatu zuena, tautologikoa erabat, erretolika hutsa, XXI menderako teologia berria. Etengabe barne erreferentzietara jo behar duena bere ebidentziak sustengatzeko. Garai inozo hauetan batere kritikarik gabe ezkerraren muinera sartu den pozoia.
    5G-a, lur laua, homeopatia, plandemia, antibakunak eta beste hainbat teoria txororekin batera (gurean gertatutako arkeologia affaire bat kasu), XXI. mendeko fedeak: norberak aukera bitza nahi dituenak eskaintzatik, nahieran. Posmodernitatearen ajeak.
    Horien arteko diferentzia bakarra, queer teoriak atzean dirua duela.
    Bejondeizuela, EHFE!

  • Queer-ek bortxaketaren kultura defendatzen dute ere bai. Erakarpen sexuala sexuarekiko dela ukatzen dute. Generoarekiko dela esaten dute, hau da bakoitzaren autoperzepzioarekiko. Lesbianak gizon heterosexualekin ohera daitezen nahi dute bestela transfoboak direla esaten dutelako. Ez beti ez da esatetik pasa gara. Ez transfobia dela esatera. Honekin esaten dute homosexualek sufritu ta sufritzen dutena nahi dutelako da. Sexuaz aurkako sexukoekin disfrutatzeko nahikoa dutela bere burua sexu berekoa duen bat bilatzea nahiko luketela txortan egiten disfrutatzeko. Demagun hemen idazten dugun mutil heterosexualok mutil bat ezagutzen dugula, ezagutzen dugun mutilak bbere burua neskatzat du, guk beragatik erakarpena sentitzen dugu, txortan egiteko gura, baina zakila duela jakiten dugunean erakarpena joaten zaigula. Zergatik? Ba erakarpen hori senti dezagun, ezagutu dugun mutilak bere karaktere sexual sekundarioak aldatu behar izan dituelako, bestela ez genuke erakarpen hori sentituko, beraz bere karaktere sexual primarioak gure orientazio sexualarekin ez badoaz, erakarpena joaten da. Ta hori ez da transfobia, orientazio sexuala da. Gauza da, gizon heterosexualak beraiekin sexua izan dezagun ez dutela erabiltzen, baina bai emakume lesbianak sexua izatera behartzeko, kotoi sabaia deitzen diote. Horrengatik L ta G beraien elkarteak sortzen hasi dira, TQtik at. Elkarte hoiek gizon heterosexual autoginofiloz bete direlako, baina ez bakarrik hori, transexual batzuk horregatik beraien elkarteak sortzen hasi dira, gaizki deituriko transgeneroak elkarte hoien gidaritza hartu dutelako. Transgeneroa ez da ezer, inor ez delako identifikatzen gizarte matxistak bere sexuari egozten dizkion estereotipo eta rol matxista aldakor guztiekin. https://twitter.com/hearsamuroar/status/1387145576828047361?s=19

  • Datuekin transen suizidio tasarena gezurra dela demostratzen zuen nire iruzkina onartzekotan zegoen ta desagertua dago, baita publikoa den beraien perfil demografikoa. Ez zeukan irainik ta datu ta ikerketak jarri ditut.

  • Trantsizioa larrutik ordaintzen denean Trantsizioa larrutik ordaintzen denean. https://www.the11thhourblog.com/post/when-transition-regret-pays Zer eragiten du nerabezaroa blokeatzea? Alua ta zakila deformatzea, hezurrak 20 urterekin 80 urte bazenitu bezala izatea, burmuimaren garapena etetea. https://www.forumlibertas.com/los-bloqueadores-de-la-pubertad-perjudican-el-crecimiento-de-la-estatura-y-la-densidad-osea-de-los-ninos/ https://mobile.twitter.com/ContraBorrado/status/1292744690652110849

  • Eta demagun sexu emeko lesbiana bat txakurra dela sentitzen duela baina transgeneroko homosexual bat sexuaz aldatu ondoren queer egin eta zaldia sentitzen dela. Eta zaldia sentitzen duen horrek txakurra sentitzen den lesbianarekiko erakarpena sentitzen duela baina txakurrak muzin egiten diola, bere benetako erakarpena txakurra delako, chiuaua arrazakoekiko hain zuzen ere. Eta muzin egiten badio, homofoboa kontsideratzen al da hori? Ala beste izen bat sortu beharko genuke? Ez dakit, “zaldifobo” agian… Niri kasu hau planteatu zidaten eta ez neukan garbi zer erantzun.

  • Alpargatero 2021-04-29 14:21

    Nik gauza bat daukat oso garbi: inolako froga edo txostenen beharrik gabe, norberaren borondate hutsarekin, sexuz aldatzea legezko bihurtu bezain pronto bihurtuko naiz legez emakume; elkartasunagatik besterik ez bada ere, sexu horrek nozitzen duen “diskriminazio” berberaz gozatu nahi dut eta.

  • 1. Nire identitatea neurea da, eta kitto. Bost axola niri queer teoriak, errealitate biologikoak eta nortasun agiriak. NEUREA da. Eta munduko gainerako 6.000 milioi biztanleei errespetatzea dagokizue. Falta zena!

    2. Haur batek ez dauka erabakimenik. Horregatik ezin du bozkatu. Horregatik ezin du sexu harremanik “konsentitu”; haur batekiko sexu harremanak beti dira abusu. Bere gurasoak alde edo kontra egon.

  • Aitortzen diat QUEER hori zer den ere ez dudala jakin, Interneten begiratu arte. Baina gauza batetan bat niatorrek haien toeriarekin.
    Euskal hizkuntzaren aldetik, GENEROA (sexua ez bezala) ERAIKUNTZA sozial hutsa duk.
    ZUZEU honetan idatzi nuenez (EUSKERA ETA GENEROA),
    gure jatorrizko hitzak (AITA, AMA, OSABA/ AHIZPA/NEBA/ARREBA/ALABA…) ez zeukatek zerikusirik “generoa” delakoarekin.

    Euskerak ez du erreferentzia hartzen generoan, baizik LEINUAN.

    ABA/AMA berba bera “leinua duk”;
    AITA “etorkizuna bermatzen duena”, berbereen AIT (leinu”) hitza bezala.
    ALABA “leinua (ABA) erreproduzitu ahal duena (AL), etab. etab.

    Beste gauza bat “generoari” buruz.
    Zeinek esan ahal du kolore HORIA zein unetan aldatzen de BERDERA, alegia.

  • Kaixo, Josu :
    Generoa asmakuntza kulturala dela feminismoak azaldutako ideia da, ez queer edo transgenerismoarena. Feminismoak dio inposatutakoa dela, emakumeen kaiola ezarri eta betikotzeko, Ondorioz, deuseztatu behar dela (2. olatuko teorilari feministak)
    Queer teoriek, berriz, diotena da generoarekin jolastu daitekeela, performatu, norberaren sentimenduek alda dezaketela edota genero zehatzarekin jaiotzen garela, eta balitekeela bat ez etortzea sexu biologikoarekin. Beraz, generoa erabaki indibiduala da, identitatea da, eta horrela patriarkatua despistatu dezakegu emakumeok, gure sexu biologikoa ezkutatu edotaxeraldatu eta zapalkuntza ekidin (Judith Butler, Paul B. Preciado, Josebe Iturriotz…)

    Bide batez, zein libururen inguruan ibili zara lanean, patriarkatuaren sorrerari buruzkoa?

  • Esk ask, informazioagatik.

    Gure arbasoen jatorrizko pentsaera indo-inbasioen eta eliza.katolikoaren oldeak aldarazi zuen. Orduan esleitu zitzaion aitatasuna AITA/AIT/ATA (azken hau Veleiako Iruñan), GIZA eta beste guztiari.

    Nik Elda Lerner eta bere kordakoak irakurri ditut.

  • hi CHE

    XXI. mendeko Postmodernitatearen fede-ommelete horretan Gure aztarnategiko Affaire bat aipatzen duk. Velaiako Iruña, ezin besterik izan.

    Ezaidak sikeran argumentu.aletxo bat zure faltsutasun.fedearen aldekoa.
    Esperoan gelditzen nauk.

  • Josu:

    Bai, esaten zenuenagatik “La creación del patriarcado” bururatu zitziadan. Ez da izango hori itzultzen ari zaren lana? Euskarara? Itzela litzateke.

    Oso interesgarria diozun hori… Non sakondu daiteke?

    Mila esker!

  • aupa Amaia,
    Ez, ez nabil Gerda Lerner euskerara itzultzen. Haren testu batzuk bai euskeratu ditudala nire liburu baterako (“Gure Kultur Nortasuna eta Iraultza”), zeinetan Patriarkatuaren jatorria eta
    Patriarkalismo-ideologiaren sorkuntza aztertzen dudan, testuinguru orokorrago baten barruan. Ea E.H.ko Editorialen batek ateratzen didan.

    Euskal erro eta hitz horien ikerketa etimologiko/antropologikoa ere, liburu horretan ematen dut.
    Zehazki, “Euskera eta Generoari” buruzko bi artikulu ZUZEUk atera ditu jada.
    Prest nengoke interesatzen zaizuen edozein berbaren etimologia emateko, horixe baita nire hobbya.

    Izan ondo

  • Amonamantangorri 2021-05-19 03:10

    Lehenik eta behin Sugaar:

    Hau.

    Inporta ez bazaizu.

    Irakurlearentzat sekulako errespetu falta da parrafoak ez banatzea.

    EHFE: interesgarria zuen ekarpena.