Martera, bueltarako txartelik gabe

“Konpromiso politiko eta finantzarioarekin, gaur egun teknologikoki posible da gizakia Martera bidaltzea”, diote Arizona eta Washingtongo irakasleek. Bidaltzea bai, baina bueltan ekartzea “garestiegia” ei da. “Astronautak grabitate baxuko giroan geldituko balira, frakzio kostuak asko jaitsiko lirateke”. Era berean, astronautok lurrera itzuliko ez balira, horrelako bidaia baten ondoren ohiko eta beharrezko izaten den errehabilitazio prozesua egingo ez litzatekeenez ere, gastuak asko murriztuko lirateke. Arrazoi hori hain izan da pisuzkoa, ze NASA aztertzen ari dela proposamena.

Colonizing Mars The Human Mission to the Red Planet artikuluan, ikerlariek programa zehatz bat aurkeztu dute proposatzen duten bidaiari buruz: Gizakiak Martera bidali aurretik, tripulanterik gabeko nabeak bidaliko lituzkete, ibilgaillu, material eta bizirauteko beharrezko guztiarekin. Ondoren, bi nabe bidaliko lituzkete Planeta Gorrira, bakoitzean tripulante banarekin. Behin aurreneko bi biztanleak egokitu ostean, gizaki gehiago bidaltzea proposatzen du Journal of Cosmologyko ikerketak.  Lurraren kolonia bat litzateke, funtsean, Marteko kokagunea. Beldurgarria bezain serioa da proposamena.

“Arrazoi askok justifikatzen dute Marten kolonia bat ezartzea”, diote ikerlariek. “Espezie zaurgarria da gurea, asteroideen, kometen eta supernoven arriskuan bizi da gizakia galaxiako puntu horretan. Gizakiak luzera begira bizirauteko helburua badu, beste mundu batzuk kolonizatu behar ditut”. Asteroideak, Ilargia eta Marte dira ikerlarientzat aukera egokienak: “Marte da kolonizazio bat jasateko aukera gehien dituena, Lurraren antz handia baitu”.

MzU4OA==

NASAk baditu boluntarioak

Kobazuloak, laba hodiak edo antzeko babesleku naturaletan bizi ahalko lukete Marteko kolonoek, Davies eta Schulze-Makuchen arabera, astronautek, hango mineralez eta uraz baliatuz. Kolono horiek, ahal dela, ugalketa garaia igaro duten gizakiak lirateke, eta bizi esperantza 20 urtetik behera dutenak. Lehen kolonoetako bat fisikaria litzateke, eta ondoren etorriko liratekeenek ere, komeni zientifikoki eta teknikoki jantziak izatea, eta “ikerketa zientifikoarekin eta esplorazioarekin konprometituak egotea”. Guztiek entrenamendu fisiko eta psikologikoa jasoko lukete itzulera gabeko bidaia hasi aurretik, eta “emailez, irrati bidez, eta bideokonferentziaz Lurrekoekin konektatzeko aukera izango dute”. NASAk dagoeneko baditu baldintza horiek betetzen dituen boluntarioak.

Irudia | Marte, planeta gorria | ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Martera, bueltarako txartelik gabe”-ri buruz