Olivia de Havilland hil da 104 urterekin

Olivia de Havilland hil da 104 urterekin –

Olivia de Havilland hil da 104 urterekin bere Pariseko etxean. 60 zeramatzan han bizitzen, Parisen, 1916ko uztailaren 1ean jaioa Tokion, uztailaren 25ean zendu zen. Kirk Douglas pasa den otsailaren 5ean 103 urterekin zendu ostean urrezko Hollywood garaien azken ordezkaria zen Olivia de Havilland askoren hitzetan.

Guraso ingelesak zituen, Walter de Havilland eta Lillian Augusta Ruse, abokatua lehena, Japonen lanean zebilena Olivia jaio zenean, eta Lillian aktoresa.

Oscar saria irabazi zuen 2 aldiz, 1947an To Each His Own filmagatik eta 1950 urtean The Heiress filmagatik, baina ezagunagoa da agian Gone with the wind haizearekin joana eta Errol Flynnekin egin zituen 11 filmak zela eta. 2008ko azaroan, 92 urte zituela Arteetako Nazio-Domina delakoa jaso zuen, 2010eko  irailean, 94 zituela Ohore Legioaren Zaldun izendatu zuten, Frantziar errepublikako presindenteak ematen duen aitortza. 2011ko otsailean, César Sarietan Jodie Fosterrek aurkeztu ondoren zutik jarritako publikoaren txaloaldi izugarria gogoangarria izan zela esaten dute… 2017ko ekainean, 101 urte zituela Olivia Isabel II erreginak Inperio Britainiarraren Dama izendatu zuen. Horixe, agur andere. Bere ahizpa Joan Fontaine aktoresarekin izendako harreman txarra beheko bideo baten elkarrizketatu zutenean baieztatu zuen bere ahizpak berak, hemen bideo hori eta gehiago sorta honetan ikusi nahi baduzu.

1978ean egin zioten elkarrizketa:

1975etako OSCARretan egindako sarrrera gogoangarria:

James Stewart presents Olivia de Havilland the Oscar for Best Actress for The Heiress at the 22nd Academy Awards. Introduced by Paul Douglas

Akatsak egiten zituzten antza, hemen Olivia de Havilland eta orduko beste aktore batzuen blooperrak.

Bere arreba Joan Fontainek euren arteko harreman txarra baieztatu zuenekoa…

2016 … Olivia de Havilland-ek 100 urte …

Olivia de Havillan

1916 uztailak 1 – 2020 uztailak 25

Filmografia: Alibi Ike (1935) The Irish in Us (1935) A Midsummer Night’s Dream (1935) Captain Blood (1935) A Dream Comes True (1935, film laburra) Anthony Adverse (1936) The Charge of the Light Brigade (1936) The Making of a Great Motion Picture (1936, film laburra) Call It a Day (1937) It’s Love I’m After (1937) The Great Garrick (1937) Gold Is Where You Find It (1938) The Adventures of Robin Hood (1938) Four’s a Crowd (1938) Hard to Get (1938) A Day at Santa Anita (1939, film laburra) Wings of the Navy (1939) Dodge City (1939) The Private Lives of Elizabeth and Essex (1939) Gone with the Wind (1939) Raffles (1940) My Love Came Back (1940) Santa Fe Trail (1940) The Strawberry Blonde (1941) Hold Back the Dawn (1941) They Died with Their Boots On (1941) The Male Animal (1942) In This Our Life (1942) Show Business at War (1943, film laburra) Princess O’Rourke (1943) Thank Your Lucky Stars (1943) Government Girl (1943) To Each His Own (1946) Devotion (1946) The Well-Groomed Bride (1946) The Dark Mirror (1946) The Snake Pit (1948) The Heiress (1949) My Cousin Rachel (1952) That Lady (1955) Not as a Stranger (1955) The Ambassador’s Daughter (1956) The Proud Rebel (1958) Libel (1959) The Light in the Piazza (1962) Lady in a Cage (1964) Hush… Hush, Sweet Charlotte (1964) The Adventurers (1970) Pope Joan (1972) Airport ’77 (1977) The Swarm (1978) The Fifth Musketeer (1979)

Olivia de Havilland hil da 104 urterekin

Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude