Ignacio Gros: “Andaluzian zesta puntari eusten diogu oraindik”

Ignacio Gros: “Andaluzian zesta puntari eusten diogu oraindik” –

Xistera.eus ataritik jasoa.

Malagan, San Pedro de Alcantara herrian, oraindik zesta puntari eusteko modua egiten dute. “Lau bakarrik gabiltza hemen, nahiz eta batzuk urteetan aurrera ere bagoazen, baina eusten ari gara eta saiatzen ere bai zestari indarra ematen, nahiz eta zaila dagoen”, esaten du Ignacio Grosek.

“Une honetan frontoiak 36 metro dauzka eta aterperik ez dauka. Konponketa batzuk ere behar ditu, baina moldatzen ari gara. Hala ere komponduko dutela ere esan digute udaletik”, geitzen du Ignaciok. Gros berak eskola bat ere eduki omen zuen gazteekin, baina ez zuela funtzionatu esaten du. “Egia esan irakasle izateko ez daukat pazientzi gehiegi, baina izan genuen eskola bat hemen. Hala ere gazte jendea etorri eta bi edo hiru egun probatu eta joan egiten zen. Ez da erraza hemen horrelako eskola batek aurrera egitea, baina garbi dago hemen zestak aurrera egitea nahi badugu, zerbait behar dugula, nahiz eta zaila dela jakin”, esaten du.

Hala ere, San Pededro de Alcantarakoa bakarrik ez zen izan Andaluzian zestako eskola izan zuena. “Huelvan ere egon zen, eta oso ongi funtzionatu zuen 15 gazte inguru jardun zuten bolada batean. Irakaslea gipuzkoarra zen, baina gero desagertu egin zen, frontoia bota ete beste eraikin bat egin baitzuten”, esaten du.

Zestaren eta pilotaren etorkizuna alde hartan zaila izan arren, garbi daukate aurrera egingo dutela. “Gu zestan aritzeaz gain, palaz ere aritzen gara. Lehen esan bezala frontoia irekia da, eta horrek arazo bat baino gehiago ekartzen dizkigu, baina gauza garen bitartean jarraituko dugu. Jakin badakigu inguru hauetan pilota indartzea zaila dela, baina ahalegin hori egin gabe ezin gara geratu”, esaten du Ignaciok.

Aitor Totorika ere gogora ekarri nahi izan zuen. “Gurekin aritzen zen, eta gazua asko lortu zizkugun. Andaluziako Federazioa ere gauden lekura ekartzeko ahalegin handia egin zuen, eta sekulako zortea izan genuen bera hemen izan genuenean. Orain berriro gazuak zaildu zaizkigu, baina guk borrokan jarraituko dugu”, esanez amaitu zuen jarduna.

Ignacio Gros: "Andaluzian zesta puntari eusten diogu oraindik"

Ignacio Gros: “Andaluzian zesta puntari eusten diogu oraindik”

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude