Erre usaina dario

Aurtengo udako kanpaina hedabideek egin dutela dirudi. Zarautzen 33 kontainer erre zirelarik, kale borroka gisa aurkeztu dizkigute hondarreko asteotan gertaturikoak. Orduan aurretik prestatutako ekintza zela ohartarazi zuen Jon Urien alkateak, baina hori gezurtatu zuen Lakuak aurrerago. Gero bederatzi bider azaldu digute hedabide ezberdinek kale borrokaren berpiztea hemen zela, apokalipsia izanen balitz bezala. Inoiz baino garrantzi handiagoa izan dute kontainer erreek aurtengo udan; ETAren atentaturik gabe, egunkarietako orrialdeak zerbaitekin bete beharko…

MzE1Mw==

Lakuako barne saileko iturri batzuek ez dute alde batera utzi hipotesi hau: Zarauzko gertaerek efektu mimetikoa izan zezaketen eta hori izan daiteke eraso hauen zioa. Dena-den, ez dago argi nork egin dituen ekintza hauek, haien artean loturarik dutenik ez dirudi eta kale borrokak erabiltzen dituen gisak ere ez dira oraingo berak. Baina telonaren beste aldean, ezker abertzalearen aurkako jokaldia ikus daiteke. Alderdi gehienek presionatu dute Batasuna ekintza hauek kondena ditzan. Errendizioa berriz ere guzien ahotan, alderdi espainiarrek eskatzen dutena egiteko eskaria. Bien bitartean, El Paisek berak nahasmena sortzen du, alde batetik kale borrokaren berpizteaz mintzo da eta bidenabar funts politikoa kendu die ekintza hauei.

Apostua berretsiz

Niko Morenok Europapressekin izandako solasaldian, kontainer hauen erretzea “bidean topatutako harria” dela dio. Dena-den, haien apustua garbia dela ere eritzi du eta horrelako ekintzak haien estrategiatik kanpo utzi ditu. Morenok ez daki nor dagoen ekintza hauen atzetik, “kale borroka” denik ere ez du pentsatzen, eta alderdi politikoek egiten ari diren irakurketek “zio politikoak” dituztela esan du. Bestalde, Estatuari urratsak eman ditzan eskatu dio eta erakunde armatuaren su etenaren onurez ere mintzatu da. “Bi gauza ikusi behar dira, ETAk esan duena eta egin ez duena”.

Irudia | Erre usaia dario | Lanpernas 2.0 | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Erre usaina dario”-ri buruz