Pornografia: 2016ari datuak jartzen
Pornografia
Urte amaitu eta berria hasi bezain pronto hedabide askok egiten dituzte errepaso lanak, Zuzeu bera horren adibide: urteko txio onenak, urteko idatzi bisitatuenak, eztabaidatuenak… Beste eskala batean, beste tematika, datu, ikuspuntu eta grafiko batzuetan oinarrituta, Pornhub atariak ere berea egin du; interesgarria da begirada bat eskaintzea, azalekoa bada ere. Mundu mailako datuez gain okupatzen gaituzten bi estatuetakoetan zentratu naiteke soilik, Euskal Herriko mailako informazioa ez dagoenez.
Pornhub ataria Montrealen sortu zen, 2007an, bereziki argazkigintzan zentratuta. eta berehala MindGeek konglomeratuak erosi zuen. Egun web orri pornografiko bisitatuena ez den arren (hori “xvideos” omen da), eduki aldetik atari handiena da. Edozer gauza topa daiteke, baita zelebrekeria handienak ere: famatuen bideoak, pokemon erotikoa, telesail eta film ezagunen bertsioak, marrazki bizidunak, bideo-joko estilokoak, politika…
Goazen bada, puntuz-puntu. Lehenik eta behin hemen duzue web horri honek 2016ean zehar izandako mugimenduaren laburpena:
- 23 bilioi bisita web orrira.
- 64 milioi eguneko.
- 2,6 milioi orduko.
- 729 segunduko.
- 91.980.225.000 bideo ikusi dira.
Frantziar estatua
Frantziar estatuari buruzko datu dezente biltzen zituen idatzi bat egin zuen Pornhub atariak iaz. Berria ez dena: frantziarrak nazionalistak direla. Bilatzaileetan gehien erabili diren etiketak “Frantzia”, “frantziarra”, “amatxo frantsesa” edo “beurette” izan dira. Azken hitz hau jatorri arabiarrekoak izendatzeko erabiltzen da Frantzian; badirudi, beraz, gorantz doan xenofobia ekonomikoa dela, ez hainbeste arrazarekin lotutakoa.
Alboko grafikoetan dituzue ikusgarri hainbat datu.
Bestalde, nahi ditugun Elkargo eta Helep-ak egiten jarraitu dezakegu, baina Ipar Euskal Herria Akitania da unibertso pornografikoan; heldutako fruituak maite dituzte, antza.
Espainiar estatua
Futbol partida garrantzitsu bat dagoenean, Pornhub atariak nabaritzen duen bisita beherakada inon baina handiagoa da estatu espainiarrean, hemen adibide bat. “Todos con la roja“, hankarte zein selekzio. Beste datu kurioso bat: zerrendaburu estatu espainiarra, eta amaieran frantziarra.
Hurrengo grafikoan estatu espainiarrari dagokion informazioa laburbiltzen da; ikusten duzue hauen joera ere espainairekin zerikusia dutenak bilatzea dela.
Eta zerk batzen ditu Frantziar eta Espainiar Estatua? Uzkiak. Misterio, desio eta plazer iturri den gibeleko leize ezkutua. Euskaldunak kolore ezberdina emango genioke mapa honi edo ez?
Amaitzeko, genero ikuspegia. Zer bilatzen dute emakumeek, eta zer gizonek? Zein da bisitari proportzioa batetik zein bestetik?
Pornografia
Kaixo Zuhaitz! Iazko datuak guk ere izan genituen hizpide geure blogean.
Datu interesgarriak benetan! Iruzkin ederra, zorionak!
http://blog.kaixomaitia.eus/2016/04/13/munduak-pornografia-maite-du-baita-zuk-ere/