Koldo Tellituren liburua euskaraz

Koldo Tellituren liburua euskaraz –

Atzo ikusi nuen Koldo Tellituren Neure Jugoslavia liburua liburu dendan. Euskaraz. 2022an espainolez argitaratu zuena, eta idatzi pentsatu behar dut. Eta berriro etorri zitzaizkidan galderak burura. Zergatik idatzi zuen liburua espainolez, eta ez euskaraz, Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariak? Ez daki nahikoa euskara? Irakurle espainolak zituen gogoan eta ez euskaldunak? Edo ez zitzaion bururatu ere egin euskaraz egin zezakeenik. Bere informazio iturri nagusiak espainolak direlako (ez sikiera ingelesez, gaur egun munduko kontuak tratatzen diren hizkuntza)? Bere gogoeta politikoak espainolez ohi dituelako, eta zer naturalago espainolez partekatzen jarraitzen baino halakoak? Euskaldunak mespretxatzen gaituelako? Gutxiesten gaituelako?

Eta orain, liburua euskaraz ikusita, zalantza egin dut. Berak idatzi / itzuli ote du? Ez da liburuko datuetan aipamenik itzulpenenik ez itzultzailerenik. Eta galdetu ere egingo nioke berak itzuli duen edo itzulpen enpresaren bati eskatu ote dion itzulpena.

Antzeko kontuak harrotu izan dira Arnaldo Otegiren elkarrizketa liburuen inguruan.

Denak orain badaude euskaraz ere, nahi ditugunontzat.

Xabier Arzallusenak, edo Karlos Garaikoetxearenak oraindik espainolez bakarrik uste dut.

Gora gu ta gutarrak!

Baina berria bestea da. Jugoslavia izan zenaren berri jakin gura duenak badu dagoeneko euskaraz Koldo Tellituren Neure Jugoslavia liburua. Azalean Tito eta Fidel Kastro.

Koldo Tellituren liburua euskaraz

13 pentsamendu “Koldo Tellituren liburua euskaraz”-ri buruz

  • Elisabete Garmendiak elkarrizketa liburu ederra atera zuen Garaikoetxeari eginikoa. Berriak aterea.

  • Ez dakit berak itzuli duen, ez dakit.

    Suposatzen dut liburua oso ona dela, hala uste dut.

    Baina… ziur nago honetaz: berak era askean egin zuen aukeraren ondorioz eta aipatu dituzun Arnaldo, Xabier, Karlos eta abar luzeekin batera zipaio linguistiko bat dela.

    Eta bai, badakit hitz mingarriak izan ahal direla. Baina euskara jakinda eta gauden egoeran egonda, erdera lehenesten duenari zelan deitu?

  • Bittor Hidalgo 2023-03-18 09:26

    Arrazoi duzu, Nagore. Elixabet Garmendiak burutu zuen CARLOS GARAIKOETXEA-LIDER BAT LEHENDAKARI elkarrizketa liburu gozoa. Ahantzia nuen. Beste bat nuen gogoan espainolezkoa. Eta merezi du Elixabet Garmendiaren liburuak…

  • Koldo Tellituren aitac, duela decada pare bat, deithurac invertitu ez balitu, Koldo Márcos liçateque.

    Edo aguian Koldo Markos.

    Márquez ciren batzuc Markez edo Markitz (Euskaltzaindiac onhartua) eta Pérez ciren berce batzuc orain Peritz (Euskaltzaindiac onhartua) diren beçala.

    Commenrarioric gabe.

    Adeitassunez

  • Eneritz, Oderitz, Ruitz, Mezkiritz, Azenaritz, Lupitz, Peritz, Armendaritz, Osteritz, Gartzeitz, ….eta beste hamaika. Santanderino batek debekatua beharko luke geronen izenen gaineko iritzia ematea ere.

  • Bittor Hidalgo 2023-03-26 09:00

    Santanderinoa izateak edo ez izateak zer zerikusi du? Errespetua ere…

  • Bittor Hidalgo 2023-03-26 09:02

    Iritzirik ematea debekatzeko, diot…

  • Ni nauc usteco santanderino hori.
    Egun cantabroa erraiten gueniquec, baina ni eguiatan pasiegoa nauc ethorquiz, pasiegoa eta belga.
    Adeitsuqui

  • Neroni ere pasiegoa naiz ethorquiz (santanderinoa?), nere aitatchi-amatchiac borda pasiegotan sorthu ciren, mendian. Jaquina, problemaric ez dut ene sustraiequin eta içaitearequin.

  • Errespetua eskatu izan diegu beti erdaldunei. Baina ttikitan euskaraz jakin ez eta gero beren borondatez ikasi dutenei miresmena diet. Zenbaitzuk balekite hizkutza baten ikastea zeinen zaila den!!!
    Lavin eta Jose Luis, segi bizkor
    Oso gustura irakurtzen ditut Lavinen idatziak eta iruzkinak

  • Milesquer, A.

    Vorondate hutsez ikassi dut nic euscara, baiqui.

  • Juan Luis,

    Ez gara gueu pasiego ethorquico bakarrac ceinec euscaraz edota naffarreraz polito eguiten baitugu.

    Adeitsuqui

  • Bai. Eta neroni, espainiar odolez, urtetan, hamaika iruzkin ezabatu eta zentsuratu dizkidazuna..Hoa apapa! Aspaldi dakigu eta zer den española.