Palestinar Herri Askapen Frontea eta Saida inguruko protestak (Libanoko brigadaren 3. kronika)

Palestinar Herri Askapen Frontea eta Saida inguruko protestak (Libanoko brigadaren 3. kronika)-

Jada Badawiko palestinar errefuxiatu esparrua atzean utzi dugu eta Libano hegoaldera etorri gara. Saida kostalde hirira etorri gara, bertan dagoen Ayn Al-Hilweh esparruan egoteko, Libanoko handiena dena. Aurreko bigarren kronikan aipa genuen bezala Badawiko zelaia zeharo desberdin egin zaigu Shatila esparruarekin alderatzean, atera ditugun ondorioek horrela utzi gaituztelarik. Badawin izandako elkarbizitza gehiena PAHF (FPLP) alderdiarekin izan da, haien egunerokotasunaren berri izateko aukera paregabea bilakatuz. Era honetan argi utzi digute epe ertainean aldaketa positiboak emango direla eta erabat baikor dira hamarkada honetan izango dituzten erronkei ongi erantzuteko duten gaitasunaz. Are gehiago, Entitate Sionistari aurre egiteko kapaz ikusten dira alderdi ezberdinen arteko batasun militarra mantentzen bada, historiak iraganean erakutsi dizkien lezioak direla eta hau adostutako zutarria izanik.

Era honetan, Palestinar Herri Askapen Fronteak epe hurbilean Europan bere mezua barreiatzeko xedea jarri dio bere buruari. Hala, hurrengo hilabeteetan zehar esaterako europear hiri ezberdinetatik igarotzeko hautua hartu du palestinar egoerararen berri emateko zein koadro politikoen formakuntzan nabaritu dituzten gabeziak aintzat hartuz Europar alderdi ezkertiarretaz ikasteko. Aldi berean, PAHF-k bere muinetako bat ume eta gazteekin egin beharreko lanean ezarri du kontzientziazioari dagokionean, nazio askapena adin baxuenetatik landuz eskola zein aisialdi tarteetan. Halaber, auzo zein herri komiteetan fronte ezberdinen arteko komunikazio egokia igertu dugu, hau uste baino zailagoa izanik. Ezin dezakegu ahaztu Euskal Herrian ematen den bezala droga trafikoa kontrainsurgentzia neurri errezenetarikoa dela, Palestinar esparruak salbuespen ez izanik zoritxarrez. Izan ere, libanoar autoritateek drogen kontsumoa onartu eta maiz bultzatu duten bitartean palestinar alderdiak eta bereziki PAHF droga trafikoa gelditzeko jarrera irmoak hartu dituzte kuestio hau aski serioa bihurtu baita.

Palestinar Herri Askapen Frontea eta Saida inguruko protestak (Libanoko brigadaren 3. kronika)

Badawiko esparruan ginen bitartean goiz batez bertatik ordu batera dagoen beste palestinar errefuxiatu kanpamentu bat dago, 30.000 pertsonek osatzen duten Nahr Al-Bared esparrua hain zuzen. Bertan, PAHFko burkideek egin ziguten harrera eta bertako PAHFko egoitza, herri komitea, ospitala, umeen zailtasun bereziak lantzen dituen eskola e.a. ikusteko eta bertako kideekin solasteko aukera izan genuen. Aipa beharra dago Nahr Al-Bared ez dela nolanahiko errefuxiatu esparrua egun Libanon, hain zuzen ere, 2007an Libanoar Armadak bonbardatu zuenetik errekonstrukzio fasean daude oraindik. Bertan ikusi genezake oraindik etxe batzuen berreraikitze prozesua. Hori gutxi balitz, bertan sartzeko aldez aurretik baimen anitz eskatu behar izan genituen, armak barruan izatea debekatuta duen errefuxiatu esparru bakarra baita Libanon.

Badawi kanpamenduko errealitatea ezagututa, hegoaldera mugitu gara, zehazki 133 Kmtara, Saida ingurura. Honetarako “cola” deituriko garraio publikoa estreinatu genuen, nahi duzun tokian hartu eta nahi duzun tokian uzten zaituen furgoneta zaharkitua. 25.000 lirak (17€ inguru) ordainduta, Ayn Al-Hiweh kanpamentura iritsi ginen eta segituan konturatu ginen armen presentzia handiagoa izango zela check point zorrotzak pasa genituenean. 80.000 pertsona bizi diren Libanoko kanpamendurik handiena da oraingo hau eta elarazi diguten moduan, hain handia izanik, kanpamendu honetan ematen diren botere harremanak are handiagoak dira, hauek eragin handia izan dezaketelarik gainontzeko kanpamenduetan. Motxilak burkideen egoitzan utzi eta segituan abiatu ginen Libanoko kanpamentu guztietan burutuko zen manifestaziora. Manifestazio hau, beste kroniketan aipatu bezala, lan ministeritzak palestinar errefuxiatuak atzerritar huts bezala tratatzeko ezarri dituen lan neurriei aurre egiteko dinamikaren baitan aurkitzen da, ostirala bera “Amorruaren eguna” bezala deituz.

Protestek aldarrikapenak kaleetatik gobernu bulegoetara eramatea lortu dute, honela, mahai gabinete bat sortu da 6 alderdi libanoar eta 6 alderdi palestinarren artean. Kontuan izanik gaur egunerarte palestinar errefuxiatuek lan baldintza bidegabeak dituztela, neurri hauek aplikatzekotan euren azken arnasaldia litzateke, beraien bizitza salbuespeneko larrialdi batean kokatuz. Inolako zalantzarik gabe palestinarrek euren amalurra berreskuratzeko ametsari beste traba erraldoia suposatuz.

Ostiraleko manifestazioa oso esanguratsua izan da milaka eta milaka lagun Libanoko hainbat esparrutan bildu baitira palestinarren defentsan, baina Saidako eremuan emandakoa bereziki berezia izan da Ayn Al-Hiwehko esparruan. Izan ere, manifestazioa amaitzear zegoenean erailketa bat eman zen esparruaren kontrolagatik aritzen diren Fatah eta talde islamista baten artean. Gobernu Libanoarrari lotutako sektore askok erailketa hau sustatu eta baimendu dutela aipa digute etengabe, hain kostata eskuratutako palestinar fronteen batasuna hausteko xedearekin.

Kanpamendu honetan, islamista-salafisten presentzia handiagoa dela nabaritu dugu, izan ere Ayn Al-Hilweh esparruan daude bakarrik, gainontzeko libanoar zelaietan era honetako palestinar fakziorik ez baititugu ikusi. Honetarako garrantzitsua da ulertzea herrialdearen hegoaldea 2000. urtera arte Israelen kontrolpean egon zela jakitea.

Tentsio une hauen ostean, berriz ere gurera bueltatu gara Saida esparrua eta inguruak ezagutzeko grinaz beterik. Era honetan, ikusi dugu nola frazkio ezberdinek batu egin diren, hauen batasuna mantentzeko estrategia gakoa dela ikusten baitute, gertakizun lokal isolatu honek harremana zanpatzerik utzi gabe benetako etsai den Israel Entitate Sionistaren aurka egiteko.

Palestinar Herri Askapen Frontea eta Saida inguruko protestak (Libanoko brigadaren 3. kronika)