Berri Txarrak-en diskoaren azala gustatu bazaizu…

DDPB-portada-OK
MiraRuido
izen artistikoa darabil Joseba Elorza gasteiztarrak (@miraruido). Irrati teknikari lanetan ibilia, talentua argazki muntai eta bideogintzan ustiatzen du Elorzak. “Denbora da poligrafo bakarra” diskoaren azala diseinatzea egokitu zaio, Berri Txarrak-eko kideen nahiari erantzunez. Ezaguna da emaitza: 1950eko hamarkadako bikote bat, etxeko lorategian eskegita dauden izaren atzetik, ortzemugako su-leherketa bati so.

“Zeharo harrituta nago. Berri Txarrak-ek lana argitaratu eta bapatean jendetzak idatzi dit, zorionduz edo nire gainontzeko lanei buruz galdezka”. Hitzok, Joseba Elorzaren lanari buruzko artikuluan daude, Noticias de Álavan (La imagen de la confusión).

Elorzak kontatu duenez, hainbat zirriborro arrakasta gabe sortu eta gero, aurrez egindako irudi bat aukeratu zuten Berri Txarrak-eko musikariek. Jatorrizko irudiari moldaketa batzuk egin zizkioten, agerikoena gizonezkoa erantsi izana.astronaut_1920x12001

“Gauzak eta pertsonak testuingurutik ateratzea gustatzen zait, oso zentzu dadaistan, zeinetan dena apurtu eta nahasmen sentsazioa sortzen duzun”Joseba Elorza.

Elorzak hainbat lan zabaldu ditu nazioartean collage tenika erabiliz, Squire aldizkarian, ESPNn edo Hollywood Reporterren esaterako, baina baita BTX aurretik beste musikari batzuekin ere.

Air Review musika taldeari sortu dion Young bideoak itzelezko harrera izan du Vimeo-n, Staff Pick bihurtzeraino. Hemen daukazu ikusgai. Konturatuko zarenez BTXen azalean ikusitako vintage estilo bisuala infinituraino biderkatzen du.

MiraRuido.com-en aurkituko dituzu irudi gehiago. Laket baduzu, mahaigaineko irudiak ere prest dituzu ordenagailua itxuraldatzeko prest. Society6 dendaren bidez ere Elorzaren materiala darabilten hamaika material eros daitezke.

lost_1280x800

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra