Oroitzeko eguna
Oroitzeko eguna –
Holokaustoaren biktimak oroitzeko nazioarteko eguna asteazkenean izan zen. Duela 76 urte, Armada Gorriak Auschwitzeko kontzentrazio esparrua nazietatik askatu zuen. Egun ona oroitzeko ere, historiako karreran esan ziguten bezala, Hollywoodek erakusten duenaren kontra II Mundu Gerra sobietarrek irabazi zutela.
Naziek eraikitako Auschwitzeko sarraski esparruko datuak hauek dira: 960.000 judu, 74.000 poloniar, 21.000 erromani, 15.000 sobietar eta beste nazionalitateko 15.000 inguru erailak izan ziren bertan. Datu beldurgarri hauek kontutan hartuta, Holokaustoaren biktimen oroimeneko nazioarteko egunak kontzentrazio esparru krudelenaren liberazioaren egunarekin bat egiten du.
Egun ona oroitzeko ere, juduak ez ezik, Europa ekialdeko erromaniek ere genozidio bat jasan zutela, Samudaripen deiturikoa, eta naziek 500.000 1.000.000 erromani hil zituztela. Antisemitismoak bezain tradizio luzea baitu antigitanismoak (oraindik dirauena). Baina, Samudaripena bigarren maila batean “ahaztuta” gelditu da, ahaztuta ez Hollywoodek apenas pelikularik egin ez duelako bakarrik, 1982ra arte Alemaniak herri erromanien aurkako genozidioa onartu gabe zuelako.
Normalean egun hau sarraski esparruetako argazkiekin batera oroitzen da. Tragediaren argazkiak, txuri-beltzean, pilatutako hildakoak eta alanbre baten atzean dauden haur indargabeak. Fokua biktimak badira ere, tankera hauetako egunen zergatia eta eragileak gogoratzea komeni da: nazismoa zer den eta batzuekiko gorrotoaren atzean zer dagoen.
Ba kuadrillako batek juduak gorroto zituela esan zidan. Gorroto hitza birritan erabili zuen, sorpresaz hitz hura baztertzeko eskatu bagenion ere. “Nola gorroto ditzakezu juduak?” “Orain eurek berdina egiten dutelako”. Ezjakintasunak bazterketa eragiten du, ezjakintasunak halako baieztapenak egitera bultzatzen duela pentsatu nuen.
“Zuk sionistak gorroto dituzu, orduan”.
Eta berak ezetz. Juduak gorroto dituela Israel estatu judua delako. Auzi honetan sartu gabe, Palestinaren okupazio ilegala ikuspegi kolonialista batetik hartu ordez, etnia baten aurkako gorrotoa sentitzen du. Hauenganako gorrotoa historian egon den luze eta krudelenetakoa izan bada ere. Kristauak gorrotatzeko meritu handiak ere daudela argudiatu genuen.
Gorroto hitzak ikara ematen dit. Albokoa bere izanagatik eta ez bere ekintza militar, politiko edo ekonomikoengatik gorrotatzea faxismoa da. Baina oroimenak aska gaitzake, gorroto ideien aurrean oroimena, erreparazioa eta justizia aldarrikatu behar dira. Eta bukatzeko, egun ona da oroitzeko ere, bere garaiko antisemitismoak egin bezala, egun islamofobiak artikulatzen dituela mugimendu ultraeskuindar guztiak, gure gizartean tamalez, gero eta txertatuago dagoena.
Amaia maitea, historian jantzia den edonork badaki II Mundu Gerra Detroitek irabazi zuela.
Hori bai, denek dakite gerra hotza sobietarrek galdu zutela.
Ondo dago hau, baino nik eskertuko nizuke irribarre bertikalaz gehiago idatziko bazendu.
Erligio kristauari zaion gorrotoa ere hedatzen ari da beldurgarri.
“Kristauak gorrotatzeko meritu handiak ere daudela argudiatu genuen” esaldian “meritu”hitza ez dut ongi ulertzen.
Arrazoi erran nahi ote du?
Azken esaldiari dagikionez, ene ustez islamofobiaren aurkakoek islamismoa hauspotzen dute. Zuzenean edo zertan hari diren jakin gabe. Europak musulmanei jartzen dizkien oztopoak etengabe kritikatzen eta aldiz beraien jatorrizko lurraldeetako egoera justifikatzen dute, normalean askozaz ere intoleranteagoak direnean.
Adibidez, izena oroitzen ez dudan morrokiar jatorriko Eibartar neska euskaradun bat etengabe ikusi izan dugu musulmanei jartzen zaizkien oztopoak kritikatzen eta Marokoko intolerantzi erlijiosoari buruz galdetzean aldiz, ixiltasunarekin erantzuten.
Jakin dezazuen, Marokon apostarenganako heriotz zigorra dela 15 urte inguru kendu zutenla’ orain gartzela zigorra dute. Ezin dira ere Sunismotik Xiismora aldatu.
Eta arraza zuriaren aurka dagoen gorrotoa? Hori ere oso beldurgarria.
Beldurgarria da, halaber, ergelkeria zeinen zabaldua dagoen. Nahikoa da baten batek judutar edo ijituak aintzat hartzea, “zuriekin dagoen gorrotoa, hori zer?” esan dezan norbaitek.
Orokorrean halako iruzkinek ukatu nahi dutena indartu besterik ez dute egiten. Ume mimatuen jokaera berbera da: “Ze inporta du harko ume hark gosea pasatzea, ni helatu gabe zigortu naute!”
“Ze inporta du harko ume hark gosea pasatzea, ni helatu gabe zigortu naute!” esaldi hau berriro ez dut ulertzen…
Ba ote! nahi nuke dena ongi ulertu zure iruzkinean jakiteko Che-ren bi esaldi tipiek jujamendu gogor hau merezi duten.
Alainan juduak eta ijitu gehienak euskaldun asko bezain zuri dira, ezote?
Beñat, nik ez dakit zuritasuna neurtzen: ijitu eta judutarren zuritasunaren galdera Che-k hobeto erantzungo dizu, ziur naiz. Eta esango nuke Che-rentzat ez direla zuriegiak, akaso oker naiz.
Esaldiarekin, Che eta enparauek ume berekoien jarrera berbera dutela adierazi besterik ez nuen egin nahi: ingurukoen desgraziak norberaren anekdotak baino arinagoak direla epaitzea. Larriena beti ume berekoiei gertatzen zaie, besteei jazotakoari itsu.
Ez da kasualitatea holokaustoaz edo ijitu garbiketaz ari garela, Che-k zuriok pairatzen dugun ustezko zapalketa gogorarazi nahi izana.
Aldi honetan bai, banaiz.
Ez dakit, beharbada zuk Che aurretik ezagutzen duzu baina esan dituen bi iruzkin esaldi tipi horien ganik, ene iduriko, ezin eiki da ondorioztatu negazionista dela. Gehiegi dirudit.
Nik behintzat ez nituen horrela interpretatu.
Nik pentsatzen nuen erran nahi zuela zuri eta kristau izaitea ez zela lehen bezain baloratua baita muturreko kasu eta toki batzutan gaizki ikusia ere. Egia da, eta ezin ekidinezkoa. Izan ere, mundu mailan, indarren egoera aldatzen ari da ezbada jada egina. Erloju penduluaren atzera buelta hasten nunbait hor…
Honek zera dakarkit gogora, españolistek BILDUri ETAren biolentzia kondenatzeko eskatu, eta ezker abertzaleak beste biolentzia motak gogorarazten dituenekoa. Ulertu da?
Zer esan mahi duzu, Che? Bilduri leporatzen diozun oker berbera egiteko eskubidea duzula zeuk ere?
Bilduri errua? Errua al du Bilduk egia esateagatik? Baina ohartzen bazara, españolen jarrera bera hartzen dute nik zurien aurkako gorrotoa ere badela esateagatik. Edo ez? Beraz ez etorri niregana ume kontuak direla esanez, bestela Bildu bera ere ume kontuekin dabil eta.
Zure analogia egia izatekotan, Che, zuriok galtzaile behar genuke. Ez gara. Hara, hemen genozidio batzuk aipatzen ziren (ijitua eta judutarra), eta zu etorri zara erlijio kristauaren pertsekuzioaz eta zurien aurkako gorrotoaz hitz egitera.
GALen biktimen omenaldi batean “eta ETAk hil dituenak zer? Hori ere badago” ohiukatzea litzateke zuk hemen egin duzunaren analogia zuzena.