Puigdemont pailazoaren esku

Puigdemont pailazoaren esku –

El Español-en zuzendari Pedro J. Ramirezek gaur argitaratua:

“El tiempo nos dirá si [Putin] morirá en la cama odiado y temido por los suyos como Stalin, si será ejecutado brutalmente como Mussolini, asesinado como un perro como Gadafi o ahorcado legalmente como Sadam; si se suicidará en un búnker como Hitler o en su celda tras haber pasado por el banquillo como Milosevic“.

Garai batean, paragrafo horren antzekoetan, historialari objektiboek erabakitako inertziak beste diktadore baten izena ere bazekarren. Eragin handia duten kazetari batzuek (begira bestela nola sortu, ezarri eta desagerrarazi dituzten -haiei desobeditzeagatik- Albert Rivera eta Ciudadanos) ez dute aski 78ko erregimena zuritzen ahalegintzea. Eta alde handiz da El Español Espainian gehien saltzen den egunkaria.

Puigdemont pailazoaren eskuEskerrak Espainiako politikan azken hamarraldietako boladarik zoragarriena bizi dugun: datozen urteetako norabidea Puigdemont pailazoak du bere esku, Puigdemont txoroak, Puigdemont koldar barregarriak, Puigdemont traidore zikinak, Puigdemont jazarri eta zigortuak…

Ez ahal die oraingo honetan euskaldunen aholku eta presioei jaramonik egingo.

Puigdemont pailazoaren esku

2 pentsamendu “Puigdemont pailazoaren esku”-ri buruz

  • Hobe horrela:
    Puigdemont, pailazoen esku.

  • Oso ona, mila esker. “Pailazo” iraintzat dutenek deitu diote noski etengabe “pailazo”.

    Ez ote da harrigarria “pailazo” hitzaren konnotazio txar hori, Zelenskiren nabarmentzeak berriro harrotua?

    Ez gara gutxi uste dugunok pailazo izatea dela giza bilakaeraren gailurretako bat. Jaime Otamendi ere bat dator. Sokrates, Diogenes, Pirron, Leibniz, Schopenhauer, Nietzsche, Wittgenstein… ken iezaiezu pailazo-ukitua eta deus gutxi geldituko zaizu esku artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude