Nor da nor Espainiako gobernu berrian?

  • Alfredo Perez Rubalcaba. Zapateroren konfiantzazko gizona dela ematen du eta berarengan jarri duela konfidantza oro. 1951n, Solaresen jaio zen, Kantabrian. Kimikan lizentziatua den ministro hau, atzora arte Barne Ministeritzako burua zen. Atzoz geroztik, lantegi horrez gain, Gobernuko bozeramaletza eta presidente ordetza ere beregain hartuko ditu. Barne Ministeritzan egon bitartean lortutako arrakasta ikusita, Zapateroren legegintzaldi amaieran ETAren desagerpena kudeatzearen aldeko apustua egingo dela iragarri dute zenbait hedabidek. Egiari zor, Rubalcabari botere esparru handia eskaini zaio. Felipe Gonzalezen garaian ere gobernuan ardurak izan zituen, orduan Presidentziako ministro eta Kortearen harremanen buru izan zen. GALen existentzia ukatu zuen behin eta berriz.
  • Ramon Jauregi. Donostiako Herrera auzoan jaio zen 1948an eta atzoko sorpresetako bat izan zen, niretzat bederen. UGT sindikatuaren abokatuen buffetean hasi zen eta sindikatu bertako idazkari burua izan zen Gipuzkoan eta Euskadin 1977 eta 1982 artean. Bitarte horretan, Donostiako udaleko kudeaketa batzordearen burua izan zen, Iñaki Alkiza alkate izan bitartean. Eusko Legebiltzarrerako urratsa eman zuen, baina hasi eta berehala Espainiako Gobernuaren ordezkari postua beregain hartu zuen. 1982tik 1987ra bitartean bete zuen postu hori. 1985etik, ardura hori, PSE-EEko presidente karguarekin batera eraman zuen. 1987tik 1991ra Espainiako Gobernuaren ordezkaritza utzi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde kargua izan zuen. 1990eko eta 1994eko hauteskundeetan PSE-PSOEko hautagaia izan zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 1995ean Justizia sailburu kargua hartu zuen. Alderdiko gizona izan da: sektore “ofizialekoa”. 2004. urtetik Espainiako Legebiltzarrean diputatua izan da, Arabatik. Euskal Herriko gatazkarekiko duen ezagutzagatik, nahiz eta bere orain arteko jokabidea elkarrizketa politikoetan testimoniala izan den, Rubalcabaren ondokoa izan daiteke eta lehen aipatu bezala, prozesu politikoaren garapena hartu Zapateroren legegintzaldi honetako arrakasta sonatuenaren gisa. 2009tik europarlamentaria da. Bere blog pertsonala du.
  • Leire Pajin. 1976an Donostian jaio zen. Espainiako Gobernuaren osasun ministro berria da.  PSOE alderdiaren antolaketa burua izan da orain artean eta Zapaterok gazteengana ailegatzeko bitarteko gisa ikusten du.
  • Trinidad Jimenez. PSMrako hautagaitza aurkeztu eta primarietan galdu ondoren, Zapaterok bere konfiantza erakutsi nahi izan diola ematen du. Atzerri ministeritzako burua izango da. Aurretiaz Osasun eta Politika sozialetarako ministeritzako burua izan zen.
  • Rosa Aguilar. Izquierda Unidako buruzagi historikoa. Kordobako alkatesa izan zen, besteak beste. IUren baitan zegoenean, Ezker Batuak Euskal Herrian hartutako jarrera batzuen oso aurka agertu zen. Elena Espinosa ordezkatuko du Ingurumen ministeritzan.

Espainiako gobernuan aldaketak. Nondik datoz berriak?

Irudia | Espainiako gobernuan aldaketak. Nondik datoz berriak? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Nor da nor Espainiako gobernu berrian?”-ri buruz

  • Nire moztasunetik, hona hemen zalantza: Aldaketa honek lagunduko dio Euskal Herriaren bake prozesuari? Ramon Jauregik esperantzarako leihoa irekitzen du, baina Rubalcaba dago gainetik. Inork badu erantzunik?