Nelson Mandelaz ez zenekizkien 12 kontu
Nelson Mandelaz ez zenekizkien kontu batzuk jarraian:
1. “Rolihlahla”, Mandelari jaiotzez jarri zioten izenak “bazter nahastaile” esan nahi du. “Nelson” bere ingelerazko izena, eskolako irakasle misiolari batek jarri zion.
2. Ikasle protesta batean parte hartu izanagtik Fort Hareko Unibertsitatetik bota zuten. Gerora Unisan bere ikasketak amaitu eta Wits University-n zuzenbidea ikasi zuen.
3. Alexandra herrixkan bizi zen, baina bere lagun Walter Sisulu eta honen amarekin Orlandora (Soweto) joan ziren bizitzera.
4. Sisuluren lehengusua izan zen Mandelaren lehen emaztea: Evelyn Mase erizaina. Wits Unibertsitatean aritu eta gero, gehiago sartu zen politikan. Lau haurtxo izan zituzten batera eta 1958an banandu ziren.
5. Mandela ANCko lehen komandantea izateaz gainera, Oliver Tamborekin batera, Mandela &Tambo izeneko lehen abokatu gabinetea sortu zuen apartheidaren legea jasaten zutenei laguntzeko.
6. 1962an Hegoafrikatik alde egin zuen borroka armatuarentzat sostengua lortzeko. Erbestealdian Marokoko eta Etiopiako gerrillen entrenamendua jaso zuen.
7. Urte hartan bertan poliziaren kontrol batean atxilotu zuten, esaten denez, CIAko agente batek salatuta. Sabotaia eta gobernuaren kontrako estatu kolpea antolatzea egotzi zioten.
8. 2,5m x 2m-ko zelda batean sartu zuten. Lo zaku bat zuen lotarako eta ontzi bat komun gisa erabiltzeko. Harrobi batean lanean jardun zuen kartzelan igaro zuen denboran zehar eta sei hilabetero bisita bat eta gutun bat besterik ez zioten jasotzen uzten.
9. Apartheidaren gobernuak gutxienez 6 aldiz eskeini zion askatasuna Mandelari. Guztietan ezetz erantzun zuen liderrak.
10. 70. hamarkadan Mandelak memoria liburu bat idatzi zuen, eta honen kopiak kartzelan zuen baratze batean zeuden lurperatuta. Mac Maharaj presoak atera behar zituen kartzelatik kontrabandoan, baina ez zuen lortu. Kartzelan zehar horma bat eraikitzen hasi zirenean deskubritu zituzten idatziok. Mandela zigortua izan zen.
11. ANC talde terrorista gisa definitu zuten Apartheidaren gobernuak eta munduko beste hainbat estatuk, tartean AEBk eta Erresuma Batuak. 2008an kendu zuten AEBek Mandelaren taldea talde terroristen zerrendatik.
12. Nazio Batuen Erakundeak, uztailaren 18an, bere urtebetetze egunean, Nazioarteko Nelson Mandela Eguna izendatu zuen. Lehenengo aldia norbanako bati egun bat eskaintzen zaiona.
“Lehenengo aldia norbanako bati egun bat eskaintzen zaiona”. Seguru?
Washington’sBirthday http://en.wikipedia.org/wiki/Washington'sBirthday
Erreginaren Eguna: http://en.wikipedia.org/wiki/Koninginnedag
Eta Jesukristo, jakina.
Eta 13. Halaxe esan zuen Mandelak Kuban pasatako lehen egonaldian: “Ni espetxean nengoen, lehenengo aldiz jakin nuenean Kubako indar internazionalistek Angolako herriari ematen zieten laguntza masiboaren berri -halako tamainan, non sinesten zaila baitzen-, angolarrak erasotu zituztenean 1975ean modu konbinatuan, hegoafrikar tropek, CIAk ordaindutako FNLAk, UNITAko mertzenario eta indarrek eta Zairek.
Gu Afrikan ohituta gaude, gure lurra zatikatu eta gure soberania erasotu nahi duten estatuen biktima izatera. Ez da izan Afrikaren historian beste kasurik, zeinetan herri bat gutako baten defentsan matxinatu den.
Badakigu halaber, hura Kuban herri-ekimena izan zela. Badakigu, Angolan borrokatu eta hil zirenak, boluntario aurkeztu zirenenetatik parte txiki bat baizik ez ez zirela izan. Kubako herriarentzat internazionalismoa ez da hitz soil bat, baizik paraktikara eraman den zerbait, humanitatearen sektore zabalen mesedetan”.
Eta mintzaldia halaxe bukatu zuen:
“Gora Kubako iraultza!
Gora Fidel Castro burkidea!”
Oso interesgarria batez ere Amonamantagorrik eman duen 13. puntua, kubatarren angolako herriari emandako laguntza eta Mandelaren hitzak.
puntuan esan nahi du lehenengo aldia dela Nazio Batuek halako izendapena egiten dutela, eta ez orokorrean (milaka kasu egongo dira), nire ustez.