Iritsi da eguna

Iritsi da eguna –

Duela hamar bat urte Palestinan izan nintzen bertako egoera hobeto ulertzeko asmotan.

Iritsi da eguna

Gasteizko lagun talde batek elkartasun brigada osatu genuen, eta hara abiatu ginen israeldar sionistek okupatutako lurretan barna. Hasieratik agerikoenak deitu zidan atentzioa, Estatu israeldarra sortu zen lehen unetik bere lurrak handitzen eta handitzen joan dela. Terrorismoa, gudak eta okupazioa erabiliz etengabe handitzen joan da bere lurraldea 1948tik aurrera, eta palestinarren lurrak irentzi eta irentzi aritu da, munduko herrialde gehienek beste alde batera begiratu izan duten bitartean.

Bigarrenik, israeldar gizartean bizi bizirik dagoen kutsu miilitarista eta arrazistak harritu ninduen. Dena da zilegi bertako hiritarren pribilegioak mantendu eta handitzeko, besteen bizkar, jakina, bai israelgo arabiarren bizkar, bai etiopiatik etorritako judu beltzen bizkar, eta batez ere, jakina, lurralde okupatuetako palestinarren bizkar eta baita bizitzen truke ere.

Sionismoa ase ezina da, hori da bere ADNan daukana. Eta Palestinako lurralde guztia eta bertako hiritarrak menperatu, erail edo erbestera bidali arte ez da geldituko, hori begibistakoa da; historiak erakutsi digu, eta ukatzen duena gezurteroa edo konplizea da. Gaur hasiko da beste drama bat, gaur eskuratuko ditu Jordango bailara eta legez kanpo okupatutako koloniak bere mapara Israelek. Eta nazioartea, oro har, isilik eta konplize.

Nik gonbidapena egingo dizuet. Bisita dezazue Palestina, joan eta murgildu palestinarren herrialdean. Berehala jakingo duzue zer dagoen ondo eta zer gaizki.

 

Sionismoa ase ezina da, hori da bere ADNan daukana. Eta Palestinako lurralde guztia eta bertako hiritarrak menperatu, erail edo erbestera bidali arte ez da geldituko,

Iritsi da eguna

Iñaki Lazkano

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur teknikaria ofizioz, kultur-xaxatzaile afizioz

2 pentsamendu “Iritsi da eguna”-ri buruz

  • Ze irakaspen handia!
    Testu eskas honi esker aise esplikatu daiteke munduko bi herri zaharrenetakoen patu ezberdina:
    – Israel: gustatu edo ez burujabea
    – Euskal Herria: bere aktibista txatxiguaiei esker, Frantzia eta Espainiaren ipurdia garbitzera kondenatua.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-07-30 23:02

    Iñaki, arrazistak izango dira palestindarren artean ere.
    Aldiz bi aldetan izango dira jende moderatuak ere denen artean soluzio bat gutien txarra bilatzen dutenak. Iñaki beste ibilaldi bat egin nahi baduzu egin behar zinuke jende horiek ezagutzeko. Zerbait egitekotan eta ahal bada bi aldetako zintzoenak dira lagundu behar dira eta. Bestenaz izraelgo gobernu gero ta lanjerosak aterako dira.
    Zer nahi gisaz orai istorio hori drama bat da eta probableena da oso gaizki bukatuko dela denentzat guretzat ere.
    Gure kasua biekiko desberdina da eta orobat bietatik dauka, urrundik bederen.
    Baina nik uste hautatzekotan gehiago dugu ikasteko juduenganik. palestindarrenganik baino.
    Gauza bat segur: XX.mende hasierako Ekialdeko europako judu bat izan banintza, geto batean usteltzen jarraitu baino nahiagoko nuen kibutz batean lanean aritu. Espero dut bederen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude