Palestinar herriari erabateko elkartasuna adierazteko mobilizazioak

Palestinar herriari erabateko elkartasuna adierazteko mobilizazioak –

Mobilizazioak Euskal Herriko herrialde ezberdinetan izango dira biharko egunean, Palestinar herriari gure erabateko elkartasuna adierazteko.

Bihar, larunbata, azaroak 11, “Palestinarekin Elkartasuna” ekimenean parte hartzen duten Euskal Herriko hainbat eragilek mobilizazioak antolatu ditugu Palestinari elkartasuna adierazteko Euskal Herriko herrialde ezberdinetan:

  • Maulen, Gurutze Zuria, 11:00etan.
  • Hendaian, tren-geltokitik, 12:00etan.
  • Iruñean, Gaztelu plazatik abiatuta, 12:30ean.
  • Bilbon, Eliptikatik abiatuta, 18:00etan.
  • Gasteizen, Bilbo plazatik abiatuta, 18:00etan.

Palestinar herriari erabateko elkartasuna adierazteko mobilizazioakPalestinarekiko elkartasun olde hau geldiezina da eta Euskal Herrian palestinarren erresistentziari, Estatu sionistaren desegitearen aldarrikapenari eta gobernu eta erakundeen lankidetza eta konplizitatea Palestinako herriaren genozidio sionistarekin salatzen duen babes zabala erakusten du. Palestina libre izango da edo ez da izango. Guretzat, irtenbidea Israelgo erakunde sionistaren desegitea da, deskolonizazio-prozesu baten bidez Palestina ibaitik itsasoraino libre eraikitzea, palestinar errefuxiatu eta erbesteratuen itzulera; eta preso politiko palestinar guztien askatasuna ahalbidetuko duena.

Guk ez dugu beste aldera begiratuko! Ez dugu herri palestinarra bakarrik utziko Palestinaren kolonizazio sionistaren aurkako borrokan!

 

 

Palestinar herriari erabateko elkartasuna adierazteko mobilizazioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude