Mahalen eta mundua (VII)
Mahalen eta mundua 7.atala –
Mahalen eta mundua komikiaren 7.atala dakarkizugu, Mahalen-en abenturak, Mahala Baserriko lagunen mahala.eus webgunetik ekarria. Alai Zubimendi ilustratzaile hernaniarrak egiten dizkie komikiak, Gaueko komiki-denda hernanin bertan du eta Rekalde-Ortzadar eta Portugalete Uri Urena komiki-lehiaketetan lehen sariak irabazi ditu besteak beste… Jasone Osorok idatzitako Go!azen bildumako liburu arrakastatsuak ere ilustratu ditu.
Txekor egonezin eta azkarra da Mahalen. Baserrian pozik bizi da bere aita eta amarekin, baina mundu zabalak eskaintzen duena ikusi eta ezagutu nahi du. Mahalen eta mundua komikiaren 7.atala berezia da; Mahalen maitagarriaren beste abentura bat aspaldiko garaiak gogoan. Jokin Arrospidek adierazi bezala, maiatzak 9an bete dira 25 urte Mahala gazta elaborazioa egiten hasi zela, eta urtemuga ospatzeko Mahalenen komiki berezi bat, opari modura.
Jan baserritik, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Mahalen komikiaren 7.atala dakarkizugu, Mahalen-en abenturak, Mahala Baserriko lagunen mahala.eus euren webgunetik ekarria. Alai Zubimendi ilustratzaile hernaniarrak egin dizkie komikiak, Gaueko komiki-denda hernanin bertan duenak, eta REKALDE-ORTZADAR eta PORTUGALETE URI URENA komiki-lehiaketetan lehen sariak irabazi ditu besteak beste… ‘Eiderren egunerokoa.’ ‘Go!azen’ eta ‘Iritsi gara!’ ‘Go!azen’ Jasone Osorok idatzitako Go!azen bildumako liburu arrakastatsuak ere ilustratu ditu.