Neohizkuntza

Neohizkuntza –

Azken ostegunean, PASO-kanpaina bukatzean (PASO: primarias abiertas, simultáneas y obligatorias), Macriren aldeko bereziak twitterren agertu ziren. Dirudienez, gehienak Hurlinghamekoak ziren (Buenos Aires probintziakoak). Hala ere, bere hizkuntza arraroa zen: batzuek ingelesez idazten zuten, beste batzuek gaztelaniaz baina zentzurik gabeko testuak. Zer gertatu zen?

Dakigun bezala, hauteskundeak orain interneten bidez gertatzen dira. Orain dela urte batzutatik hona, trolak ideiak edo gorrotoa zabaltzeko prest daude. Guk azkar-azkar eta pentsatu gabe bertxio egiten dugunez, une batetik bestera trendic topicdira.

NeohizkuntzaOstegunean, Hurlighamen bizi den jendearengana zuzendu ziren, haien botoak lortzeko. Baina zer edo zer arraroa gertatu zen. Makinek mezu arraroak idatzi zituzten eta bat-batean #YoVotoMM trendic topic izan zen. Nire ustez, onena “¡Satisface Mauricio, no te relajes! Te elijo! ¡Caricia significativa proveniente de Hurlingham!” izan zen. Gainera, ia ia gehienek “caricias significativas” bidaltzen zituzten.

Hasieran, akats bat dela dirudi. Alabaina, gaur egun, komunikatzeko xehetasun guztiak pentsatzen dituzte. Eta haiek hori pentsatu badute, guk barre egiteko eta mezu horiek zabaltzeko? Orwellek gaur egungo kanpainak ikusiko balitu, harrituta geratuko litzateke. Bere “1984” liburuan, manipulazioa ez zelako hain zabarra. Nahi zutena lortu zuten? Uste dut baietz, horri buruz hitz egiten bi egun pasa ditugulako.

Neohizkuntza

Eskola publikoko irakaslea naiz