Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat
Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat
Badira hilabeteak Bushen artea ezagutzera eman zela, baina horietako koadro batzuk zabaldu zituenaren atxiloketak berreskuratzeko aukera eman dit gaur. Guccifer gisa ezaguna den hacker erruminarrari lau urteko kartzela zigorra ezarri berri dio Errumaniako epaitegi batek. Makina bat e-mail kontu lapurtzea egotzi badiote ere, George Bush AEBtako presidente oiha biluzik agertzen den autorretratuak zabaltzeagatik egin zen ezagun. Hona zirrara eragiten duten koadro horiek:
Baina George Bushek autorretratuez gain, mundu osoko politikarien koadroak ere egiten ditu. Gainera, bere museoan daude ikusgai. Hona ale bakan batzuk (gehiago ikusteak osasunari kalte egingo ligukeelakoan):
Jose Maria Aznar, alergiak jota
Silvio Berlusconi edo Silvester Stallone
Vladimir Putin, Bushekin aurrez aurre borrokatu ostean
Ez al litzateke bidezkoagoa lau urteko zigorra George Bush berari jartzea?