Tabua
Tabua –
“Tabua“ deitzen da Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema; baina zer da, ba, ariketa osasuntsu eta gozagarria!
Plazera eta bere mugak
Plazera eta emakumearen plazera
Plazer mugatua, emakumearen gozamenerako plazera
Plazer single-a,
eskua instrumentu, klitoria paradera
Plazer debekatua,ttabua.
.
Masturbazio femeninoa
ixildua, kondenatua
kultura batzuetan erauzia eta mutilatua,
bestetan komertzializatua, produktu bilakatua.
Masturbazioa eta plazera
femeninoaren hiltzaile zuzena.
.
Gozamena, plazera, ukimena
zure gorputzarekiko konexio zuzena.
Masturbazioa, jolasa,
Hasperenez josiriko arnasa, anabasa
Plazeraren sareetan galdua, nahastua,
Bihotzaren erritmo azeleratua
Denbora eta espazio dimentsioen nahasmendua
Nahia eta desioaren atmosferara transportatua.
.
Beroa, umela
Eszitazioaren jomuga gorena
Gozamena, orgasmoaren dastamena
Oihuz bustiriko zoramena, eromena,
Arnasestuka deskribaturiko plazera.
.
Plazer ixildua, kondenatua
Masturbazio femeninoa,
Gizartearen eskutan birrindua, txikitua
Plazer debekatua, mugatua,ttabua.