Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto La Resistencia saioan
Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto La Resistencia saioan –
Maialen Gurbindo abeslari atarrabiarra egon da bart “LaResistencia” saioan ‘Fusión del Núcleo’ bere lehen single-a aurkezten, 2021ean plazaratuko duen diskoan ere egongo den abestia. Chica Sobresalto izen artistikoarekin ezaguna da nafarra, 1994ko maiatzaren 13an jaioa, Iruñeko Orfeoian musika ikasketak egina, konposatzailea eta gitarjolea, lehen lana, Sobresalto izenekoa, 2017an kaleratu zuen. Maialenekin batera taldean Ibai Sanz (gitarra), Pello Iturria (bateria), Ander Arlegi (baxua) eta Gorka Cíak (gitarra) daude eta ekoizpena Subitzako (Nafarroa) Montreal estudioetan egin zuten. 2020eko Operación Triunfo saioan parte hartuta egin zen ezagun Maialen, Anne Lukinekin batera, lehen aldiz euskarazko abesti bat abestu zuten saioan, Ken Zazpiren Ilargia kantua. Gaurko saioan, Gurbindo eskubaloi jokalariaren familia ote den galdetu dio hasteko, David Broncano aurkezlearekin ezohiko solasaldia beti legez, txakurrez aritu dira ondoren, galgo bat duela, kapatu duen eta segidan txakurraren arraultzen istorioa… Opariak banatu ditu, brokoliaz aritu dira, kaxa sorpresa bat eman dio kontratu sorpesa eta guzti, elefante marrazkilariez ere aritu dira, etab. Ponce-ren marrazkiarekin eta joku berezi batekin amaitu dute. Hemen 20 minutuko elkarrizketa ikusi nahi baduzu.