Mintzamen proba, mintzamena, ahozko proba gainditu

Nola hobetu daiteke mintzamen proba gainditzeko aukera? Prestaketa berezia egin daiteke? HABE eta IVAP azterketako epaimahaian (tribunalean) daramat urte asko. Aztertzaile [examinador] naiz. Eta ondo ezagutzen dut zer eskatzen dugun eta nola prestatu behar den proba. Jarraitu irakurtzen trikimailuak ezagutzeko.

MINTZAMEN PROBA GAINDITU EREDUAKMintzamen proba mintzamena ahozko proba gainditu

Hasteko jakin behar duzu probak 2 atal (parte) dituela.

  • Lehenengoan denbora edukiko duzu prestatzeko eta zure eskema idazteko. Eta bakarrik hitz egingo duzu.
  • Bigarrenean ezingo duzu eskemarik egin. Irudi batzuk ikusiko dituzu eta segundu batzuk pentsatzeko, baina ezingo duzu ezer idatzi. Inprobisazio-proba da, hain zuzen. Eta beste pertsona batekin hitz egin beharko duzu, hau da, elkarrizketa egin beharko duzu.

Proba hauek beti grabatzen dira. Zertarako? Erreklamazioak aztertzeko; aztertzaileek arazorik edo zalantzarik badute proba berriro entzuteko eta abar. Baina nota jartzeko, kasu gehienetan ez da entzuten grabazio hori. Gu, aztertzaileok (beti 2 izaten gara), 5 minutu inguru dugu erabakitzeko, azterketa egin berri dutenei nota jartzeko. Gainditu duten edo gainditu ez duten erabakitzeko. Hortaz, ez dago denborarik grabazioa entzuteko. Ikasleen akatsak paperean apuntatu behar ditugu, azterketa entzuten dugun bitartean. Ikasleen aurrean dagoen aztertzaileak akats gutxiago idazten ditu. Batez ere, alboan dagoen aztertzaileak apuntatzen ditu. Baina oro har, “inpresioen” arabera funtzionatzen dugu. Akatsak erreferentzia dira. Jariotasuna (fluidez, ritmo) eta zuzentasuna (akats gramatikalak batez ere) kontuan hartzen dira. Horretaz gain, transmititzen dena koherentea eta zentzuduna den edo ez.

Zuzentasunean, ez dugu idazlan bat bezain zorrotz zuzentzen. Malguagoak (flexibleagoak) gara. Izan ere, denok egiten ditugu akats gehiago ahoz, idatziz baino. Berdin dio zein hizkuntzatan. Akats batzuk egiten ditugu hitz egiten dugun bitartean, zer esango dugu pentsatu behar dugulako. Baina beste akats batzuk, aldiz, hizkuntza ez menperatzeagatik egiten ditugu eta azken hau, bai, ebaluatu behar dugu. Ez ordea, idazlan batean bezala. Adibidez, ergatiboak, singular/plurala… Edozein modutan, zuk gainditzeko posibilitatea handitu nahi baduzu, saiatu behar zara akats kopurua murrizten.

Aberastasuna ere neurtu egiten dugu. Hitz gako edo klabe batzuk ikasi ditzakezu, azterketan erabiltzeko. Esaldi zehatz batzuk ere. Azterketaren simulakroak egiten dituzunean, esaldi edo hitz hauekin entrenatu behar duzu. Ziur erosoago sentituko zarela.

Hori bai, maila oso ona baduzu, askatasunez mintzatzea agian erabilgarriagoa izango da zuretzat. Horregatik, probatu behar duzu. Informazio gehiagorekin sakondu nahi baduzu, jarraitu hemen irakurtzen: mintzamen proba gainditzeko trikimailuak.

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.