Maroko izango da hurrengoa?

Tunisian hasi eta orain bereziki Egipton, baina baita Yemenen, Jordanian eta Aljerian gauzatzen ari den iraultzak hainbat ezaugarri dituzte: EBk eta AEBek babestu dituzten gobernu autoritarioei altxatu zaie herria, ondo prestatu eta formaturiko herria, gaztea, aberastasunak iristen ez zaizkion herria, Europan gune turistiko gisa nabarmentzen dena, eta bertako eskubide urraketez mintzatzen ez dena. Iraultza hauen ezaugarri izan da, halaber, erlijioak izan duen hutsunea, hau da, Europak orain arte status quoa mantentzeko diktadurak babestu ditu islamismoari beldur ziolako, baina bistan gelditu da herriek ez dutela muturreko islamsimora jo iraultza egiteko. Mundu arabiarrean sekula eman den iraultzarik handiena dela esaten hasiak dira jada nazioartean.

Hurrengo iraultza Marokoko erreinuan piztuko da? Espainiako Estatuak zer esango du orduan? Afrika iparraldean interesik badu –interes ekonomikorik noski- Marokorekin da.

Tunisia, Yemen, Jordania, Egipto eta Aljeriako mugimendu sozial berriek hiritarra politikaren erdigunean jarri dute. Beste aldean, Marokon Mohamed VI. erregek gobernatzen du. Noiz arte eutsiko dio Marokok egoera honi, edo lehertuko da lehenago Tunisian eta Egipton bezala?

Hala dio Mulay Hicham printze marokoarrak El Pais egunkarian, Maroko ez dela salbuespena izango. Mohamed VI. erregeren lehengusua da, hirugarrena tronura iristeko lerroan. “Maroko oraindik ez du harrapatu, baina ezin da zalantzarik izan: ia sistema autoritario guztiak ukituak izango dira protesta uholdeengatik. Maroko, ziurrenik, ez da izango salbuespena”.

Hala ere, bada diferentziarik Tunisia eta Marokoren artean, gizartean berean. Marokok aitzinateari, tradizioari, gehiago begiratzen dio, baina hala ere gaztedia bada aurrera begiratzen duena, horrek gizartearen diferentzia areagotzen du, zuloa nabarmentzen, eta hori bera Maroko iraultzara eraman dezakeen beste faktore bat izan liteke.

Badu motiborik Marokok, giza eskubideen kartako 17 puntutatik 8 besterik ez ditu bere horretan onartzen Mohamed VI. erregek.

Espainiako errege-erreginak, Marokokoekin

Irudia | Espainiako errege-erreginak, Marokokoekin | ezezaguna | LGPL

4 pentsamendu “Maroko izango da hurrengoa?”-ri buruz