Cristina Pedrocheren soinekoa

Cristina Pedrocheren soinekoa

Guztiok ikusi dugu Cristina Pedrocheren soinekoa. Urteak daramatzagu bere soinekoak ikusten eta guztiek zer edo zer dute amankomunean: gardentasunak. Bai, aurten ere gertatu da baina ez dut testu hau hortik bideratu nahi. Urtero gertatzen da, badaude betikoak hori ez dela soinekoa diotenak, gehiegi erakusten duela. Badaude kontrako iritzia dutenak ere, zergatik ez du erakutsiko bada? Cristinak berak bere etxean egoteko edota festa batera eramateko aukeratuko balu soineko hori, ondo irudituko litzaidake, zergatik ez du egingo? Kristongo tipo ona dauka, eta ez balu? Arazorik ez ezta.

Cristina Pedrocheren soinekoaArazoa, benetako arazoa, telebista kateak berarekin egiten duena da. Aurten ere, objetu huts bat bezala erakutsi dute. Hala da. Milaka pertsona egon ziren telebistaren aurrean, zertarako? Pedrochek aukeraturiko soinekoa ikusteko eta komentatzeko. Edonoiz ikusi duzue horrelako espektakulurik gizon batean? Imaginatzen duzue Alberto Chicote horrelako espektakulua ematen? nik behintzat ez. Harritzen nauena zera da, egungo XXI. mendean horrelakoak gertatzea. Ikaragarria. Lotsagarria. Ikus dezakegu gainera nola, gehien bat, telebistan agertzen diren emakumeak, gazteak dira, politak, itzelezko gorputzekin… Mutilengan berriz beste gauza bat bilatzen da. Prestigioa, umorea,…  Nola aldatuko da gizartea komunikabideek bidaltzen dizkiguten mezu subliminalekin?

Beste egunean, Twiterren irakurri nuen. Neska bat, mutiko bat ezagutzera zihoan, lehengo hitzordu batera. Taberna xume batean geratu eta ordu erdi pasata neskak hurrengo galdera egin zion:

—Feminista zara?

Mutikoak, arnas hartu eta puntu erdi batean zegoela esan zion, ez zela feminista sutsua  ezta matxista ere. Nola izan daiteke hori? Feminista izatea berdintasunaren alde lan egitea da. Berdintasun justu eta beharrezko baten alde. Orduan, ez dago puntu erdirik, feminista ez izatea, matxista izatea da. Horrela da eta ez dauka inolako bueltarik, zailtasunik. Ez dakit mende honetan bizi garen eta izango diren pertsonek ikusiko dugun, baina benetan, egun batean hainbeste lan eta esfortzuk zerbaitetarako balioko dute. Argi dago horrelako  jarrerekin ezinezkoa izangoa dela. Oraindik, amets hori urrun dago, eta horregatik lan egiten jarraitu behar da, gizarte, estatu eta familien bitartez berdintasuna sustatuz.

Cristina Pedrocheren soinekoa

3 pentsamendu “Cristina Pedrocheren soinekoa”-ri buruz

  • Kaixo June!

    Asko gusteu dozta zeure artikulu, baine hainbat kontu aipatu gure ditut:

    – Neuri Pedroche gustatzen dozta. Neska alaie ikusten dot, “naturala”, irekie, “sana” eta fisikoari erreparatute, morenaza politta dela esango neban, gainera ez dau hezurretan, bere kurba politak dekoz…baine estetikari begirate, soinoko hori itsusia baine itsusiagoa zen!!!
    – Chicote bera ez, baine badauz gizonak beren itxura/gorputze erabiltzen dutenak Pedroche modun, Mujeres y hombreseko edonor, GH-ko, Gandia Shorekok…asko dauz. Neuretzat, arazo bet da Chicoteren ordez Pedrocheren albon, mutil gazte batek egon biharko lukela. Gizon heldu- neska gazte binomio horregaz apurtu egin bihar da! Hori ez da berdintasune.
    – Eta feministarenaren ingurun, neuretzat feminista ez izatea, ez da matxista izatea. Begira, azken aldien “feminismoaren” etiketa atzen ikusten dotan jarreregaz ez nau batere ados. Feminismo horrek neuri emakume lez, ez nau errepresentatuten. Ez dot gure izan feminista horien modun. Ez naz matxista, zin dagizut, baine neu gaur ez dut gure izan “feminista” horien modukoa.
    Neure iritzie bakarrik da.
    Milesker zeure artikuluagattik!

    • Eta zein da feminismoaren etiketa atzean ikusten duzun jarrera hori, problema ez bada zehatz dezazula eskatzea?

  • Nik emakumeak errespetatzen ditut baina ez naiz feminista, ez nago estatuaren bidez emakumeak erabiliz pribilegioak lortu nahi dutenen alde (Ezertarako balio duten talde, erakunde edo behatoki feministak). Ez dut sexu parekotasunean sinisten pertsonak bere sexuaren arabera ez ditudalako sailkatzen (hori sexista da!) eta horregatik berdin zait esparru ezberdinetan gehiengoa emakumea edo gizona den.

    Eta Pedrocheren soinekoaren aldeetik esango nuke ziurrenik gehien komentatu dutenak emakumeak izango zirela.