Euskara ”Operación Triunfo”-n

Euskara ”Operación Triunfo”-n –

ANNE ETA MAIALENEK KEN ZAZPIREN ”ILARGIA” ABESTEN DUTE

Anne eta Maialen
Anne eta Maialen Ken Zazpiren ”Ilargia” abesten ”Operación Triunfo”-n

Aste honetan Operación Triunfo-n, Espainiar estatuko La 1 kateko musika reality-an, euskarazko abesti bat kantatzea egokitu zaie Anne eta Maialen lehiakideei.

Hain zuzen ere, Ken Zazpi euskal taldearen Ilargia ereserkia defendatu beharko dute igandean, hilak 26, emango den galan. Annek eta Maialenek, nafarrak biak, kantuaren egokitzapen akustikoa egiten ahalegintzen ari dira, eta Aitorren hizkerari hizpide eman diote telebista nazionalean.

Alde batetik, Eli lehiakideak euskara itsusia dela esan du, eta akademiako zuzendari Noemí Galerak errieta egin dio. Bestetik, Anaju ikasleak ‘‘egun on maitia” esanez agurtu ditu bere klasekide euskaldunak.

ELI ATACA AL EUSKERA: “¡QUÉ FEO!”

Kike Amonarrizek dioen legez, euskara bidegurutzean dagoen garaiotan, zu zeu euskara estatuko kate publikoetan agertzearen alde ala kontra zaude?

Pako Sodupe – Euskararen bidegurutzetik

 

DESEROSOTASUNA ETA HIZKUNTZA

Jaso dudan iruzkin batengatik artikulua editatzera behartuta sentitu naiz. Atzo animatu nintzen euskarari buruzko testu deseroso bat idazten, eta ni neu deseoroso sentitu naiz jasotako erantzunarekin. Pentsatzen nuen gaiaren inguruko gogoetaren bat jasoko nuela, baina nire abizena ”c”-z idazten dudalako agian ez dut hasierako galbahean zorterik izan. Honelakoak askotan gertatzen dira gure hizkuntzarekin lotutako edukiekin, mezua eta euskararen alde euskaraz idazteko ahaleginak lausotu egiten dira aurreiritziengatik, beldurrarengatik, lotsarengatik, etab.

Bestalde, gazteriaren interesa pizten duten auziei aipua egitea ez da lan samurra izaten, belaunaldien arteko talkek sarritan elkarrizketa zailtzen dutelako. Zuetako askorentzat, ziurrenik, Operación Triunfo bezalako saioak telezaborra dira, baina horiek dira gaur egungo gazteek kontsumitzen dituzten proposamenak, eta litekeena da euskarak esparru hori bereganatu behar izatea, zer uste duzue?

Beharbada baten batek ez du iruzkinik egiteko gogorik artikulua guilty pleasure edo ”errudun plazer” bati buruz mintzatzen delako. Hala bada, animatzen zaituztet eztabaidan parte hartzera, beti ere errespetuz eta kontuan hartuz hasiberria naizela, eta oraindik ez dakidala oso ondo halako aferak nola jorratu. Lehen aipatutako deserosotasuna oso egoera ohikoa da euskarari buruz ari zarenean, inoiz ez dakizu nor mindu dezakezun, nork gaizki ulertu ahal duen, edota bertako kulturari buruzko zure ezjakintasun partzialak noiz poto egitera eramango zaituen.

“ILARGIA” – ANNE y MAIALEN | GALA 2 | OT 2020

Euskara ''Operación Triunfo''-nEuskara ”Operación Triunfo”-n

Eibarkontalari

5 pentsamendu “Euskara ”Operación Triunfo”-n”-ri buruz

  • Koldo Edorta Carranza 2020-01-26 13:11

    Kaixo Nagore, nire aita mexikarra da eta ”c”-z jarri zidan abizena, Venustiano Carranzaren omenez. Hau bezalako gauzengatik interesatzen zaizkit hizkuntzen arteko kontuak. Mila esker iruzkinagatik, zer iruditzen zaizu artikuluaren gaia?

  • * Uste dut “hik herorrek” eta “idatziko huke” zuzenagoa dela. 😉
    Gaiari buruz.
    1. Ni bezalako extraterrestre batendako, artikuluan ez da argi geratzen zein estaturi buruz ari garan: Espainia (ez dezagun ahaztu gutako batzuk Frantzian bizi garela).
    2. Niretako, telezaborra euskaraz ekoizteari ondo deritzodan bezala, positiboa deritzot Frantzia edo Espainiako TB-ean euskara agertzeari. Are, horren aurrean asaldatzen diren espainiar edo frantziarrei gauzak argitzeko aitzaki polita da. Batzuk ez baitira konturatzen norbere lurraldean hitz egiten diren hizkuntzak ez ezagutzea, edo arbuiatzea, ergela eta ignorantea izatea dela.

  • Koldo Edorta Carranza 2020-01-26 18:49

    Mila esker mezuarengatik, estatuarena zuzendu dut. Ikusgarritasuna edukitzea onuragarria izan daiteke euskararentzat, baina agian denek ez dute berdin pentsatzen.

  • Hasteko, hizkuntzek ez dute jabetzarik. Hortaz, ez dakit zeinek hartu dezakeen gaizki hizkuntza bat (kasu honetan, euskara) han edo hemen erabili dutela eta.

    Niri ongi iruditzen zait euskara OT edo beste edozein programetan erabiltzea. Telezaborra izan edo ez, hizkuntza batek espazio eta testuinguru guztietarako bialio behar du gizartean normalizatuko bada. Gainera, kasu honetan Ken Zazpi talde bikainaren abesti eder bat abestu dute, zer esan dezaket nik horren aurka?

  • Koldo Edorta Carranza 2020-01-28 11:51

    Eskerrik asko erantzuteagatik, hizkuntzen jabetza ere hausnartzeko gai interesgarria izan daiteke