Nazioartean ere Loreak
Saririk gabe, baina milaka txalo eta laudorio pilatuta igaro zen Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak filma aurtengo Donostiako Zinemalditik. Gidoia, aktoreen lana, planoen hautaketa… den dena goraipatu genuen euskal kritikariek zein ikusle arruntek. Orain, zinematan estreinatuta, loreak pilatzen darrai.