Lurpean harrapatuta 17 egun zeramaten Txileko meatzariek bizirik diraute

Lurpeko zunda bati lotutako kamara baten bitartez lortu zituzten meatzariak bizirik daudela erakusten duten irudiak, pozez keinuka hasi baitziren kamara ikustean. Gainera, “Ondo gaude guztiok gordelekuan 33ok” zioen mezu bat itsatsi zioten kamerari.

“Gaur irten da hau mendiaren erraietatik, meatzearen sakonenetik, eta bizirik daudela dioten gure meatzarien mezua da” adierazi zuen Piñera presidenteak meatzearen sarreran bertan, meatzariek kamerari itsatsita bidalitako mezua eskuan hartuta.

MzE1Mg==

700 metroko sakonerak erreskate posible baten ideia hilabetetako kontu bihur dezakeen arren, Txileko agintariek jakinarazi dute gaur goizeko 8:00ean (EHko 14:00ean) bidaliko dizkietela meatzariei lehen jaki eta sendagaiak bidaltzen.

Andre Sougarret meatzeko erreskate operazioen buruak adierazi du orain egiten ari direna “meatzariak bizirik daudela baieztatu duten irudiak hartzea ahalbidetu digun zunda bidaltzeko erabili dugun zuloa bermatzea” dela.

Meatzariak Abuztuaren 5ean geratu ziren 700 metroko sakoneran harrapatuta, meatzean gertaturiko ezbehar baten eraginez. Hamazazpi egun hauetan inkomunikatuta egon diren arren, meatzeko gordelekuan babestuta iraun dute denek, lurpeko beroari, argi faltari eta elikagai faltari aurre eginaz.

Irudia | Meatzari txiletar bat | daniel_torres_m | Creative Commons By SA