Erregai sintetikoen zubigintza

Erregai sintetikoen zubigintza –

Amatiñok Euskadi Irratiko Albiste Faktorian.

Erregai sintetikoen zubigintzaGasolinazko autoen iraultza orain 120 urte gertatu zen; Interneten aurki daitezkeen argazki bi ikusi besterik ez dago. 1900 urtean, New Yorkeko kale nagusian zebiltzan ibilgailu guztiak zalgurdiak ziren, zaldiz tiratuak, gasolinako bat bakarra salbu. Hamahiru urte geroago, kale berean, denak ziren gasolinakoak, zaldizko bat izan ezik.

Gure zaharrak ikaragarri azkarrak izan ziren zaldiak ukuilutan ezkutatzen eta depositoak gasolinaz betetzen. Gu, berriz, bizkorrak bai hizketan, baina, geldoak oso, gasolinaren ordezkoa bilatzen.

Gasolinaz gaizki esaka baina elektrikoaz erabaki ezinik gauden honetan, hona non hasiak garen hidrogenoaren kanpaiak entzuten. Hala ere, hidrogenoz egindako erregai sintetikoak normaldu orduko beste hamar urte-edo joango omen dira.

Auskalo zer eratako autorik izango ote dugun esku artean hamar urte barru, baina adituok gauza batez datoz bat: hegazkinak, itsasontziak eta kamioi handiak ez direla elektrikoak izango, eta, luzera gasolinaren faboretan nekez gertatuko denez, alternatibarik bakarrenetakoa erregai sintetikoak izango direla. Eta, orduan…, garraio-sistema handiak hidrogenoz ibiliko badira.., zergatik ez txikiak?

Batek daki zer gertatuko den baina, bitartean, galdera zera da: zer auto-mota erosi orain? Argindarzaleek diote etorkizuna elektrikoa dela. Gasolinazaleek azpimarratzen dute, esanak esan diesel motor berria dela eraginkorrena, autoaren fabrikazio eta bizitza luzean zehar gutxien kutsatzen duena. Eta hidrogenozaleek diote, berriz, mundu zahar eta berriaren arteko lotura egiteko zubigintzarik aproposena erregai sintetikoa izango dela.

Hartara, auto elektrikoa nahi baduzu, autoz aldatu beharko duzu, ondorio guztiekin. Hidrogenozko erregai sintetikoak erabiltzeko, ordea, ez da autorik aldatu behar izango. Hamar urte barru ere, oraingo Diesel motor berberak balioko du hidrogenotarako. Oraingo euskal automozio-sektore berekoa. Oraingo gasolindegi-sare berberean kargatzeko modukoa, eta, ezer konpontzeko orduan, orain arteko teknologia berdina baliatuko duena.

Erregai sintetikoen zubigintza

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude