San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika)

San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika) –

Cordobako egonaldiaren 3. egunean, abuztuaren7an, San Cayetano eguna dugu. Santu hau lanaren “patroia” da, eta Macriren gobernuaren politikek herrialdearen gehiengoa langabezira zeramala ikusirik, orain dela bi urte, herri mugimenduak erabaki zuen egun hau protesta eguna bihurtzea. Era honetan, herrialdeko hainbat hiritan mobilizazioak egingo dira San Cayetanori baino, gobernuari lana eskatu eta Argentinak bizi duen egoera ekonomiko larria salatzeko.

San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika)

Aurreko kronikan azaldu bezala, egun hauek OLPko kideekin igarotzen ari gara, eta gaur ere, haiekin goaz “martxa”ra. 16.00etan hastekoa dela esan digute, eta, 15.30etan autobus bat hartu dugu hiriaren zentrura hurbiltzeko. Bidai hau hiriburuko inguraldean dagoen herri txikiago bateko herritarrekin egin dugu, haiek ere OLParekin batera martxara doaz. 16.30etan heldu gara abiatze puntuaren ingurura. Bai, aurreikusita zegoena baino ordu erdi baino beranduago… Esan digutenaren arabera, hemen gauzak horrelako dira: “martxa” bat hastekoa dena baino ordu bat lehenago geratzen dira, aurreikusita baitute berandu hasiko dela.

San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika) Gu baino lehenago heldu diren OLPko kide batzuekin elkartu eta “martxa”k gurutzatuko duen kale nagusiaren alboko kale batean kokatu gara gure txandaren zain. Izan ere, mobilizazio honetako deitzaleak asko dira (Movimiento Evita, Barrios en Pie, OLP…), baina, bakoitzak bere banderak, pankartak eta batukadak ekarri ditu. Agurrak bata bestearen atzean pilatzen zaizkigu, bidea aurreko bi egunetan auzoetan ezagututako jendearekin batera egiten ari bait gara. Haien irribarre eta besarkada beroek etxean bezala sentiarazten gaituzte.

Bat-batean, kide batek zentru komertzial baten gainean jarri du arreta. Gur egun kontsumoaren une den espazio hori “Buen Pastor” komentua zen lehen, eta, horrekin batera, emakumeen presondegia. Mojek zaindutako horrelako asko omen zeuden Hego Ameriketan XX. mendean. Toki honek duen istoriorik bereziena 1975ean bertako 26 emakume preso politikok burututako ihesaldia da. Protagonistek beraiek esaten duten bezala, diktadura baino lehenagoko errepresioa ezagutu zuten militanteak izan ziren haiek, eta, gaur egun, eraikina horrela eraldatu izana, memoria horren aurkako ekintza politikoa da. Horren erakusle da, kanpoan presondegiko atea baino ez dutela utzi.

Info gehiago:

“Martxako” antolatzaileek eszenatoki batean igota ekitaldia egin eta gero, OLPko kideek asanblada txiki bat egin dute. Helburua, Cordobako auzo ezberdinetako kideak ezagutzea da. Guri ere asanbladan hitza hartzeko aukera eman digute eta haien lanean eta borrokan animoak emateko aprobetxatu dugu.

.

Irrati alternatiboetan elkarrizketak

Gure Cordobako egonaldia amaitzeko, bi irrati ezberdinetan egon gara, brigadistok egiten dugun lana azaldu eta Euskal Herriko egoeraz hitz egiteko.

Goizean Zumba la Turba izeneko irratian egon ginen, Argentina eta Euskal Herriko errepresioari buruzko irratsaio berezi bat grabatzen. Haiek beraiek euren burua proiektu politiko-komunikatibo bezala definitzen dute. 2010ean sortu zen Indymedia Cordoba mugimenduak antolatutako tailer batzuen ostean. Komunikazioak duen botere politiko, ideologiko eta kulturala onartuta, kolektibo honetako kideek posizionatu eta arlo honetan eragitea erabaki zuten. Era honetan zapaldutako jendartea eta haien aldeko borroka egiten dutenei hitza emango dien proiektua mantentzea lortzea da haien helburua.

Berezia eta hunkigarria dira bertan bizitakoa definitzeko hitzik onenak, aurreko lerroetan azaldutako “Buen Pastor”eko ihesaldiaren protagonisteko bat izan zen Cristina Salvarezza ezagutzeko aukera eman zigun Nati di Marco programaren gidariak. Segituan giro oso goxoa sortu zen, begietara begiratuta, ez genituen esaldiak amaitu behar elkar ulertzeko. Askapen prozesu iraultzaileetara antzeko arrazoiak eraman gaituzte, eta, aurkariak erabilitako errepresio eta jazarpen politikoaren formak ia-ia berberak izan dira.

Elkarrizketaren linka

San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika) San Cayetano, mobilizazio eguna (Argentina eta Uruguiako brigadaren 3. kronika)

Arratsaldean, filosofia berbera duen La 5ª pata irratian egon ginen, La Luna con Gatillo proiektu kulturaleko kideek astero egiten duten irratsaioan. Egun hauetan gure kide izan dire OLPko hainbat militante La Luna con Gatillon ere aritzen dira, bertatik kulturaren kritika politiko bat egin asmoz.

Trasteak hartu, autobusera igo eta pena handiz Cordobako gure lagunak agurtu genituen, egunen batean haiek eman diguten guztia Euskal Herrian bertan itzuli ahal izango diegunaren esperantzaz.

San Cayetano, mobilizazio eguna San Cayetano, mobilizazio eguna