Lotsagabeen zerrenda lotsagabea

Lotsagabeen zerrenda lotsagabea –

Lepoa jokatuko nuke zuei ere gertatzen zaizuela. Sinesgaiztasun sentsazio etengabeaz ari naiz. Hau da, martxotik bizitzen ari garen gauza asko eta asko ezin sinetsita ibiltzea.

Lotsagabeen zerrenda lotsagabeaAtzo, sentsazio hori areagotu egin zitzaidan, El Español agerkari digital ultraeskuindarraren omenezko bestaren argazkiak ikusi nituelarik. Zuek ere ikusiko zenituzten, noski: Espainiako goi mailako 150 gobernukide, politikari, enpresaburu, militar eta aberats, Madrilen, jauregi itxurako areto zoldatsu eta itxi batean gauez eginiko party instituzional batean, elkarrengandik oso gertu, maskararik gabe anitzetan, eta duela ehun urteko janzkera zuten zerbitzariez inguratuta.

Irudi lizunagorik, ezin. Argazkietan badaude, batetik, gobernatzen gaituztela uste dutenak eta, bertzetik, benetan gobernatzen gaituztenak, eta horiek guztiak gutaz trufa egiten ari ziren, hankartetik ari baitziren pasatzen herritar hilkorrei gomendatzen eta/edo agintzen dizkiguten arau guztiak.

Eta barkatu analisi sakonago eta burutsuago ez ematerik. Baina kontua da ezin sinetsita nabilela oraindik. Lotsagabe horiek guztiek ez zuten halakorik egin. Ez da posible.

Lotsagabeen zerrenda lotsagabea

Lotsagabeen zerrenda lotsagabea

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude