Migrazioaz aberiatutako trasteekin

Migrazioaz aberiatutako trasteekin –

Gorka Bereziartuak Argia aldizkariko Boligrafo Gorria blogean.

Migrazioaz aberiatutako trasteekinJose Mari Esparzak idatzitako artikuluren bat parean tokatzen zaidanean ez dut irakurri gabe uzten. Defendatu izan dituen ideiekin ados egon ala ez, Tafallako idazle eta editoreak pentsarazi izan dit eta ezagutzen ez nituen pasarte historikoen berri eman. Arrazoiak ugari, haiek plazaratzeko estiloa ere bai. Topikosferatik kanpo pentsatzen duela uste dut, debate sakonak ireki izan dituela –beste askoren artean, Euskal Herria imajinatzeko dauzkagun moduez: gutxik esplikatu dute berak bezain ondo Ager Vasconum-etik gauzak ez direla Kantauri aldetik bezala ikusten–.

Aurreko guztia diot, ez daukadalako gogorik Esparza seinalatzeko, are gutxiago xextra antzuetan denbora galtzeko. Diario de Noticias-en berriki argitaratu duen “¿Migración? No, gracias” (Migrazioa? Ez, eskerrik asko) irakurrita, ordea, irudipena daukat aberiatutako traste dezente erabiliz idatzi duela.

Gaian sartzeko aipatzen duen “zuzentasun politikoa”-ren problema, adibidez. Azken urteetan nonahi agertzen da. Migranteez edo LGTBIQ+ kolektiboko jendeaz segun eta zer esan aurretik, “ez naiz politikoki zuzena izango, baina…” edo tankerako esaldiek erraz zirkulatzen dute, baina gutxik bilatu dute espresioaren jatorria. Moira Weigel filosofoak bai: The Guardian-en idatzi zuen artikulu bat irakurtzeak aski izan behar luke formula horrekin kargatuta datorren edozein tramankuluri eszeptizismo handiz begiratzeko.

Artikuluko beste parte batzuek optika distortsionatu samarra dute. Esparzak dioenez, aberatsenek “beren baliabide mediatikoekin moralina merkea injektatzen digute eta katekesi bat, itxuraz humanista dena, progre guztiek migrazio masiboari txalo egin diezaiogun mana berria balitz bezala”. Justu kontrakoa gertatzen dela pentsatzeko ez duzu urrutiegi joan behar, paraje hauetan gehien kontsumitzen diren medioetan edozein delitugileren jatorri atzerritarra nola nabarmentzen duten begiratzea aski duzu; edo Melillako hesia pasa duten pertsonez aritzean “asalto” (oldarraldi) bezalako hitzak zer lasai erabiltzen dituzten. Hedabide horiek migrazioa modu kunbaia samarrean ospatzera baino, gehiago dedikatzen dira “mehatxu” gisa aurkeztera.

Esparzak defendatzen duen ideia nagusia ere ekibalentzia faltsu baten bidez eraikia dago: “Errefuxiatuen eta migranteen eskubideen defentsa erradikalak bat egin behar du migrazioa geldiarazteko borrokarekin, langabeei edo gaixoei emandako laguntzek langabeziaren eta gaixotasunaren aurkako borrokarekin bat egin behar duten modu berean”. Brotxa lodi samarra erabiliz bakarrik ulertzen da migranteak, langabeak eta gaixoak kategoria elkartrukagarriak direla, auzi sozialen makinatik pieza bat kendu, baliokidea den beste bat jarri eta berdin funtzionatzen jarraitu ahalko balu bezala. Gauzak, zer egingo zaio, konplexuagoak dira, eta konplexutasun horretan aztertzen ez badira hanka sartzeko aukera handiak daude.

Nolanahi ere, gehien kezkatzen nauena artikuluari darion beldurra da: migranteak populazioaren gehiengoa bihurtzeko beldurra. Esparzaren ustez ezkerrak argudio propioak behar ditu hori posible egingo lukeen fenomenoaren kontra, bestela eskuin muturrak bereganatuko duelako eztabaida. Agian George Lakoffen elefantearen kontu hura pixka bat errepasatzeko garaia da, konturatzeko problema kalderete pozoitu honen errezeta bera dela, eztabaidaren markoa nork ezarri duen alegia. Eta hori nekez konponduko dela Nafarroako piper gorri batzuk erantsita.

Migrazioaz aberiatutako trasteekin

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

48 pentsamendu “Migrazioaz aberiatutako trasteekin”-ri buruz

  • Jose Mari Esparzak, bere askatasuna lortzeko estatu egiturarik ez duen herri kolonizatu txiki batean, hits Euskal Herria, emigrazio masiboak dakarren arriskuaren kezka baino ez du azaltzen. Eta arduratsu jokatuta, egoera honen aurrean Europako ezkerrak arazo hau konpontzeko ezintasuna isladatzen du.
    Nago, ezkertiar asko arazo honek eskumuturreko indarren gorakadan daukan garrantziaz ez direla ohartzen. Agian auzo xumeetan bizitzertik auzo dirutsuetara salto egin dutelako, eta zibilizazio talka bortitz honen ondorioak ez dituztelako jasaten.
    Ah!!!! Benetan delituegileen jatorria lau haizetara zabaltzen duten sistemako komunikabideen argudioa zilegi deritzozu???? Komunikabideen gehiengoak jatorria isilarazten duela da errealitate bakarra.

  • Oraintxe bertan irakurri dut Jose Mari Esparzaren testua Berriaren edizio digitalean. Migrazioa? Ez , mila esker.

    https://www.berria.eus/paperekoa/1896/020/001/2022-10-25/migrazioa-ez-mila-esker.htm

    Bikaina Jose Mari Esparza. Argigarria.Arazo inportante honi ezker aldetik beharrezko azterketa , sendotasun eta internazionalismoaren ortzimuga seinalatuaz.

    Gorka Bereziartuak aipatzen du Jose Mari Esparzak beldur dela gure lurraldea etorkinez betetzeaz. Seinalea ez duela ulertu Jose Mariren esparzaren testua.

    Gehiago kontsideratzen dut Gorka Bereziartuaren kapazidea “aberiatua” ezkerreko pentsamenduari ekarpena egiteko garaian. Exkaxa eta nahasgarria.

    Ezkerretik hurrun, ezkerraren adierazle bat izan nahian edo.

    Emigrazioa drama- tragedia bat da eta bere kontra jardun behar du ezkerra mundu mailan eta tokikoan. Arazoaren iturriak seinalatuaz, arrazakeriari aurre eginez.

  • Xabier Arregi Gordoa 2022-10-25 22:23

    Esparzarekin bat, ohi bezala. Zuk bai darabiltzazula aberiatutako trasteak.

  • Alpargatero 2022-10-26 11:10

    Gai honetan, bese askotan bezala, ezkerra elite globalistaren morroi leial gisa jokatzen ari da. Pozgarria da Ezparzarena bezalako ahots zentzudunen bat altxatzea ezkerretik ere.

  • Estatu egiturarik ez duen herri kolonizatu bat izanik, galdera, ea zenbat atzerritar jasoteko gaitasuna daukagun da, jakina, nazio aske izateko daukagun itxaropen/desioa ezinezkoa bihurtu gabe. Eta horren barne, ea euskara halako atzerritar bigarren uholde erraldoi honi eusteko gai ote den.

  • Europako indar politiko ezkertiarrek aspaldi saldu zituzten herritarren behar zein esperantzak AEBtako indar liberal-globalistaren aurrean. Ezker Abertzalea, Podemos, Frantzia Intsumisoa, Die Linke… guztiek babesten dute nazioarteko finantza kapitalaz blaituriko masa-komunikabideen nahiz nazioarteko instituzio “garbien” (NBE, MOE, NFE…) ofizialismoa edozein disidentziaren aurrean, eskuin liberala eta sozialdemokraziaren gisara: dela inmigrazioaren afera, dela txertaketarena, dela kolorezko iraultzena, dela Ukrainia, dela genero ideologia, LGTBI agenda, krisi klimatikoa… are gehiago, gaur egungo ezkerrak globalismo liberalaren komisario politikoaren zeregina hartu duela dirudi herritar kritikoen kontra sare sozialetan, unibertsitateetan, eskoletan, prentsan edota kale mailan presio eginez (Espartza kasu) eta sarritan zentsura, bulling nahiz eraso zuzenetara joz. XXI. mendeko alderdi eta erakunde ezkertiarrak herriaren etsaiak dira, eta bi aldiz etsaiak, buruturiko traizio historikoarengatik. Noizbait Europako herriek burua altxatzen badute, paretik kendu beharreko lehenengo oztopoa globalismoari salduriko alderdi ezkertiar guzti hauek izanen dira. Eskola zaharreko eskuindar nahiz ezkertiar abertzale eta anti-globalistek bat egin beharko lukete horretan.

  • Esparzak tesi arrazional, logiko, sen oneko, normal, ulerterraza azaleratu du: immigrazioak konpon ezineko kaltea ekarri dio herri honi. Guztiok dakigu, aurrez aurre guztiok onartzen dugu. Bere artikuloak hainbat eta hainbat erantzun sortu ditu propagandisten eskutik, hain zuzen ere erakutsiz politika hauek mantentzen direla elite mediatiko eta politiko baten eskutik. Erantzunen tonua, eta kopurua, desproportzionatua da. Antolatua. Elite honen eraso etengabeagatik ez balitz, arrazoizko neurriak hartuko genituzke, kontsensua egongo zen, jendeak libreki hitz egin ahalko zuen. Baina hemengo alderdi guztiak Bruselaren esanetara bizi dira gu egunero pobretuz, bakartuz, minorizatuz, humiliatuz, zapalduz. Eta aski da!

  • Eskerrik beroenak Esparzari eta betiko asaldatuak animatzen ditut Bruselara joan daitezela beren politikak bertan egitera, ez hemen, herritar guztiak izorratuz. Kobratu dezatela beren pagita osoa, baina bertan.

  • Ezker Abertzaleak, nazionalista ala globalista den erabaki beharra dauka. Jada ezin da gehiago itxaron indefinizio egoera honetan. Enpresari guztiak inmigeazioaren alde sentitzen ditut, eta ezker abertzalea eurekin batera?! Nola da posible! Zer gertatu zaizue? Gogoan al dituzue SuTaGar-en letrak? Orain letra horietaz lotsatu egiten zarete? Lehen nazionalistak zineten, orain ez dakizue zer zareten.

  • Isilik ezin 2022-10-28 10:28

    Esparzaren artikuluaren harira Berria egunkarian bertan argitara emandako bi erantzun aipatu nahi nituzke.
    Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformarena, hemen:
    https://www.berria.eus/albisteak/219921/migrazioa-nahierara.htm
    Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren koordinatzaile Peio Aierberena, hemen:
    https://www.berria.eus/albisteak/219951/immigrazioaren-aurkako-politika-ezkerretik.htm

  • Esparzaren, nire ustez supremazistaren, artiluluari emandako beste erantzun bat, eskerrak!
    https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/migraciones

  • Supremazista, Vox-ekoa… pertsona segituan sailkatu eta kondenatzeko beharra. Nonbait, garai batean terrorista eta etarra kondenatuak izan zirenak beharra dute neurri berean “arerioa” kondenatzeko. Ezkerreko eskuliburuari jarraiki, hor ez dago inmigrazioa hauzitan jartzeko aukera minimorik, eta ausartzen dena, ostrazismora kondenatu. Diktadura berria da ezkerra? Iritsiko da garaia, egon lasai, ezkerreko liburua pikutara bidali beharrean gertatuko zaretena. Baina orduan, beti bezala berandu eta gaizki ibiliko zarete.

  • Askoz ere supremazistagoak iruditzen zaizkit Jose Mari Esparza baino SOS ARRAZAKERIA eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK en dabiltzaten espainolista -zapaltzaile asko beraien diskurso erradikal txatxi guai infinitu hoiekin.

  • Aspaldian irakurri dudan artikulurik mingarriena eta barrenak mugitu dizkidana izan da Esparzarena.

    Esparza bera izan da etorkinen kolektiboa eta euskaldunak sailkatu dituen lehenengoa: Euskal Herria langile kontzientzatuen, sindikalizatuen eta jende eskuzabalaren paradisua eta etorkinak euskal langile eredugarrien kontra egitera datorren (edo eliteek deituta eta eliteen mesederako datorren) “mano de obra”. Hori supremazismoa da, langileriaren aldeko erretorikarekin estaltzen saiatu arren.

    Hemen inork ez du inor kondenatzen, post honetan bertan gehiengoa zarete artikuluaren aldekoak, baina ni neu ez naiz ixilduko eskandalagarriak eta arriskutsuak iruditzen zaizkidan iritzien aurrera. Egia esan, Garagarra, egiten dituzun Su ta Garren letren eta ETAren aipamenak ez dakit zergatik egiten dituzun…nik ez dut diktadurarik nahi, libre zarete nahi dituzun astakeria guztiak esateko… Aurrera beraz…

  • Zuek segi sindikalismoa, kapitalismoa eta horrelakoekin. Espartzak gauza bat ikusten du garbi, eta zuek ez duzue ikusten edo ez duzue ikusi nahi: etorkizunean sekulako arazoa sortuko da etorkinen integrazioarekin. Eta zure elite globalista horiek, lasai, horiek ez dira eta integrazioaz arduratuko. Horiek ahal bezainbeste aprobetsatuko dira euretaz eta gero hor konpon. Herriak pairatuko du integrazioa. Batek baino gehiagok esan dit jada, latinoak oso euskararen kontrako jarrerarekin omen daudela, nonbait española jakinda jada integratuta sentitzen dira. Era beste galdera bat, Aritz: jada aurreko mendean bizitu genuen inmigrazio masiboarekin ez dugu ezer ikasi? Guri bizkar emanda bizitu dira eta bizi dira. Ez dugu ezer ikasi?! Hori geurean, baina beste tokietan zer gertatu den, nahiko adibide ez daukagu gurean zer gertatuko den ikusteko? Ez dugu sekula ezer ikasiko? Ez duzue inoiz bereiztuko etorkin pertsona eta inmigrazio politika? Kalean etorkin bat zaurituta ikusten badut lagundu egingo diot baina aldi berean, inmigrazio politika honen aurka nago. Ez dituzu bereizten bi gauzak? Inmigrazio honen alde egotea etorkina maite ez izatea da, etorkizunean elkarri bizkar emanda biziko garelako, orain arte bizi izan garen bezala. Bakoitza bere etxean, bori bai dela aberastasuna. Animalien ekosistemekin ulertzen duzuena pertsonen ekosistemekin ez duzue ulertzen. Eta dena zergatik, eta zuen klase borroka horrekin itsututa zaudetelako. Klase borroka nazio eraikuntzaren aurretik jartzen duzuelako.

  • Nik ezker edo eskuin ideologia izan dezaket baina inolaz ere onargarrria ez dena, ezkerreko edo eskuineko eskuliburuarekin ibiltzea da. Eta Espartza ezkerrekoa izango da, baina eskulibururik ez du, bere kabuz egiten ditu analisiak.

  • Garragarrarentzat 2022-10-30 14:16

    Oso analisi zehatz eta zuzena egin duzu. Euskararen alde daudela diote, baina euskarari trabak baino ez dizkiote jartzen, kanpoko ideologia batek dioelako gure herria ez dela gurea, hona etortzen den edonorena baizik.

    Naturan, espezie inbasore bat datorrenean, bertakoa akabatzen du. Gizakiekin gauza bera gertatzen da.

    Kanpokoak badatoz eta bertakoak baino gehiago izaten badira, bertakoak nekez izango dira erabakiak hartzen dituztenak.

  • Eskerrak
    Zer ostia da hori

  • Zonifikazioa… zer ostia da hori, Nagore! Kontatuko didazu zer den hori?! Zu zer zara, Zona Unokoa? Zer kaka ostia da hori?!

  • Eztabaida eta polemika honen sintesi bat egin nahian

    Moroak gara behelaino artean?

    Nere baitan daude biak.Zapaltzailea eta zapaldua.

    Euskal Herria , harrera herria.

    Jose Mari Esparza edo Iñaki Egaña? Adostasun hibridatzaile posible bat imajinatuaz uste dut gehiago asmatzen duela Iñakik.

    .Eta uste dut euskal errepublika batek bere migrazio politika eduki beharko lukeela naiz eta erosoagoa izan txikiguai eta hiperradikalena izatea , hein handi batean gobernuen laguntza ekonomikoetaz bizi badira ere( “Inor ez da ilegala” media, etabar).

    Txikira jokatzea , etabar. Gehiengoen kontua , handiegia baita, psikopolitika jakin batek dioenez.

  • PROSPEKZIO OPTIMISTA BAT MIGRAZIOEN FENOMENOEN HARIRA

    – XIX. mendeko industrializazioak eragindako migrazio uholdearen ondorioz(eta ez horregatik bakarrik) EAJ sortzen da.

    – Bigarren migrazio uholdearen ondorioz populazioaren %40 gehituz osO denbora laburrean , desairrolismo frankistak eraginda(eta ez horregatik bakarrik) ETA sortzen da.

    – Hirugarren migrazio fenomenoen ondorioz(gaur egun ezagutzen ari garena), munduko krisi globalean jatorria duena(eta ez horregatik bakarrik) herritarren gehiango zabal baten onespenaz eta katalan herritarren bulkadaz ere euskal eta katalan errepublikak sortzen dira mundu multipolar berri batean ,europa konfederatu berri batean eta gerrarik gabeko europa berri batean.

    Noski, euskal errepublikaren gobernua eta gobernu burua EAJekoa izango da eta sektore publikoak gobernutuko du nagusiki ekonomia berria hemen eta munduan eta oro har nahiko ekologikoa eta berdinazalea izango da.

    Eta euskara ez da hizkuntza nagusia izango baino ez da desagertuko.

  • Optimismo apur bat neska mutilak! hainbeste kalapita , marmar eta korrosio katastrofistaren erdian.

  • Zerbait irakurtzen dudanean idatzi duena fisikoki nolakoa izango ote den galdetzen diot neure buruari. Baskonia, zuk belarritakoa/k dituzu ziurrenik. Suturrean edo belarrian edo ezpainan behar dituzu eduki batzuk. Eta tatuajea ere hor nonbait. Hala ez bada, sekulako deseinganua nirea.

  • Ez daukat belarritakorik ezta tatuajerik (sentitzet desengainua).

    Bost hamarkada bizitutakoak eta gizon heterosexuala naiz. Pedrada abertzale nahiko akusatua eta euskarazalea.

    Nere prospekzio optimistarekin jarraituaz euskara ez badut nagusia ikusten etorkizuneko errepublikaren posibilitate etorkizuneko horietan, gaur egungo egoera baino hoobeagoa bai ikusten dudala egingarriaeta irlandarrak baino pulamendu gehiago egingo dugularen komentzimendua daukat hizkuntzaren kontuarekin

  • Antibakunak ere zerbait esan behar zuten.

  • Antibakunak eskubiaren aldeko mugimendu bat da nere ustez, bai Brasilen baita hemen ere. Eta hauteskundeetan ez bozkatzearen ekintza ere nere ustez eskubikoa da.

  • Antibakunak eskuinekoak direla? Ez, Eneritz. Eskuinekoak eta ezkerrekoak daude. Makina bat ezkerreko ezagutzen dut txertoen aurka dagoena.

  • Atzo Ikuspegik argitaratu zuen ikerketa modukoek, gure agintari politikoek tontotzat tratatzen gaituztela baino ez dute erakusten. Errealitate bakarra dagoela saldu nahi digute, eurek behin eta berriz errepikatzen duten mantra hori. Eta gero, kalera irten eta jendearekin hitz egiten hasi, eta justu kontrakoa jasoten duzu. Behingoz manipulatzeari utzi diezaioten eta esaten duten horretaz hain seguru badaude, herritarren artean kontsulta bat egin dezaten, ea ze nolako baldintzak eta trataera eman behar zaien etorkinei galdetuz. Hor dago erronka!!!

  • Garagarra: nik ere ezagutzen ditut bere burua ezkerrekotzat duten antibakunak baina nere ustez oso erratuak daude eta eskubiaren aldeko jarrera bati eusten diote.

  • Kontraesanaz krontresan, kalapitaz kalapita…pandemia demoniyozko honetan uste dut euskal herritarrak orohar eredugarri izan garela txertaketa masiboarekin herriaren alde, gure buruen alde, eta zaurgarrienen alde eta nere ustez hori ezkerreko balore bat da herri honek bizirik daukana zorionez.

  • Gaur BERRIAN paperezko bertsioan:

    JOSE MARI ESPARZA ZABALEGI: MILESKER

    Iñaki Azaldegi Arrieta. Tolosa

    Ez dakit hitz egokienak erabili dituzun,
    ez dakit politikoki zuzena den gaia aukeratu duzun, ez dakit orain arteko maisutasunez idatzi duzun, ez dakit… baina Euskal Herria euskararen herria izan dadin
    erabateko garrantzia duen gaia ekarri duzu plazara. Eskerrik asko.
    Onkeria da gure jendarte honetako itxurakeriazko ezaugarrietako bat, kristau izateari uztea ezinezkoa baita haurtzaro guztiz katolikoa izan genuenontzat (Joxe
    Azurmendi dixit). Asmatuta edo asmatu
    gabe, zuk plazaratu duzu gaia gordinean,
    punba! Idatzi eta bi ordutara beste zertzelada batzuekin plazaratuko zenuen, 24 ordutara beste aldaketa batzuekin, gaur…
    Baina berdin dio, gaiari heldu behar zaio
    egungo egoeraz jabetuta eta datorkigunaren jakitun.
    Euskara euskal elebidunok darabilgu,
    beste inork ez, oso baldintza berezietan ez
    bada, euskaltzale amorratu frikiren bat alboan izan ezean, ni bezalako rara avisbat,
    alegia. Alukeria, txikitu ziguten hizkuntza
    horrentzat eta frikiontzat. Egin barre frikiok!, gaixotu egingo zarete gainontzeaneta, zin dagizuet.
    Euskarazko kultura eta komunikabideak euskal herritarron %1,3k kontsumitzen
    ditugu maiz, 40.000 lagunek Euskal Herrian (3.150.000 euskal herritar). Aldian behin, %5,7k, 160.000 euskal herritarrek.
    Gainontzeko 2.850.000 horiek guztiak,
    kaixo motel!
    Sapiens guztiok dugu mundu honetako
    herrialde aberatsok sortutako miseriatik
    ospa egiteko eskubidea. Euskaldunok
    maiz erabili dugu. Ez dugu alde egin kutixiaz, abentura nahiaz, herriak sortzen digun nazkaz… Ez, miseriagatik alde egin
    izan dugu, salbuespenak salbuespen. Halaxe gainontzeko sapiens guztiak, ezin biziak ekartzen ditu herrialde lapur aberatsetara. Miseriatik eta berotik (egun sinonimoak dira) ere hasi dira alde egiten. Gero
    eta gehiago izango dira beroagatik etorriko
    zaizkigunak, herrialde aberatsetako guztiz
    aberatsak direnak eta horien mesedetan
    ari diren agintariek berotutakoagatik, hain
    zuzen ere. Eskubidea? Nork ukatu!
    Arestian aipatutako hizkuntza egoera
    ikusita, edo estatua lortzen dugu ahalik eta
    azkarren, edo eskubide osoz etorriko zaigun olatuari ezingo dio hizkuntza txikituak eutsi. Egun bigarren eta, zona batzuetan, hirugarren hizkuntza den hau bosgarrena izatera pasako da berehala, hutsaren
    hurrengoa, alegia, okzitaniera Iparraldean
    bezala, aragoiera Aragoin. Hizkuntza txikituak ezin du gehiago, bihotzak ezin du
    bakarrik, estatua behar du, eta fundamentuzko legeria bertako eta berezko hizkuntzak aire oxigenatua izan dezan. Estatua ren neurri koertzitibo demokratiko guztiekin ere nahikoa lan txukun antzean bizitzen, Irlandaren itxura guztiak hartzen ari
    baikara, hizkuntza jakin bai, baina handia
    erabili.
    Hala ere, askoz nahiago, askoz nahiago
    ere, ezin bizirik direnek lurperatzea gure
    amildegian, eta ez Nebrijazaleek.

  • Nere ustez egokiena migrante berriei euskarazaletasuna eta euskal herrizaletasunera erakartzeko esfortzu kolektiboa egitea da . Amets Arzallusek argitzen digun bihotzezko bidea bezala.

  • Beñat Castorene 2022-11-01 10:40

    Barkatu Baskonia tupustean sartzeagatik, bainan kontuan hartuz alde lehenik gure herritarren gaurko euskal kontzientzia maila gero huna jiteko migranteak bultzatu dituzten mobilak eta azkenik duzuen autoritate legal eta ofizial eskasa proposatzen duzun esfortzu kolektiboa ezinezkoa da eta posible balitz ere aurretik alferrikakoa.
    Espero dut Amets ez dela zu bezain ameslaria.

  • Beñat Castorene 2022-11-01 10:54

    Bistakoa denek,,hemen edo hor, ezagutzen ditugula hainbat salbuespen miregarri. Baina politikan masa-terminotan pentsatu behar da eta salbuespen horiek ez gaituzte itsutu behar bestenaz ametsetan ibiliko gara, beti bezala.

  • Beñat. Ariketa oso zaila eta oso konplikatua iruditzen zait bai eta jarrera horrek bere mugak dituela eta beharko liratekeela bestelako ekimen osagarriak .

  • Migrazio honek arazoak ekarriko dituela jakiteko ez dago oso azkarra izan beharrik: adibidez, Frantzian eta Belgikan izan dituzten esperientziak ikusita nahikoa da.
    Horri, euskaldunon kasuan, gure hizkuntzaren eta kulturaren egoera gehitu behar zaizkio.
    Politikariek, beste hainbat eragileren babes osoarekin, gai honetan darabilten manipulazioa nazkagarria da, eta herri honen zati batek munduko arazoak konpontzeko jaio denaren uste inuxenteak ere ez du egoera hobetzen laguntzen.

  • Ezker munduan katakunbetan isilarazita dauden iritziak azaleratzeko saiakera izan da Esparzarena, jendea armairutik aterarazteko asmoarekin. Horregatik bakarrik, lehenengoa izateagatik, eskerrik asko Esparza. Besteek erakutsi ez duten ausardia erakutsi du.

  • Beñat Castorene 2022-11-01 13:11

    Baskonia iduritzen zait ez zarela jabetu zailtasuna mailaz ez eta zertan datzan zailtasuna. Herri-Kontzientzia da konplexua.
    Migranteak, gazteak batez ere, errogabetuak dira, ez dute haien herri kontzientzia jaso burasoengandik eta horregatik, arrisku itzelak hartuz, etortzen dira hona kontsumo gizartera beraien herrian borrokatzeneta eraikitzen entseiatu gabe. Nola nahi duziu gure herri kontzientziara irits daitezen?.
    Baina hainbat aldiz berdin pasatu da gure herrian eta oraindik ere pasatzen da. Fenomeno unibertsala da ez eta bakarrik afrikarrena.

  • Baskonia: zuk esaten duzun hori gertatzeko migranteek banaka etorri beharko lukete, eta oso herri jakinetara, eta ez da kasua.

  • “Hala ere, askoz nahiago, askoz nahiago ere, ezin bizirik direnek lurperatzea gure amildegian, eta ez Nebrijazaleek.” Iñaki Azaldegik dixit.
    Ez daukagu bizirauterik. Gure herria hiltzen uzteko prest gauden herri txikia gara, baina bitartean gure bihotz handiarekin lurra planetako migranteen arazoa konponduko dugulakoan gaude. Lasai egon gaitezen, denbora kontua da. Baskongadak baloreetan hamarra izango gara, baina erabat espainol eta frantsez estatuen menpe. Lehentasunak lehentasun dira.

  • Herri kontzientzia , noski. Klase kontzientzia, noski. Beharrezkoa direla . Eta herri poterea. Eta herri potereen arteko gaur egungo dinamikak aldatzea. Oso, oso , oso zaila .

    Are gehiago NBEeko buruak ,Guterresek, dionean gaudela ezulertze batetik autoestinziora. Etabar.

    Kolegak, nik ez daukat Bola asmatzailerik, ezta erantzun perfektu guztiak baina borondatearen optimismoari ez det errenuntziatuko . Etabar

  • Baskoniak eta ezkerreko askok ez dute bereizten gizabanakoaren portaera eta gizataldeen portaera. Mikroa eta makroa. Fisikan, partikulen portaera deskribatzen duten teoriek ez dute balio galaxien portaera deskribatzeko eta alderantziz. Gizataldean milioi bat pertsona badaude, gizatalde horren portaera ez da gizabanakoaren portaera x milioi bat. Gizataldearen portaera soziologiak deskribatzen du eta gizabanakoarena psikologiak edo horrelako zerbaitek. Eta gu ez gara bereziak, aparteko kasu bat, euskaldunak izan arren. Eta gizataldeen mugimenduak eta bilakaerak Historian zehar aztertu besterik ez dago. Gu ez gara bereziak. Gu ere Historiaren parte gara. Eta hemendik 1000 urtetara gurea aztertzen dutenean, ez dute kontutan izango EAJ eta Bildu eta MeToo eta Ongi Etorri Errefuxiatuak. Aseptikoki, gurea, guk orain Galiaren historia ikusten dugun modu berean ikusiko dute.

  • Benat Castorene 2022-11-01 16:17

    Morala unibertsalak manatzen digu hotzak eta goseak dagoen eta are gehiago arriskuan dauden migratzaileak sokorritzera edozein gizaki bezala baina morala berak ez digu sekula galdatu haiek uztea gure artean trumilka instalatzera gure identitatea izorratzean parte hartzeko . Afrikako afrikar edo Frantziako frantses zentzudunenek, gure tokian beren burua jarriz, piskabat erreflexitzen badute, guk bezala pentsatzen dute.
    Buru piskabat duenarentzat morala unibertsala hau ez da inorentzat konplikatua konprenitzeko bai ordea praktikan emaiteko.

  • Esparza jaunac emacume languile batec çuen iritzia adiaraciz hassi çuen bere textu polemicoa. Nehorc ez du horren inguruan ecer cerran, dinot emacume horren vicipenaren inguruan.

    Cer pensa deçaque emacume harec ?

  • Nehorc ez du ecer erranen horren inguruan?

  • Twitterren, hau eta beste… Esparza çikiratu dutenac, nere ustez hypocrita hutsac baicic ez dira.

  • Ongi da. Baina euskara ikasteari ere uko egin diozu, ala?