Magreb: paisaia aldatzen ari da

Jemen

Munduaren begiak Egiptora begira egon arren, herenegun, Jemen eta Sudanek euren “haserrearen egunak” deitu zituzten. Jemenek urtarrilaren 27an hasi zituen protestak eta 10.000 lagun bildu zituen Sanako hirian, erreforma demokratiko eta ekonomikoak eskatu eta Ali Abdullah Salehek buruzagitzan denbora gehiago iraun ez dezan aldarrikatzeko.

Jordania

Al Jazeeraren arabera, Jordanian ere protestak nabarmen gogortu dira. Atzo eta gaur haserreraren egunak deitu dituzte. Ehunka lagun bildu dira.

Sudan

Sudanen, aldiz, egunak daramatzate protestekin. Gazteek, pasa den asteburuan, kaleak hartu zituzten Egiptoar estilora Gobernuaren dimisioa eskatzeko. Honek, gogorki jazarri zituen protestak, dozenaka lagun atxilotuz. Gogoratu Sudanek Egiptorekin muga egiten duela. Sare sozialek, bereziki facebookek, berebiziko garrantzia izan dute protestak antolatzerakoan, Tunisian egin bezala.

Siria

Bashar Asad presidentearen aurkako protestak ere biderkatzen ari dira Sirian. Gaurkorako, adibidez, Damascon eta Alepon protestetara atertzeko deialdia egina dago. Gobernuak Facebook itxi du.

Algeria

Tunisiarekin batera protesten ekimena abiarazi arren, hurrengo larunbaterako, otsailaren 12rako du zita handia. Pasa den asteburuan 10.000 lagun atera ziren kalera. Datorren larunbatean askozaz gehiago izatea espero da.

Bahreingo monarka eta Libiako Muammar Gaddafik ere neurriak hartu dituzte, protestak, datozen egunetan, euren herrialdera zabaldu daitezkeelako.

Informazio gehiago:

BBC: Magreba eta Ekialde Erdia lehertzeko zorian?

Pagina 12: Olatua heltzearen beldur diren herrialdeak

Gauzak aldatzen ari dira Magreben

Irudia | Gauzak aldatzen ari dira Magreben | Ezezaguna | LGPL