Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa

MzU5MA==

Maixol Arregik ez du uste gero eta telebista digital gehiago edukitzeak ETB1en gainbeheran eraginik duenik.

Maixol Arregik ez du uste ETB2k ETB1i zuzeneko konpetentzia egiten dionik eta ikusleak kentzen dizkionik.

Maixol Arregik uste du ETB1ek ez duela zertan aldatu ez edukirik, ez katearen eredua bera.

Maixol Arregik uste du eztabaida politikoak gardentasun osoz ematen direla ETB1en, guztien partaidetzarekin, alderdikeriarik gabe.

Maixol Arregik uste du ETB1eko buruek bereak eta bi egiten dituztela katea aurrera ateratzeko.

Maixol Arregik ez du uste EITBren buruan noentiendotarrak daudenik.

Maixol Arregik uste du supermerkatuan, unibetsitatean, institutuan, tabernan edo lantokian ETB1en ikusitakoa dela solasaldietako gai nagusia.

Maixol Arregik uste du ETB1 euskaldunen telebista maitea dela; batez ere, ikastolakumeena.

Maixol Arregik ez du uste ETB1en aurkako boikot inpliziturik dagoenik.

Maixol Arregiri “martzianokeria” iruditzen zaio Aingeru Epaltzaren hausnarketa hau: “Euskaldun anitzendako «deus interesgarririk eskaintzen duen katea» da gaur egun ETB1. Ez da (erabat) egia, baina bai erro sakonak dituen irudipena”.

Maixol Arregik ez dizkio bere buruari galdera hauek egiten: Nora goaz ETB1ekin? Nora daramate? Nora daramagu?

Kontua da martxa honetan Maixol Arregi izango dela ETB1eko azken mohikanoa; hau da, ETB1eko ikusle bakarra.

Tolosaldeko Euskararen Semafororako, Martin Kitto (martinkitto3@gmail).

BADAEZPADAKO OHARRA: Maixol Arregi alegiazko izena da.

Irudia | Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik! | JasonRogers | Creative Commons By SA
ETB1, euskara, telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude