Munduko tunel bitxienak

Munduko tunel bitxienak –

Euskal Herrian mendiak zeharkatzen dituzten tunelak ikustera ohituta gaude. Dena den, mendiak ez ezik, beste motako elementuak ere zula daitezke errepideak eraikitzeko. Munduko tunel bitxienak ezagutu nahi?

Dorre tunela (Japonia)

Tunel honek eraikin bat zeharkatzen du batetik bestera. Osakan dago, Japonian, Gate Tower eraikinean hain zuzen, eta lurraren jabearen eta Japoniako gobernuaren arteko ezohiko hitzarmen baten emaitza da. Autobideak eraikineko 5., 6. eta 7. solairuak zeharkatzen ditu. Mapa.

Enbor tunela (Kalifornia, AEB)

1937an Kaliforniako Sequoya Parke Nazionalean sekuoia erraldoi bat (84 metro luze eta 6,4 metroko diametroarekin) erori egin zen errepidea moztuz. Urtebete geroago, parkeko arduradunek enborra zulatzea erabaki zuten autoak berriro pasa zitezen. Tunelak 2,4 metroko altuera eta 5,2 metroko zabalera du. Mapa.

Arroka tunela (Kalifornia, AEB)

Hau ere Sequoya Parke Nazionalean aurkituko dugu; sarreratik gertu, alegia. Granitozko harritzar bat da, 1938an zulatua errepidea eraikitzeko. Mapa.

Maitasunaren tunela (Ukrania)

Trenak zeharkatzen duen tunel eder hau Ukraniako Klevan hiritik gertu aurkituko dugu. Urteko hilabete epeletan, trenbidearen alboan dauden zuhaitzen hostoek tunel itxura ematen diote paisaiari. Maitaleak hara joan ohi dira desioak eskatzera. Mapa.