“National Geographic” argazki lehiaketako irabazle posibleak

National Geographic –

Torie Hilley

Askotan agertzen dira lehiaketa bateko edo besteko argazki onenen zerrenda, eta irrikitan egon ohi gara perla distiratsuenak ikusi, aztertu eta gozatzeko. Baina zein dira argazki onenak? Epaimahai batek ala deliberatu duelako, guretzat ere argazki onenak izan behar al dira? Niri ezetz iruditzen zait. Argazki bakoitzak erreakzio eta erakargarritasun oso ezberdinak sor ditzake norbanako anitzetan. Horregatik, gaurkoan ez dakartzagu argazki irabazleak, baizik eta lehiaketara aurkeztu diren batzuk.

Gutxik islatzen dute natura bere horretan National Geographicekoek bezain ongi. Aldizkariak, erreportaje oso baliotsuak publikatzeaz gain, argazki paregabeak kaleratzen ditu, eta bertan Lurraren aurpegi ezkutua ikusi dezakegu maiz. Natur-argazkilari espezializatu eta hoberenak aldizkariarekin kolaboatzen dute, eta askok uteo bidaien inguruan antolatzen den lehiaketan hartzen dute parte. Argazkiak entregatzeko epea pasa den ekainaren 30an amaitu zen, eta hedabideak oraingoz gustukoen dituenak publikatu ditu. Irudiek naturaren une berezi eta zinez indartsuak erakusten dituzte.

Lehen saria ez da nolanahikoa: Galapago Irletara bidaia; eta gainera, National Geographic Expeditionsekin.

Eta zuei, zein iruditzen zaizue argazki onena? Zergatik? Zer iradokitzen dizue?

National Geographic