38. paraleloa (Korea I)

38. paraleloa (Korea I) –

Asko hitz egiten da Koreaz, Ipar Koreaz bereziki, eta “albisteak”, horrela esan badaiteke, norabide bertsuan joan ohi dira beti: misilen bat bota dutela; mehatxuak eta tentsioa; Kim Jong-unen azkeneko zelebrekeria… Ez dakit ba, saskibaloiko arauak aldatu dituela, edo ez dituela orrazkera batzuk baimentzen, edo bere arabera 18.000 liburu idatzi dituela. Pitokeriak.

38. paraleloa (Korea I)Baina gure inguruan oso gutxik esan ditzakete lau esaldi trinko Korearen inguruan. ZuZeun apur bat arakatu eta Iñaki Larrañagaren eta Gari Garaialderen bi idatzi topatu ditut, biak gomendagarriak.

Mintza gaitezen apur bat gatazkaren sustraien inguruan, eta jo dezagun 38. paralelora.

1905 urtean Japoniako Inperioak konkistatu egin zuen Korea, eta II. Mundu Gerrara arte izan zen nipoien menpe. 1945eko japoniarren galerak, ordea, ez zuen herrialdearen independentzia ekarri, egun bizi den egoeraren ernamuina baizik.

Sobietar Batasunak eta AEB-ek akordio bat sinatu zuten 1943ko urrian: mendebaldean gerra amaitu bezain pronto sobietarrek Japonia erasotuko zuten. Esan eta egin. Baina Alemanian korrika eta presaka aritu ziren bezala, Estatu Batuak ziztu bizian sartu ziren Koreara hegoaldetik, aurretik halakorik adostu ez zen arren, 1945eko udan. Bi armadak 38. paraleloan egin zuten topo. Estatu Batuek ezarri zuten muga hori, eta SESB-k ez gainditzea erabaki zuen. Baina historiak hori jaso duen arren, bazegoen beste indar armatu bat jokoan: Koreako gerrilla.

38. paraleloa (Korea I)Japoniarrak bota ondoren bi superpotentziek alde egin behar zuten, baina ez zen horrela izan. SESB-k ez zuen kontrola erabat galdu, bertan koadro komunista garrantzitsuak baitzeuden, eta bitartekoak eskaini zituen Koreako Estatu Sozialista sortzeko. Industrializazio azkarra eman zen. Baina egiari zor, Armada Gorriak ospa egin zuen. Ez ordea AEB-etako armadak.

Korear denek nahi zuten estatu bat, Korea batu bat. Baina estatu hori nolakoa izan behar zen? Estatubatuarrek gerra deklaratu zioten komunismoari, eta 1950ean Douglas McArthurrek muga zeharkatu eta Txinako mugara hurbiltzen hasi zen. Noski, urte tarte horretan jaio zen Txinako Errepublika, Mao Zedong buru. 1949an. Azkenean txinatarrak Korean sartu eta estatubatuarren aurka gudukatu ziren, korearrekin bat. Publiko egin ez zen arren, hegazkin estatubatuar eta sobietarrek borroka zuzenak izan zituzten.

38. paraleloa (Korea I)

38. paraleloa (Korea I)
2. mundu gerra, asia, guda, Hego Korea, Ipar Korea, Kapitalismoa, komunismoa, korea

2 pentsamendu “38. paraleloa (Korea I)”-ri buruz

  • …edo ta esaten da ere kontzentrazio-eremuak daudela, non milaka eta milaka familia oso-osorik bizi direla bizitza osorako kondenatuta. Pitokeriak bai.

  • …edo ta esaten da ere aititak utzi ziola herrialdea semeari eta honek ilobari, halako dinastia komunista bat sortuz. Beste pitokeria bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude